EROSKIn, dena dela zure elikadura-beharra, soluzio bat dugu.
Gluten edo laktosa gabeko elikagaiak; azukre, gantz edo gatz urrikoak; kaltzio-iturri direnak; proteina ugarikoak; osagai % 100 naturalak dituztenak; landare-jatorrikoak… Batzuetan, behar duzun hori ez da aurkitzen erraza.
Gauzak errazago egiteko, behar duzun informazio guztia zehazten dugu paketeetan.
glutenik gabe
EROSKIn, konpromiso sendoa dugu pertsona zeliakoekin. Horregatik, gluten gabeko produktuen sorta zabala eskaintzen dugu, hauek elikadura orekatua izan dezaten, betiere garia, garagarra, zekalea, eta espelta saihestuz.
esnerik gabe
Pertsona askori alergiak eragiten dizkiete esnearen proteinek. EROSKIn, haien osasunari kalte egingo ez dion baina aldi berean orekatua den elikadura izatea nahi dugu. Horregatik, esne gabeko produktu asko ditugu.
arrautzarik gabe
Arrautzek eragindako alergia duten pertsonekin ere dugu konpromisoa. Elikagai hau ezkutuan egon daiteke beste produktu batzuetan. Arrautzarik ez duten gure produktu guztiak aurki ditzakezu hemen.
laktosa gabe
Laktosaren ondorioz gorputzean asaldurak izan ditzaketen pertsona asko daude. Pertsona hauek elikadura osasungarria izan dezaten, aukera sorta zabala eskaintzen dugu, esnea edo bestelako laktosakiak ez dituzten produktuetan.