Milaka pertsonen kirol-ekitaldirik gogokoena hastear dago eta, halabeharrez, galdera hau egiten diogu gure buruari: zuzenean ikusi ezin baditut, non ikusiko ditut norgehiagokak? Eta behar bezalako telebista erostea aukera paregabea da. Horretarako, komenigarria da informazioa biltzea eta aukera ezberdinak ikertzea, eskaintza zabala dago eta. Ostera, zalantzaren bat zuzenean argitu gura baduzu, EROSKI hipermerkatuetako langileek aholkua emango dizute aukerarik egokiena har dezazun. Baliteke tresna elektroniko hauek garestiegiak direla pentsatzea eta aurrezteko premia izatea. Baina, kasu horretan ere, badituzu aukerak neurketak estadioan bazina bezala bizitzeko moduko bereizmen oneko telebista aurkitzeko. Prezioa? Ez da arazo bat, eskaintza mordoa dagoelako. Eta gainera, EROSKIk finantzaketa menderaezina eskaintzen dizu, %0ko UTBrekin. Baina, zer jakin behar duzu telebistarik onena prezio onean aukeratzeko? Irakurtzen jarraitzen baduzu, aholku batzuk emango dizkizugu.