2014an, zainketa pertsonaleko produktuak parabenorik gabe formulatzeko konpromisoa hartu zuen lehenengo banaketa-marka izan ginen. Zure eskaerari erantzun diogu, zu zaintzea baita gure xedea.
Gehiago edo gutxiago bada ere, denok kezkatzen gara gure irudiaz. Gure burua zaintzea eta ondo sentitzea gustatzen zaigu. Denok ez dugu portzelanazko panpinek bezalako azal perfektua, ezta amestutako ile distiratsua eta bolumen handikoa ere. Horregatik, gure aliatu handia bihurtu da kosmetika.
Nola jakin dezakegu produktu egokiak erabiltzen ari garen?
Eroskin, zuretzat pentsatutako produktu kosmetikoen sorta bat garatu dugu, dermatologikoki probatua eta parabenorik gabekoa.
Baina, zer dira zehazki parabenoak?
Kontserbatzaile moduan jarduten duen osagai kimiko mota bat dira. Haien erabilera onartuta dago, baina azkenaldian ez dute oso fama ona eduki.
Eroskin eskaera ugari jaso ditugu, zehazki dendetan, telefonoz eta gizarte-sareetan, gure kosmetikako produktuetatik parabenoak kentzeko eskatuz. Horregatik, lanari ekitea erabaki genuen, “entzuten dizugulako”.
Triklosana ere ezabatu genuen, hortzetako pastan, ahoa garbitzeko produktuetan, desodoranteetan…ohikoa den kontserbagarri bakterizida bat delako. Haren erabilera onartuta dago Europar Batasunean, baina ez du fama ona ere. Horregatik, belle markako produktu kosmetikoetatik eta EROSKI markako produktuetatik kendu ditugu.
Eman zure ileari bizitza eta hidratazioa Urre Magikoa belle sortarekin. Oinarrizko olioen konbinazio bat da, zure ilean bat egiten dutenak ile-egitura suspertzeko, baina hura koipeztatu eta trinkotu gabe. Harro erakutsi zure adatsa, aparteko distirarekin!
Horregatik, orain, parabenorik gabeko belle eta EROSKI produktuen sorta izugarria eta osatua dugu, oinetatik bururaino zaintzeko. Horrenbeste daude ezen etzenuke jakingo nondik hasi. Zer moduz gure Urre Magikoa belle ilerako linearekin?
Urre Magikoa Belle xanpua Ilea sustraitik puntetaraino elikatzen duen xanpua, Argan eta Jojoba olioez eta keratinaz osatutako formulari esker. Ezaugarri indarberritzaileak, hidratatzaileak, egokitzaileak eta suspertzaileak ditu.