Ekilibria

Ahuakatea, koipe osasuntsuen fruta

Ahuakatea dituen kalitatezko koipe asegabeengatik nabarmentzen da, koipe kardiosasuntsuko fruta bihurtuz.

Ahuakatea berez Amerika Erdialdeko eta Hego Amerikako herrialdeetako fruta da (Mexiko, Venezuela eta Kolonbia, esaterako), nahiz eta utzi dion tropikal edo exotiko izateari. Duela zenbait urtetik hona gure herrialdeko hainbat eskualdetan ere ekoizten baita. Egia esan, badira XVI. mendeko bibliografia-erreferentziak non landare hori Mediterraneoko kostan hazten zela aipatzen duten, eta beraz, Ameriketatik inportatu zela ondoriozta dezakegu espainiarrek amerikar kontinentea konkistatu ostean egindako bidaietan.

 

Etxeko ahuakateak

Gaur egun, 240 frutazainek baino gehiagok ekoizten dute ahuakatea Mediterraneoko kostaldean. Ekoizpen ordenaren arabera, Malaga eta Granada dira fruta hori ekoiztera bideratutako sail handienak dituzten Andaluziako probintziak. Pasa den mendeko 70eko hamarkadan hasi zen gure herrialdean ahuakatea handizka ekoizten. Andaluziako Juntako datuen arabera, hasiera batean 10 hektarea (ha) ekoizten baziren, gaur egun dagoeneko 2000 ha lursail erabiltzen dira fruta hau ekoizteko Andaluzia hego-ekialdeko kostaldean.

Estatu mailan, Hass mota da batez ere merkaturatzen dena, bere tamaina txikiagatik, azaleko zimurrengatik eta mamiaren kolore horiagatik ezagutzen da. Maila txikiago batean beste ahuakate barietate batzuk ere landatzen dira: Bacon, kolore berde bizikoa eta udazken aldera heltzen dena; eta Fuerte, udare-itxurakoa, distirarik gabeko azal finarekin eta zapore bikainekoa.

Ekoizten den 40 urte hauetan, ahuakatea ekoizteko teknika nazionalak nabarmen garatu dira, Nekazaritza eta Elikagai Ikerketa eta Teknologiaren Institutu Nazionalaren (INIA) hainbat lanetan azaltzen den moduan. INIA proiektuen baitan frutazaintza tropikalaren ikerketa bultzatzen da. Zentzu horretan, ekoizpena hobetzeari, ustiakuntzen ezaugarriei eta ahuakatearen ekoizpena zehazten duten faktoreei buruzko lanak egiten dira, besteak beste.

Ahuakatearen osaera kimikotik, batez ere, koipeen kopuru eta kalitatea nabarmendu behar da. Potasioa eta magnesioa dira gatzik ugarienak. Bitaminei dagokienez, beste frutek baino E eta B6 bitamina gehiago ditu.

 

Ahuakate-errezetak

Ahuakatea hain krematsua izanik, oso erraz nahasten da beste elikagai batzuekin. Saltsak eta ongailuak egiteko ere erabil daiteke, eta horrela asko zabaltzen dira fruta hau prestatzeko aukerak. Ahuakatea osagai nagusietako bat den hainbat errezeta iradokitzen dizkizuegu:

  • Kasu honetan, irudimenak ematen digun hainbat aukera daude:
    • Askotariko letxuga-entsalada ahuakate eta intxaurrekin
    • Anana- eta ahuakate-entsalada
    • Ahuakate-, mahats- eta intxaur-entsalada

 

  • Hasierakoak, gosegarriak eta mokaduak:
    • Ganba-, meloi- eta ahuakate-koktela
    • Guakamolea
    • Ahuakate-irabiakia
    • Ogi txigortua izokin ketu eta ahuakatearekin

 

  • Plater nagusiak:
    • Arroz hotza ahuakatearekin
    • Tailarinak ahuakate-saltsarekin

 

Ohiko dietan ahuakatea gehitzeko ideia gehiago nahi izanez gero, kontsulta itzazu gure Ekilibriako errezeta osasuntsuak: https://www.eroski.es/ekilibria-club-salud/recetario-ekilibria/

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
61678