Hidratazioa eta kirola, ezinbestekoak zure egunerokoan
Erraza da ura edatea eta kirola egitea, baina zailagoa bere neurria zein den kalkulatzea. Ba al dakizu zeintzuk diren gakoak behar duzuna lortzeko?
Hidratazio egokirako gakoak
Ura da gorputzaren osagai nagusiena eta bizi-funtzio asko, digestioa, gorputzaren tenperaturaren erregulazioa, elikagaien garraioa edo hondakinak kanporatzea esaterako, hura behar dute behar bezala jarduteko.
Gorputzak gernuaren, izerdiaren eta arnasketaren bitartez galtzen du ura, beraz, udako tenperatura altuekin eta jarduera fisikoarekin are gehiago galtzen dugu.

Mitoak kanpora
Gogoan izan egarriaren arabera edatea; izan ere, gure gorputzak erregulatzeko duen modua baita. Norberaren beharrak aldatu egingo dira hainbat gauzaren arabera: ezaugarri fisikoa, elikadura, urteko sasoia, jarduera fisikoa… Arreta berezia izan behar dugu haurrekin eta adineko jendearekin, gutxi garatua edo atrofiatua baitute egarriaren zentroa; hori dela eta, komeni da haiei noizean behin ura eskaintzea, edatera behartu gabe.
Iturriko ura edan dezakezu, non eta ez den kontsumorako egokia edo zapore txarra duen. Botiletakoa bezain osasungarria da eta iraunkorragoa.
Gernuak hidratazio maila erakusten du
Gure gernuaren koloreari arreta jartzea modu erraz eta eraginkorra da jakiteko gure gorputza nahiko hidratatua ote dagoen.
