Merkatuen arima duen hipermerkatua.

Nuestros negocios

Produktu freskoetan espezialistak.

“Zurekin” hipermerkatuetan, espezialistak gara produktu freskoetan. Horrela, zure eskualdeko produktu eta hornitzaile onenak hautatzen ditugu, tokiko ekonomia sustatzen laguntzeko.

  • Produktu freskoen atal guztietan, gure saltzaileek aholkuak emango dizkizute eguneroko erosketak egiteko. Harategian salmahai berria duzu, eta, bertan, gure harakinek zuk nahi bezala prestatuko dizute dena.
  • Inoiz baino tokiko produktu gehiago. Freskoen atal guztietan, bertako ekoizleen produktu-aukera zabala edukiko duzu.
  • Aukera zabala produktu freskoetan eta elikaduran. Zatoz nirekin gure hipermerkatuko atal berriak eta beste nobedade batzuk ezagutzera!

Frutak eta barazkiak unerik onenean

Sasoiko produktuen eskaintza handiagoa eskaintzen dizugu, fruta eta barazkiak heltze eta zapore unerik gorenean dasta ditzazun. Bertako frutak eta barazkiak, freskotasunik handiena lortzeko eta tokiko ekonomiari laguntzeko.

Hipermerkatuak

Arrainik freskoena egunero

Gure portuetako eta lonjetako arrain- eta itsaski-aukera zabala topatuko duzu. Gure arrainak eta itsaskiak bertako lonjetatik datoz zuzenean, produktuen freskotasuna bermatzeko.

Hipermerkatuak

Zure gustura prestatzen dugu.

EROSKI Tarragonan zerbitzatzen dugun haragia eskualdeko hiltegietatik dator zuzenean.

Hipermerkatuak

Okindegia

Ogi biribilak, barrak, croissantak...Ogi eta opil onenak ditugu, beti egin berriak eta lantegi onenetan egindakoak, ogi on bat jatearen gozamena berreskura dezazun.

Hipermerkatuak

Zure gustura

Gure ``zurekin`` hipermerkatuetako baliorik garrantzitsuenetako bat arreta pertsonalizatua da. Gure arrandegietako, harategietako eta urdaitegietako salmahaietan, aholkuak ematen dizkizugu produkturik onena eraman dezazun, zure gustura prestatuta.

Hipermerkatuak

Produktu dietetiko eta ekologikoen sorta berriak.

Produktu dietetikoek eta ekologikoek ere espazio handiagoa hartu dute, eta joera berriak biltzen dituen atal bereizia eratu, elikadura osasungarriagoa sustatzeko.

Hipermerkatuak

Parafarmaziako atal berria

Osasunarekin dugun konpromisoari erantzunez, parafarmaziako atal berria sortu dugu, zabalagoa, espezializatua eta langile kualifikatuek artatua.

Hipermerkatuak

Katalogo bidezko salmenta: askoz aukera handiagoa

Hipermerkatu berriaren eskaintza areagotu da, katalogo elektronikoak 10.000 hornikuntza-produktu baino gehiago (etxetresna elektrikoak, altzariak, teknologia...) eskaintzen baititu, aholkularitza pertsonalizatu ematen duen dendako online salmenta-zerbitzuaren bidez.

Hipermerkatuak