Jogurt eta gerezi izozkia

  • Postrea
  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baja
Tiempo
2 ordu baino gehiago
Jogurt eta gerezi izozkia

Descargar

kcal
121 6%
Azúcares
14g 15%
Grasas
5,2g 8%
Grasas saturadas
2g 11%
Sal
0,1g 1%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Esnea berotuko dugu, banilla pixka batekin. Irakiten duenean, hozten utziko dugu. Beste ontzi batean, jogurta eta arrautza-gorringoak irabiatuko ditugu eta astiro esne lurrindua gehituko diogu homogeneo geratu arte. Orea ontzi egoki batean sartu eta izoztu egingo dugu. Garrantzitsua da oreari bost orduz noizean behin eragitea, kristalizatu ez dadin, masa loditu eta izozki itxura hartu arte. Gerezi batzuk zatitu eta izozkiarekin nahastuko ditugu, izozten hasi eta apur bat loditu denean. Izozkia izoztuta dagoenean, bola batzuk atera eta kopa zabaletan zerbitzatuko dugu, gerezi fresko batzuekin; izoztutako zatiekin batera, kontraste gozoa emango diote.
Izozki krematsu honen kontsumoak jogurtaren eta esnearen kalitate handiko proteinak emango dizkigu; baita fruta freskoaren bitamina eta mineralak ere, oraingoan, gerezienak; eta bitamina lipodisolbagarriak, esaterako arrautzen gorringoetako koipeek ematen duten D bitamina (kaltzioa ezin hobeki asimilatzeko beharrezkoa eta ikusi da arrautzek daukaten kolesterolak ez duela eraginik odoleko kolesterol-mailetan, eta astean 8-10 arrautzaraino jan daitezkeela arrisku kardiobaskularra handitu gabe). Adibide honek ondo erakusten du nola, etxean eginez gero, nabarmen hobetu daitezkeen koipe, azukre eta kaloria gehiegirekin lotu ohi den plater baten nutrizio-propietateak, frutak bere sasoi onenean daukan gozotasuna aprobetxatuz, eta nola bihur daitekeen familia osoaren dietan eskuarki ager daitekeen azkenburuko edo askari osasungarri. Bereziki egokia izan daiteke etxeko txikienentzat; izan ere, oso gustuko izan ohi duten uda-jaki tipikoa da.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 250 g greziar erako jogurt natural oso
  2. 50 ml esne oso
  3. 2 arrautza-gorringo
  4. 280 g gerezi
  5. Banilla pixka bat

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/