Goza ezazu EROSKI Natur produktuekin egindako errezeta gozo hauetaz
EROSKI Natur fruta eta barazkiak umotze eta freskotasun une ezin hobean biltzen dira, eta gutxieneko gozotasun-balioak, kalibre ezin hobeak eta jatorri edo barietate prestigiotsuak izan ditzatela eskatzen da; hala, zapore bikaina izango dutela bermatzen da. Eroski Natur fruta eta barazki guztiek jasangarritasun ziurtagiri bat dute, dela Global Gap, dela Ekoizpen Integratua. Biek bermatzen dute produktuak modu jasangarriagoan hazi direla, ingurumenaren gaineko eragina gutxienera murriztuz, ingurunearen garapena lagunduz eta, horrez gain, ahal den guztietan tokian tokiko produktu eta ekoizleen alde eginez. Gainera, Jatorri Deiturekin eta Adierazpen Geografiko Babestuekin dihardugu lanean: Rincón de Soto udareak, Valentziako zitrikoak, Kanarietako platanoa, eta beste hainbat. Horiek guztiak aparteko bermea dira kalitateari, jatorriari eta landa-ingurunearen garapenaren aldeko apustua egiteari dagokienez. Gainera, merkaturako sarbide hobea izateko aukera ematen diete ekoizleei eta, ondorioz, ekoizpen-metodo naturalagoak eta jasangarriagoak indartzen dituzte.
EROSKI Natur-ek eskualde bakoitzeko behikiak eskaintzen dizkizu: tokian tokiko txahalkiak Euskadin, Nafarroan, Galizian, Balear Uharteetan, Katalunian… Eremu bakoitzeko haragiak bere ezaugarriak ditu, bertako arrazak daude, eta zenbait eremutan Adierazpen Geografiko Babestua dago, baina guztiek dute ezaugarri bera: tokiko ekoizleetatik datoz, inguruko larreetan bazkatzen dute eta tradiziozko abeltzaintzari jarraikiz hazi dira. Zalantzarik gabe, horrek guztiak eragina du zaporean. Gainera, tokiko ekoizleekin lan eginez, inguruaren garapena eta ingurumenarekiko errespetua sustatzen dugu.
- EROSKI Natur MSC arraina EROSKI Natur arraina jatorri prestigiotsuenetatik eta arrantzategi jasangarrietatik dator zuzenean. Beste batzuekin alderatuz gero, freskotasunak eta jatorriak markatzen dute produktu hauen diferentzia. Espainian, MSC ziurtapena lortu duen lehen banaketa-enpresa txikizkaria izan gara, eta horri esker, zigilu urdina duten produktuak merkaturatu ditzakegu. Ziurtapen hori mundu osoan hartzen da aintzat, eta zigilua daramaten produktuak modu jasangarrian harrapatu direla bermatzen du; hau da, itsasoa errespetatuz eta gainerako espezieak mantentzen direla begiratuz. Arrantza jasangarria arrantzategi jasangarrietatik dator, aparailu begirunetsuak erabiltzen ditu eta zorrotz kontrolatutako etiketa argiak ditu, kustodia-kateari esker trazabilitatea bermatzeko.
- EROSKI Natur haztegiko arrantza EROSKI Natur markaren hazkuntzako arrainak GLOBALG.A.P. erakundearen ziurtagiria dauka. Horren bitartez, arrain horiek kalitate kontrol altuak igaro dituztela bermatzen da eta ingurugiroa eta animaliaren ongizatea errespetatuz hazi direla. EROSKI Natur markaren barruan aurki daitezke urraburua, lupia, izokina eta berrugeta, itsaso zabaleko haztegietan ekoizten dena. GGN ziurtagiria eskuratu duen 2. banaketa-enpresa gara mundu mailan eta 1. Espainiako merkatuan. Horrek bermatzen du EROSKI Natur markapean merkaturatutako espezie guztiak "egiaztatutako hazkuntza jasangarriko" prozesu batetik datozela.
Landako oiloenak; hau da, baserrietan aske eta aire zabalean ibiltzeko aukera izanik hazitakoak.
EROSKI Natur Baguette-a gurin zapore leunagatik, azal mehe eta kurruskariagatik, eta gelaxkak dituen mami harrogatik nabarmentzen da. Erabiltzen den elaborazio-metodo tradizionalaren ondorioz, ogiaren iraunkortasuna handiagoa da. Ogi hau egiteko, ogi-irin hoberenak erabiltzen ditugu, arduraz aukeratuta eta "Label Rouge" zigiluak egiaztatutakoak. Horrek esan nahi du ingurumenarekin jasangarriak diren nekazaritza-jardunbideak erabili direla ogia eskuratzeko.
Eroski NATUR oilaskoa jatorritik zaintzen da, arraza aukeratukoa da eta haren hazkuntza zorrozki gainbegiratzen da prozesu osoan zehar, eta 56 egun irauten ditu, gutxienez. Elikadura %100 begetala eta artoan aberatsa du (% 50 arto, gutxienez). Horri esker, EROSKI Natur oilaskoak besteetatik desberdintzen duen kolore horixka bereizgarria dauka. EROSKI Natur oilaskoak haragi samur eta mardulagoa du, koipe puntu ezin hobearekin eta zapore biziagoarekin. Oso preziatua da. “lehengoa”. EROSKI Natur oilaskoak animalien ongizaterako ematen duen ziurtapena duten etxaldeetan hazten da, Neiker-Tecnaliak garatutako pleguaren arabera. Animalien ongizatea zehazten duten printzipioek elikadura, egonlekua, osasuna eta jokabidea hartzen dituzte kontuan. Eroskin xede dugu Eroski Natur markarekin saltzen ditugun produktuetara bideratutako animalien hazkuntzan botika gutxiago erabiltzea. Ekintza hori 2018an ezagutzera eman genituen osasuneko, jasangarritasuneko eta kontsumo arduratsua bultzatzeko konpromisoen barruan dago. Eroskin, botiken erabilera murrizten laguntzeko aurrerapausoa eman nahi dugu, eta gure hornitzaileekin lan egin haien erabilera arduratsuagoa sustatzeko. Gure bezeroei produkturik onena eskaintzeko modua bilatzen dugu. Horregatik, arraza edo jatorri landatarragoak eta iraunkorragoak hautatzen ditugu, eta haien erabilera eta elikadura hobetzen ditugu.
EROSKI Natur Duroc txerriaren elikaduraren %60 (gutxienez) zereala da. Bere haragi zaindunak zaporea, samurtasuna eta urtsutasuna ematen dio. AENOR-ek egiaztatutako abeltegietan hazten da, animalien ongizatea zainduz. EROSKI Natur Duroc txerria animalien ongizatea bermatzen duen AENOR egiaztagiriarekin ziurtatutako abeltegietan hazten da. Horrek ebaluatzen du bere elikadura, ostatua, osasun egoera eta jokaera.
Laster eroskiren web berria euskaraz eskuragarri izango duzu, horrela eduki guztietaz zure hizkuntzan gozatu ahal izango duzu
Barkatu eragozpenak