EROSKI Club-en Familiak 0·12 plana

EROSKI club 0·12 Familia Planari buruzko galderarik baduzu? Agian hemen lagunduko dizugu...

Zer da Familiak 0·12 Plana?

12 urte arteko haurrak dituzten familientzako EROSKI clubeko aurrezki plana da, non aurrezteko sustapen eta abantaila esklusiboak aurkituko dituzten.

Zer abantaila ditu Familiak 0·12 Planak?

- % 2ko aurrezkia hilean gutxienez 150 €-ko erosketen zenbatekotik aurrera, EROSKI club diru-zorroan sartuta. % 2ko aurrezpena ezin da metatu EROSKI club Oro txartelaren aurrezpenarekin.

- Haurtxoak 3 urte bete arte pixoihaletan eta toallatxoetan % 5eko aurrezkia, EROSKI club diru-zorroan sartuta.

- Haurren adinera egokitutako 4 aurrezki-kupoi hilero.

- Sustapen esklusiboak.

- Finantzaketa-baldintza bereziak EROSKI supermerkatuetan eta hipermerkatuetan EROSKI club ordainketa-txartelarekin

- Emagin eta Nutrizio kontsultategietarako sarbidea, non profesional adituek zure zalantzak modu pertsonalizatuan eta dohainik argituko dituzten.

Ba al du kosturik Familiak 0·12 Planeko kide izateak?

Ez du inolako kosturik, doakoa da.

Nola gozatu dezaket % 2ko aurrezkiaren abantailaz?

% 2ko aurrezpenaren abantaila modu automatikoan aplikatuko zaie hilabetean, gutxienez, 150€-ko erosketak egiten dituzten eta Urrezko txartelik ez duten bazkideei.

Zer erosketa hartzen dira kontuan 150€-ko hileko kontsumora iristeko?

Elikaduran, bitxigintzan, optikan, elektronikan, ehungintzan eta gasolindegietan egindako erosketa guztiak, EROSKI center eta EROSKI city hipermerkatuetan eta supermerkatuetan, online supermerkatua eta Familiako zentroak barne hartuta, baita Gibraltarren eta EROSKI cluben txertatzen doazen Rapid zentroetan. Kanpo geratzen dira EROSKI Bidaiak-en, Aliproxen, Apropen, Caprabon eta elektronikako, elektro-etxeko eta atsedeneko online dendetan egindako erosketak.

Nola metatzen dira hilabetean zehar egindako erosketak?

Hilero, erosketen kontagailua hustu egiten da eta erosketa bat egitean eta EROSKI club txartela, oro txartela edo EROSKI club Mastercard txartela pasatzean, titularraren txartelean automatikoki metatzen da erosketa, tiketaren zenbatekoaren arabera.

Nola aplikatzen da % 5eko aurrezpena pixoihaletan eta paper-zapietan?

Aurrezpena pixoihalak erosteko momentuan bertan aplikatzen da, eta horren zenbatekoa diru-txartelean sartzen da; tiketan gainerako txartelen aurrezpenarekin islatuta.

Non truka ditzaket aurrezki-txartel esklusiboak?

Planaren aurrezki-txartel esklusiboek EROSKI clubeko gainerako aurrezki-txartelek bezala funtzionatzen dute eta edozein EROSKI eta Familia dendatan trukatu ahal dira..

Familiak 0·12 Planeko aurrezkiaren % 2ko sarrera eta bistaratzea

Noiz sartuko duzue % 2ko aurrezpena nire EROSKI club txartelean?

Diru-sarrera erosketa-egintzaren momentuan egiten da: erosketak egin eta hurrengo hilaren 10etik aurrera, sortutako aurrezkia automatikoki sartzen da. Adibidez, martxoan 150€-ko balioko erosketak egin badituzu, apirilaren 11n, gutxi gora behera, 3€-ko balioko sarrera bat egingo dugu zure diru-zorroan.

Non ikus dezaket nire erosketen bilakaera eta % 2ko aurrezpenera heltzeko zenbat falta zaidan?

Bazkideek beren erosketen bilakaera ikus dezakete Familiak 0·12 Planaren web-orrian erakutsitako grafiko pertsonalizatu batean. Bertan, unera arte metatutako erosketen zenbatekoa (uneko hilabeteari dagozkionak) eta hilabetea amaitzeko eta 150 €-ko erosketa metatuak eginez % 2ko aurrezpena lortzeko geratzen diren egunak adierazten dira.

Non ikus dezaket sortu dudan aurrezpena?

Eroski.es webgunearen eremu pribatuan edo EROSKI Appean ikus ditzakezu aurrezpenak eta zure EROSKI club txartelean metatutako saldoa. Webgunean, Kluba/Aurrezki bazkidea atalean bistaratzen da, eta appean, Aurrezkiak/Saldoak atalean

Ba al du iraungitzerik sortutako aurrezpenak?

Zure EROSKI club txartelean sartzen ditugun gainerako aurrezpenek bezala, Familiak 0·12 Planari lotutako aurrezpenak ez du iraungitze-datarik.

Ba al dago aurrezpen-mugarik?

Hileroko aurrezpenaren muga 300€-koa da titular bakoitzeko, erregai-erosketetarako 600€-ko mugarekin.

Erosketa bakar batean truka dezaket metatutako diru guztia?

Bai, Familiak 0·12 Planekoa izateagatik lortutako aurrezpenak zure EROSKI club txartelaren saldoa handitzen du eta saldo hori nahi duzun moduan eta unean truka dezakezu.

Familien 0·12 Planari atxikitzea

Nork eman dezake izena?

EROSKI club bazkide diren, eroski.es webgunean kontu digitala duten eta 12 urtera arteko haurrak dituzten familiek, Gibraltarren bizi diren bazkideek izan ezik.

EROSKI club bazkidea ez banaiz, izena eman dezaket?

Nahitaezko baldintza da EROSKI club bazkidea izatea. EROSKI club txartela doan eska dezakezu.

Eroski.es webgunean erregistratuta ez banago, izena eman dezaket?

Nahitaezko baldintza da EROSKIn kontu digital bat izatea.

Nola eman dezaket alta?

Webgunearen bidez egiten da alta, eroski.es/familias012 helbidean. Izena emateko inprimakian datu gutxi batzuk besterik ez dizkizugu eskatuko: haurraren izena, jaiotze-data, sexua eta familia ugaria duzun ala ez adieraztea.

Zergatik eskatzen dizkidazue datu horiek?

12 urtera arteko haurrak izatea nahitaezko baldintza delako Familiak 0·12 Planean izena emateko eta zure haurren adinera egokitutako sustapenak eskaini nahi dizkizugulako.

Beste seme-alaba bat badut, Planean sar dezaket

Bai, familia-unitateko haur guztiak sar daitezke. Seme-alaba berri bat jaiotzen bada, Planaren web-inprimakian datuak erantsita erregistratu ahal izango duzu.

Baja eman al daiteke Familiak 0·12 Planean?

Bai, edozein unetan eska dezakezu baja web-orrian bertan eta horrek ez du eragingo EROSKI clubeko harpidetza kentzea.

EROSKI clubean baja ematen badut, Familiak Planean alta ematen jarrai dezaket?

Ez, EROSKI clubaren bajak Familiak 0·12 Planean baja ematea dakar.

Web erregistroan baja ematen badut, Familiak Planean alta ematen jarrai dezaket?

Ez, web erregistroan baja emateak Familiak Planean baja ematea dakar