EROSKI-K %24 gehiago erosi du iraunkorraren ziurtagiria duen arrainetik, eta milioi bat kiloak gainditu ditu
Bezeroek MSC zigilu urdinarekin egiaztatutako hegaluzea, Kantauriko antxoak, Skrei bakailaoa, abakandoa, surimia eta bakailao gatzgabetua eros dezakete gure arrandegietan. Zigilu horrekin bermatu egiten da arrain horiek itsasoa eta gainerako espezieak errespetatuz harrapatu direla
Praktika honek arrantzaleen eta beren familien bizimodua bermatzen du, hurrengo belaunaldiek arrainez betetako etorkizuna izan dezaten
Elikagai eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundearen (FAO) datuek erakusten dutenez, munduko arrain populazioen %31 gehiegi ustiatzen dira. Arrantza eredu jasangarri baten aldeko apustuak ez du soilik gure belaunaldia eta hurrengo belaunaldientzako arrainez betetako etorkizuna bermatzen. Arrantzaleen eta bere familien bizimodua ere mantentzen du.
2016an, EROSKIk Marine Stewardship Council (MSC) nazioarteko erakundearen auditoretza gainditu zuen eta Espainiako lehen banatzaile txikizkaria bilakatu zen zigilu urdinarekin egiaztatutako arrantzagune jasangarrietako arrain freskoa merkaturatzen. Horrela, pasa den urtean gure arrandegietan MSC zigiluarekin egiaztatutako hegaluzea, Kantauriko antxoak eta Skrei bakailaoa saltzen hasi ginen. Zigilu horrekin bermatu egiten da arrain horiek itsasoa eta gainerako espezieak errespetatuz harrapatu direla. 2018an, gainera, arrain fresko eta jasangarrien sorta zabaldu dugu, hiru produktu berri barne hartuz: abakandoa, surimia eta bakailao gatzgabetuko erretiluak.
“EROSKIn argi daukagu baliabide naturalen iraunkortasuna oso garrantzitsua dela” –esan du Alejandro Martínez Berriochoa EROSKIren osasun eta iraunkortasuneko zuzendariak–.
Kooperatiba gisa eta katearen maila bat gehiago garela jakinez, kontsumo jasangarriaren aldeko apustua egiten dugu. Itsasontzietatik salmahaietara, guztiok bultzatu behar dugu arrantza-jarduera jasangarriagoa, arrain-multzoak kontserbatu ahal izateko. Gure salmahaietan MSC ekoetiketa urdina duen arraina eskainiz, arrantzategi jasangarrietan harrapatu direla bermatzen dugu. Modu horretan, gainera, argi uzten dugu berriro ere gure bezeroei elikadura osasungarriagoa eta orekatuagoa izateko aukera berriak eskaintzeko konpromisoa”.
Urteko lehen seihilekoan, eta ziurtagiria eskuratu zuenetik bigarren kanpaina den honetan, kooperatibak 900 tona arrain baino gehiago saldu du arrantza iraunkorreko MSC ziurtagiri urdinarekin. Eta 2020rako, urtero MSC etiketadun arrain freskoko bi milioi eta erdi kilo merkaturatzea aurreikusi da.
Laura Rodríguez, Marine Stewardship Council-eko Espainia eta Portugaleko zuzendariak bere “poztasuna” adierazi du, gure kooperatibarekin mantentzen duten lankidetza estuagatik: “Bereziki baloratzen dugu MSC zigilu urdinarekin egiaztatutako arrain-eskaintza areagotzeaz gain, arrantza jasangarriari buruzko komunikazioak ere egitea. EROSKI modu aktiboan parte hartzen ari da #MaresParaSiempre kanpainan, bere bezeroei zigilu urdina aditzera emanez. Biztanleria arrain-kontsumo arduratsuan nahastea ezinbestekoa da itsas-baliabideen iraunkortasuna bermatzeko”.
2018, GLOBAL GAP akuikulturan
Baina gure konpromisoa are gehiago zabaldu dugu, kontserbetan atun jasangarria erosteko politikaren bitartez. Eta 2018an, akuikulturako arrainetan aplikatu dugu. Aurten, GLOBAL GAP jasangarritasun-zigilua lortu duen lehenengo banaketa-enpresa bilakatu gara estatuan. Arrandegietan saltzen ditugun halako hazkuntza motako espezieak modu seguruan eta jasangarrian ekoitzi direla bermatzen du ziurtagiri horrek. Geroztik, EROSKIk 60.000 kilo urraburu, arrano-berrugeta, lupia, erreboilo eta izokin erosi ditu GGN ziurtagiriarekin (GLOBALG.A.P. Number).
GLOBAL GAP zigiluaren eskakizunetan, hor dira, besteak beste, ingurumen eraginaren analisiak, elikagaien kaltegabetasun kontrolak, uraren kalitate kontrolak, produktuaren trazabilitate kontrolak eta emariaren erabilera egokia.
Era berean, pentsu kontsumo egokia ziurtatzen du, eta horri esker hobeto zainduta dago itsas hondoa, eta hobeto aprobetxatzen da arrantzaren baliabidea; ihesbideak kontrolatuta, berriz, espezie inbaditzaileen ugalkortasuna mugatzen da; animalien ongizaterako neurriak jartzen dira; lan baldintza egokiak bermatzen dira, eta besteak beste kalitatea kudeatzeko sistemak ezartzen dira.
Ekainetik aurrera, gure bezeroek urraburua, arrano-berrugeta, lupia eta erreboiloa eros dezakete, GLOBAL GAP ziurtagiriarekin. Hala, EROSKIk bere lidergoa indartzen du freskoen eta elikagai arduratsuagoen salmentan.
