Marrubi-tartaletak mascarponearekin
- Postrea
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad media
- Tiempo
- 2 ordu baino gehiago
- Nutri-score

- kcal
- 410 20%
- Azúcares
- 26,3g 29%
- Grasas
- 22g 32%
- Grasas saturadas
- 7,62g 38%
- Sal
- 1,09g 18%
Modo de preparación
Tartaletak egiteko:
Brick-hosto bat gurin urtuz margotu, eta itsatsi beste brick-hosto bat gainetik, 2 geruza egiteko. Egin gauza bera gainerako brick-hostoekin, 4 tartaleta egiteko adina izan arte.
Laberako balio duten 4 ontzi koipeztatu, itsatsitako 2 brick-hostoak sartu, eta ontzira moldatu (berdin dio tolesturak geratzen badira). Sartu barruan laberako balio duen beste ontzi txikiago bat, koipeztatuta halaber, eta zanpatu tartaleten oinarria laua gera dadin.
Aurrez 180ºC-an berotuta edukiko dugu labea; doratu arte erre labean, gutxi gorabehera 10-15 minutu bitartez.
Atera labetik eta utzi hozten parrilla baten gainean.
Moldetik ateratzeko, kontu handiz eskuekin saiatu, baina ez badu atera nahi, pasatu labana tartaletaren eta ontziaren artean, emeki palanka gisa erabiliz, aldeak askatzeko.
Mascarpone gaztazko krema egiteko:
Hagaxka txiki batzuekin edo sardexka batekin irabiatu maskarpone gazta, esnea eta bota azukre beltza nahierara. Krema fina eta homogeneoa lortu arte.
Sartu krema pastelgintzako mahuka batean, biberoi batean edo utzi irabiatu dugun ontzian bertan, film batekin estalita. Zerbitzatu arte hozkailuan gorde.
Marrubiekin arrosak egiteko:
Garbitu marrubi osoak (pedikulurik eta sepalorik gabe), zurtoina eta hostoak
Jarri marrubiaren punta gorantz begira eta sartu zotz bat erdian.
Oinarrian lauzpabost ebaki txiki egin (xerrak balira bezala), azkeneraino iritsi gabe. Eta eskuarekin zotza biratu apurka-apurka. Labanarekin pixka bat zabaldu lore-hostoak.
Lehen geruza amaitutakoan, hurrengoan izkinak moztu, edo lehen geruzako lore-hostoen arteko gurutzaketa, barruko lore-hostoak eratzeko. Eta horrela hurrengoak ere, ahal beste geruza eginez, marrubiaren tamainaren arabera.
Azkenik, kendu marrubiaren punta. Zotza azkeneraino eraman, eta ireki lore-hostoak.
Aurkezpena:
Zatitu aurrez garbitutako marrubiak xerratan, eta moztu mendafina juliana eran. Bete tartaletak mascarpone gaztazko kremarekin, eta erantsi xerratan moztutako marrubiak aldeetan. Tartaleta bakoitzaren erdian ere batzuk jarriko ditugu. Eztiarekin eta mendafinarekin apainduko ditugu.
Ingredientes (4 personas)
- Brick-hostoak (4)
- Gurina
- 125 g mascarpone gazta
- 50 ml esne
- 25 g. kanabera-azukre beltz integrala
- 360 g. marrubi
- Mendafina
- Eztia
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
