Egiaztatutako kosmetika naturala

Zure larruazala eta natura errespetatzen ditu

Osagaien % 98 behintzat jatorri naturalekoak dira eta % 5 jatorri ekologikokoak. Modu horretan, eraginkortasun-baldintzak betetzen dituzte eta zentzumenetarako esperientzia berdingabea eskaintzen digute.

Aukera errespetuzkoago bat zure azalaren osasunerako eta ingurumenerako

Gure marka berriaren produktu guztiak COSMOS Natural estandarraren arabera egiaztatzen ditu Ecocert-ek, kosmetiko naturalak eta ekologikoak egiaztatzeko estandar bat garatu duen lehenengo erakundea. Mundu osoan aintzatetsia, COSMOS Natural egiaztagiriak biodibertsitatea, ingurugiroa eta osasuna errespetatzen duten nekazaritza organikoko produktuen erabilera bultzatzen du.

Arau horrek produktuak ekoizteko prozesu osoa egiaztatzen du, osagai bakoitzaren fabrikazioa, azken produktuaren ekoizpena, paketatzea, etiketatua edo ingurugiroaren kudeaketa barne hartuz. Jatorri naturalik ez duten osagai sintetikoen erabilera mugatzean, egiaztaturiko kosmetika naturalak osagai aktiboak maximizatzen ditu, produktu kopuru txikiagoarekin emaitza hobeak lortzeko.

Baina, horrez gain, egiaztaturiko kosmetika naturala aukeratzeko arrazoi ugari daude:

Ezagutu belle Naturala gama osoa

Onena merezi duzulako, barrutik eta kanpotik, belle NATURAL gamak zure gorputza modurik naturalenean zaintzeko produktu aukera zabala eskaintzen dizu: aurpegirako kremak, serumak, eskuetako kremak, dutxarako gelak, xanpuak, desodoranteak, ezpainetako baltsamoa…

Aurpegirako zaintza

Larruazal normal edo lehorretarako aurpegirako krema

Te zuriko estraktua dauka, C bitamina eta polifenol eduki altuari esker ekintza babesle eta antioxidatzailea eskaintzen duena, bai eta piku-estraktua eta karite-gurina bezalako osagaiak, larruazala lehengoratu eta hidratatzen dutenak. Horrez gain, konjac landarearen sustraia eta E bitamina dauzka.
Dermatologikoki frogatua.

Online erosketa

Aurpegiko krema, azal normaletik mistora

Arroz-estraktuaren ezaugarri lasaigarriak eta antioxidatzaileak kotoi-estraktuaren akzio nutritibo eta babeslearekin konbinatzen ditu. Tara-hidrolizatuak ura gordetzen du eta azalean modu natural eta berehalakoan barneratzen du, eta konjac landarearen sustraiak leuntzen eta suspertzen laguntzen du.

Dermatologikoki frogatua.

Online erosketa

Adinaren aurkako aurpegirako krema, egunerako

Konbinatu egiten ditu argan estraktuaren zimurren aurkako eta larruazala egokitzeko gaitasuna, Alpeetako arrosaren efektu babesle eta antioxidatzailea, E bitamina eta karite-gurinaren lehengoratzeko ezaugarriak, larruazala zahartzea ekidinez.

Dermatologikoki frogatua.

Online erosketa

Nekearen kontrako begi-inguruko krema

Alga-estraktuaren zahartze goiztiarraren kontrako akzio babeslea du. Algek mineral eta oligoelementu ugari eta ezaugarri deskongestinatzaileak dituzte. Eskualanoaren eta arbendol gozoen olioaren efektu antioxidatzaile eta indargarriarekin eta karite-gurinaren ahalmen nutritiboarekin batera, nekeari aurre egiten eta elastikotasuna eta leuntasuna hobetzen laguntzen du.

Dermatologikoki eta oftalmologikoki frogatua.

Online erosketa

Adinaren kontrako begi-inguruko krema.

Granada-estraktuaren ezaugarri antioxidatzaileak eta birsortzaileak azido hialuronikoaren akzioarekin bat egiten ditu. Azken horrek kolagenoa produzitzen eta zimurren agerpena murrizten laguntzen du. Arbendol gozoen olioak eta karite-gurinak azala elikatzen dute eta leuntasuna, hidratazioa eta malgutasuna ematen diote.

Dermatologikoki eta oftalmologikoki frogatua.

Online erosketa

Aurpegiko seruma, adinaren kontrakoa.

Alga-estraktua, eskualanoa eta E bitamina konbinatzen ditu, zahartzearen kontrako akzio eraginkor bat lortzeko. Izan ere, ezaugarri babesle, nutritibo eta antioxidatzaileak dituzte. Azido hialuronikoak kolagenoa produzitzen laguntzen du eta zimurren agerpena murrizten du. Konjac sustrai-estraktua mantenugai eta mineraletan aberatsa da eta azala egokitzen eta birsortzen du.

Dermatologikoki frogatua.

Online erosketa

Aurpegiko larruazala sendotzeko krema, gauerako

Zenbait landareren estraktuak daramatza, adibidez estreparena, zeina erremedio intentsiboa baita larruazala zahartzeko prozesuaren aurka, erradikal libreak blokeatu eta elastikotasuna hobetu eta birsorkuntza zelularra suspertzen dituelako. Jiaogulan estraktua ere badauka, eta osagai horrek larruazaleko egitura sendotu eta trinkotasuna eta hidratazioa ematen dizkio; eta azkenik, banbu estraktua darama, larruazalari argitasuna eta leuntasuna ematen dizkiona. Tratamendua azido hilaudonikoa, eskualenoa eta makadamia intxaurreko olioarekin osatzen da.

Dermatologikoki frogatua.

Online erosketa

Aurpegiko garbiketa

Berria

Aurpegiko esne garbigarria

Luzoker-estraktua du, akzio hidratatzailea, deskongestionatzailea eta leungarria dituelako ezaguna, guaiaba-estraktua, ahalmen freskagarria eta antioxidatzailea dituelako bereizgarria - C bitaminak dituelako- eta
ekilore-olioa, azala leuntzen eta indartzen laguntzen duten gantz azido asegabeetan aberatsa.

Dermatologikoki frogatua.

Online erosketa
Berria

Aurpegiko tonikoa

Luzoker eta guaiaba-estraktuak ditu, akzio leungarri eta freskagarri baterako, eta aloe vera, ezaugarri babeste eta hidratatzaileak dituena.

Dermatologikoki frogatuta dago.

Online erosketa
Berria

Begietako maquillaje-kentzekoa

Aloe vera eta eufrasia-estraktua ditu. Landare hori ezaguna da ezaugarri antiinflamatzaileak eta astringenteak dituelako eta garbitasun leun eta delikatua errazten duelako.

Dermatologikoki eta oftalmologikoki frogatua.

Online erosketa
Berria

Aurpegiko gel garbigarria

Esnearen eta tonikoaren osagai berdinak konbinatzen ditu, alegia, luzoker-, guaiaba- eta aloe veraren estraktuak, azalari garbiketa freskagarri eta leuna eman eta erosotasun-sentsazio atseginarekin uzteko.

Dermatologikoki frogatua.

Online erosketa

Gorputz-zainketa

Ezpainetako baltsamoa

Makadamiako intxaurren olioa eta karite-gurinari esker, babesa eta iraupen luzeko hidratazioaeskaintzen du. Horietaz gain, granada estraktua dauka, herdoilaren aurka egiteko eta larruazala lehengoratzeko oso aproposa dena.

Dermatologikoki frogatua.

Erosi

Eskuetako krema

Ekilore olioa darama, gantz azido saturatugabeetan aberatsa, larruazala leuntzen eta indartzen laguntzen duena. Limoi estraktuak ezaugarri antioxidatzaileak ematen dizkio eta azido laktikoak larruazala moldatu eta egokitzen du.

Dermatologikoki frogatua.

Erosi

Desodorantea aluminio gatzik gabe

Damaskoko arrosaren estraktua dauka, zeinakpropietate antiseptikoak eta bakterien aurka egiteko gaitasuna dituen, bai eta azido laktikoa, ekilore hazien olioa eta E bitamina, larruazalaren geruza naturala suspertzen dutenak.

Dermatologikoki frogatua.

Erosi

Gorputzeko lozio hidratatzailea

Osagai naturalak konbinatzen ditu: menta-estraktua, ezaugarri egokitzaileak konbinatzen dituena; banbu-estraktua, azala hidratatzen eta haren elastikotasuna areagotzen dituena; konjac landarearen sustraia, azala egokitzen duen mantenugaia; ekilore-olioa eta E bitamina azalaren hesi naturala.

Dermatologikoki frogatua.

Erosi

Gelak eta xaboiak

Eskuetako xaboia

Konbinatu egiten ditu mitxoleta eta te zuriaren ezaugarri leungarri eta antioxidatzaileak aloe veraren ekintza babesle eta hidratatzailearekin.

Dermatologikoki frogatua.

Erosi

Dutxako gel suspertzailea

Jasmin lorearen eta limoiaren estraktuak daramatza, larruazala suspertzeko eta freskatzeko gaitasuna dutenak, eta aloe vera, larruazala babestu eta freskatzen duena, hidratazio-mailari eutsiz.

Dermatologikoki frogatua.

Erosi

Dutxako gel elikagarria

Argan eta guaiaba estraktuak dauzka, eta bi horiek lagundu egiten dute larruazala egokitzen eta elikatzen; era berean, lehengoratu egiten dute eta herdoilaren aurkakoak ere badira. Bestalde aloe vera dauka, larruazala babestu eta freskatzen duena, hidratazio-mailari eutsiz.

Dermatologikoki frogatua.

Erosi
Berria

Higiene intimorako gela

Gel hau aloe verarekin formulatuta dago. Aloe verak azalean efektu babeslea eta freskagarria dauka, eta aldi berean hidratazio-maila mantentzen du. Malba-estraktua ere badu, akzio hidratatzailea duena; eta tuisar-estraktua, haren propietate antiseptikoengatik ezaguna. Gainera, egunero erabiltzeko pH egokia bermatzen du.

Dermatologikoki frogatuta dago eta hipoalergenikoa da.

Erosi

Ilearen zaintza

Ilerako egokitzailea

Sacha inchi-aren olioari esker, deshidratazioa prebenitzen laguntzen du, ilea sustraitik muturreraino elikatuz eta almendra gozoen olioaren bitartez ileari distira eta hidratazioa ematen dio.

Dermatologikoki frogatua.

Erosi

Detox xanpua

belle NATURAL gamaren gainerako produktuak bezala, ez dauka silikonarik eta konbinatu egiten ditu gari proteinen eta aloe veraren propietateak berbena limoiusainaren dohainekin, zeinak ilea suspertu eta arazten duen.

Dermatologikoki frogatua.

Erosi

Xanpu leuna eta elikagarria

Ylang-ylanga dauka, distira eman eta ilea sendotzen duena, efektu idorgarria ematen dion eztia eta aloe bera eta gari-proteinak, ile zuntza lehengoratu eta babesten dutena.

Dermatologikoki frogatua.

Erosi

belle NATURAL zentzumenen esperientzia berdingabea