Glutenik gabe bizi

Gero eta handiagoa da EROSKIren Glutenik gabeko familia. Produktu espezi ko berriak, EROSKI markaren pean glutenik gabe eta preziorik onenean jada merkaturatzen ditugun 550 produktuen sorta osatzeko.

EROSKIn, zurekin konprometituta jarraitzen dugu eta zure nutrizio-premia espezifikoekin lotutako irtenbideak eskaintzen dizkizugu.

Nola egiten dugu? Gure dendetan, Glutenik Gabeko 3.000 produktu inguru aurkituko dituzu (550 baino gehiago EROSKI markakoak), erosketa osoa errazago eta merkeago egin dezazun. Gainera, EROSKIren Glutenik gabe familiak hazten jarraitzen du eta, orain, txokolatezko madalenak eta bizkotxoa, ogitarteko eta hanburgesetarako ogiak, pipa-makilatxoak eta okindegiko irinen mix bat aurkituko dituzu.

Goza ezazu % 20ko deskontuaz glutenik gabeko 200 erreferentzia baino gehiagotan, EZE, ACERI, ACN, ACIB eta EROSKI club-ekin

Euskadiko Zeliakoen Elkartearekin (EZE), Errioxako Elkarte Zeliakoarekin (ACERI), Nafarroako Zeliakoen Elkartearekin (ACN) eta Irla Balearretako Zeliakoen Elkartearekin sinatutako hitzarmenei esker, % 20ko deskontua eskaintzen diegu haien bazkideei, glutenik gabeko produktuak erosten duten bakoitzean, bai marka propioko produktuetan, bai glutenik gabeko produktuak dituzten fabrikatzaileen produktuetan. Deskontua EROSKI club txartelaren txanpon-txartelera itzuliz egingo da.

Deskontu honetaz gozatzeko, EROSKI Club txartelaren titularra eta EZE, ACERI, ACN edo ACIBeko kidea izan behar da.

Kontsultatu ezazu eskaintzan sartzen diren produktuen zerrenda!

% 20 duten produktuak

Zure osasunarengatik

Zure osasunarengatik EROSKIn beti arduratzen gara zure osasunaz, eta nutrizio-premia espezifikoei erantzuna ematen diegula bermatzeko hartu dugun konpromisoa betetzeko, 2005ean "Glutenik gabe" piktogramaren etiketa jartzen hasi ginen gure glutenik gabeko produktuetan. Horri esker, glutenik gabeko gure marken artean 550 produktu baino gehiago aurki ditzakezu gure dendetan

Informazio gehiago

Ezagutu EROSKI online supermerkatuko glutenik gabeko denda

Glutenik gabeko online dendan gure markako eta fabrikatzailearen markako produktu-sorta zabala aurkituko duzu. Ezagut itzazu gure produktuak: ogiak, opilak, gozoak, pastak, plater prestatuak... eta pizzak eta izozkiak ere bai!

Online supermerkatura joan
Bocata veggie sin gluten

Glutenik gabeko veggie ogitartekoa

Hamburguesa sin gluten

Glutenik gabeko hanburgesa

EROSKI Sannia glutenik gabeko gazta freskoa plantxan, tomate eta belar usaintsuen ozpin-olioarekin.

EROSKI Sannia glutenik gabeko gazta freskoa plantxan, tomate eta belar usaintsuen ozpin-olioarekin.

EROSKI glutenik gabeko surimiz betetako endibiak izokinarekin

EROSKI glutenik gabeko surimiz betetako endibiak izokinarekin

Errezeta: arroz-opilak EROSKI jogurt naturalarekin eta hurra txigortuekin

Errezeta: arroz-opilak EROSKI jogurt naturalarekin eta hurra txigortuekin

Errezeta: babarrun zuriak barrengorriekin eta txirlekin

Errezeta: babarrun zuriak barrengorriekin eta txirlekin

EROSKI makarroiak glutenik gabeko etxeko tomate-saltsarekin eta albakarekin

EROSKI makarroiak glutenik gabeko etxeko tomate-saltsarekin eta albakarekin

EROSKI glutenik gabeko espagetiak baratxuri berri freskoekin eta txistorrarekin.

EROSKI glutenik gabeko espagetiak baratxuri berri freskoekin eta txistorrarekin.

EROSKI glutenik gabeko fruta naturalekin egindako zukuen koktela

EROSKI glutenik gabeko fruta naturalekin egindako zukuen koktela

Glutenik gabeko irin-krepeak entsaladarekin

Glutenik gabeko irin-krepeak entsaladarekin

Glutenik gabe bizi

  • 1
    Glutenari intolerantzia, zer da?
  • 2
    Sintomak
  • 3
    Dieta da tratamendu bakarra
  • 4
    Gomendio dietetiko orokorrak
1
Glutenari intolerantzia, zer da?

Zeliakia hesteetako gaixotasun kronikoada, arrunt samarra, eta glutenaren osagai batekiko (gliadinak) erreakzioak eragiten du. Glutena proteina bat da, eta zenbait zerealek daukate, esaterako: gariak, garagarrak, zekaleak, oloak eta tritikaleak (gari eta zekale arteko nahastea). Horrenbestez, gaixotasun hori duten pertsonek ezin dituzte zereal horiek edo horien irina duen elikagairik kontsumitu; izan ere, zeliakoen kasuan, glutenak kalte egiten die heste-biloei, mantenugaiak xurgatzen dituzten organo zatiak, alegia.* Fuente Revista EROSKI Consumer

2
Sintomak

Orokorrean, zeliakia bizitzako lehenengo bi urteetan agertzen da, haurrari glutena duten elikagaiak ematen hastean, hala nola zereal-ahiak. Hesteetako sintomak eta hazkuntzan atzeratzea ohikoak dira bizitzako lehen urteetan diagnostikatzen diren umeen kasuan. Helduen kasuan, berriz, hesteez kanpoko sintomak agertzen dira; adibidez, garaiera txikia, burdin eskasiagatiko anemia eta atzerapena garapenean.

3
Dieta da tratamendu bakarra

Zeliakiaren tratamendua dietatik glutena duten elikagaiak kentzea da, eta, beraz, gari-, garagar- zelake-, olo-eta tritikale-irinarekin egindako produktu guztiak baztertu behar dira. Horrek esan nahi du etxeko txikienen kasuan gurasoek edo hauen elikaduraz arduratzen den pertsonak elikagaien etiketak arretaz irakurtzeko ohitura hartu behar duela, glutenik ez dutela egiaztatzeko; izan ere, kasu askotan zereal horiek zenbait produkturen gehigarri moduan erabiltzen dira, horien artean txokolateak, zakoteak, entsaladetarako ongarriak, litxarreriak... Horregatik, gurasoek haurrei elikagaien etiketak irakurtzeko ohitura irakatsi behar diete, haientzat hori egitea zerbait ohikoa bihur dadin. Dena dela, kasu batzuetan ezinezkoa da jakitea erosten ari garen produktua glutenik gabekoa den, horregatik, FACEk (Espainiako Zeliakoen Elkarteen Federazioa) aldian-aldian proteina hori ez duten produktuen zerrendak argitaratzen ditu. Haur zeliakoak, halaber, jakin behar du jatorriz glutenik gabeko elikagaiak jan ditzakeela, esaterako haragiak, arrainak, esnea, arrautzak, lekaleak, frutak, tuberkuluak, barazkiak, koipeak eta olioak, azukrea eta glutenik gabeko zerealak, hala nola arroza, artoa, artatxikia eta basortoa.

4
Gomendio dietetiko orokorrak
  • * Denetarik eta modu orekatuan jan, nutrizio-gabeziarik ez edukitzeko.
  • * Glutenik gabeko elikagai naturalen kontsumoa sustatu (glutenik gabeko zerealak: arroza, artoa, artatxikia eta basartoa, barazkiak, frutak, lekaleak, esnea eta esnekiak, haragia, arraina eta arrautzak).
  • * Ogiaren ordez, glutenik ez duten beste produktu batzuk erabili (arroza, artoa, patatak eta lekaleak), behar beste karbohidrato eta kaloria hartzeko.
  • * Astean 5 arrautza kontsumi daitezke gehienez, digestioa erraza izateko moduan prestatuak: tortilla frantsesa, askotariko tortillak edo olio gutxirekin egindako nahaskiak, ur irakinetan egindako arrautzak, egosiak eta plantxan.
  • * Laktosarekiko intolerantzia iragankorrik izanez gero, jogurtarekiko eta gaztarekiko tolerantzia dugun egiaztatu, eta intolerantzia mantenduko balitz, merkatuan aurki ditzakegun laktosarik gabeko produktuak hartu.
  • * Elikagaien etiketak arretaz irakurri behar dira, eta zalantzazko mantenugaiak dituztenak ekidin, ekoizleak produktuak glutenik ez duela egiaztatu ezin badu.

Nutrizio-behar zehatzekin konprometituta gaude.

Glutenik gabeko 3000 produktu eskaintzen dizkizugu, eta horietako asko gure markakoak dira.