Azkenburuko gozo eta freskoa, edozein unetan hartzeko.
Edozein urte-sasoitan daukagu fruta tropikal hau, nahiz eta bere garairik egokiena negua izan, beraz, bere zaporeaz gozatzeko aukera handiagoa izateko, izoztu egin dezakegu eta hotza hartu berorik handieneko egunetan. Bere zapore gozoari eta dituen propietate nutrizionalei esker, oso fruta gustukoa da.
Atera zukua
Anana naturala, oro har, oso handia da; ondorioz, erosteko eta etxean kontserbatzeko zailtasun batzuk baditu, dela hozkailuan behar adina toki ez dagoelako dela etxeko batek edo bik bakarrik jaten dutelako. Horrelakoetan, anana natural bat osoa gehiegi izan daiteke, eta egun batzuetan bukatzen ez bada, galdu egiten da. Hori dela eta, jende gehiagoko jatorduetan edo jatetxe batean jaten da anana askotan. Dena dela, anana naturala ahalik eta gehien aprobetxatzeko eta denbora gehiago iraun dezan, izoztu egin daiteke. Beste frutak ezin dira izoztu, beren propietate organoleptikoak (usaina, zaporea eta ehundura) aldatu egiten baitzaizkie.
Nola izoztu anana?
Anana izozteko, zuritu eta nahi bezala zatitu behar da. Banako anoak egiten dira, anoa bakoitza izozteko plastikozko poltsa batean sartzen da eta zuzenean izozten da. Kontsumitu baino 10 ordu lehenago (gutxi gorabehera) ateratzen dira izozgailutik behar diren anoa guztiak eta hozkailuaren goiko zatian jartzen dira, hori izaten baita hotzik txikiena egiten duen tokia (ateak izan ezik). Desizoztutakoan, atera anana poltsatik eta jateko prest izango dugu.
Horrela, ananak bere propietate nutritibo guztiak mantentzen ditu (zuntz eta C bitamina edukiak, besteak beste), bere zapore gozoa ere bai eta bere neurriaren ondorioz kontserbatzeko nekeza den fruta aprobetxatzeko modu egokia da.
Anana naturala desizoztutakoan modu askotara kontsumitu daiteke. Azkenburukoa izan daiteke, bera bakarrik edo mazedonian, gosaltzeko balio du, entsaladetan jartzeko, edo zizka-mizka ere bai dagoen bezala edo irabiatuta. Anana oso ona da plantxan ukitu bat emanda ere.