Brokolia labean, esne gaina eta gaztarekin

  • Lehenengo platera
  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baja
Tiempo
30 minututik ordubetera
Brokolia labean, esne gaina eta gaztarekin

Descargar

kcal
247 12%
Azúcares
3g 3%
Grasas
20g 29%
Grasas saturadas
8g 39%
Sal
1g 11%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Brokolia garbitu eta txikitu egingo dugu. Ur irakinetan egosiko dugu gatz pixka batekin 5 minutuz. Brokoliari egositako ura kendu eta ura eta izotzetan sartuko dugu minutu batez, aurreko egostea moztu eta kolore berdea finkatzeko. Berriro ere ura kendu eta labean sartu daitekeen erretilu batean jarriko dugu. Mikrouhin-labean ere egosi dezakegu eta horrela nutriente gutxiago galduko ditu, urik ez baita botako (jarri brokoli zatiak txorroaren azpian, mikrouhin-labean sartu daitekeen ontzi batean jarri eta potentziarik handienean egin 6 minutuz, begiratu puntua eta behar izanez gero berriro sartu) Txikitu fin-fin tipula eta baratxuri alea, erregosi oliba-olio koilarakada batekin zartagin batean gorritu arte, gehitu hirugiharra ebakita eta denak erregosi. Frijitukia brokoliari botako diogu, birrindutako gazta eta sukaldeko esne-gaina nahastu eta hori ere bota egingo dugu brokoliaren gainera. Labean sartuko dugu 200º C 10 minutuz edo gazta urtu eta azala apur bat egin arte. Labetik atera berria eramango dugu mahaira.
Brokolia hosto berdeko barazki bat da eta nutriente bikainak ditu organismoarentzat, baita antioxidatzaileak, hainbat bitamina eta mineral eta zuntza ere, besteak beste. Bere osaeran potasioa, kaltzioa, burdina eta A, K, B9 eta B12 bitaminak nabarmentzen dira. Hirugiharrarekin prestatzen da, azukre gutxi izateaz gain proteinak, burdina, kaltzioa, iodoa, zinka, sodioa, gantza, kolesterola, C bitamina eta azido folikoa baititu. Gazta birrinduak kaloriak gehitzen ditu eta gantz aseak ere bai, baina mineral batzuk ere eskaintzen ditu, hala nola, kaltzio ugari. Hornigaiak kaloriak eta gantza duenez, noizik eta behin kontsumitzea gomendatzen da, nahiz eta barazkia jateko aukera erakargarria izan.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 600 g brokoli
  2. tipuleta bat
  3. baratxuri ale bat
  4. 100 g hirugiharre
  5. 50 g gazta birrindu
  6. 50 g sukalderako esnegain, %18ko gantzarekin
  7. 20 ml oliba-olio
  8. Gatz pixka bat

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/