EROSKIn, zuri aurrezten laguntzeko konpromisoa dugu. Gure harremana aldatu egin da, betiereko maitasunetik ondo maitatzera igaro gara, eta horregatik kalitatezko produktuak prezio lehiakorragoetan eskaintzeko konpromisoa hartu dugu, zure jakitegia kezkarik gabe bete dezazun. Ondo maite zaituenak, aurrezten lagunduko dizu-eta.
Ezagutu maitasunik ederrena EROSKIko erosketa bakoitzean. Zurekin konprometituta jarraitzen dugu, eta, benetako maitasuna adieraziteko, 700 EROSKI produkturen prezioa are gehiago jaitsi dugu, kalitateak beti denon eskura egon behar duela uste baitugu. Askotariko produktuak aurkituko dituzu, hala nola gosaritarako elikagaiak, zure jakitokirako oinarrizko produktuak, zure maskotak behar duen guztia, baita higiene eta garbiketa produktuak ere. Bilatu zure ohiko dendan gure etiketarekin* adierazitako produktuak, eta aurreztu onenari uko egin gabe.

Beti Prezio Onean dauden produktuak
Eta gure maitasunak indartzen jarraitzen du; horregatik, EROSKI markako 2.000 produktu baino gehiago eskaintzen dizkizugu, beti prezio onean, elikadura osoa, osasungarria eta eskuragarria izan dezazun.
Elikagai freskoak frutategian, arrandegian edo harategian, tokiko produktuak, zugandik hurbil eginak, eta etxe batean falta ezin diren oinarrizkoak, hala nola esnea, ogia, lekaleak edo arrautzak. Aurrezten lagundu nahi dizugulako, bilatu etiketa honekin* adierazitako EROSKI produktuak zure ohiko dendan.

Zure premia guztiak asetzeko produktuak aurkituko dituzu:
+162 Fruta eta barazki
+120 Haragi eta arrain
+65 Urdaitegiko produktu
+42 Okindegiko produktu
+25 Janari prestatu
+600 Jakitokiko produktu
+250 Gosarirako produktu eta beste produktu gozo batzuk
+120 Izoztutako produktu
+200 Esneki
+140 Edari
+270 Drogeriako produktu
+325 Lurrindegiko produktu
Hori guztiari esker, 70 euroren truke egunerokorako funtsezkoak diren produktuekin orga bete dezakezu.
Hilez hil kontatuko dizugu, eta zure erosketa saskian nola aurreztu erakutsiko dizugu elikadura osasuntsua izan dezazun tokiko askotariko aukerarekin. Jatea gauza bat delako, eta ondo elikatzea beste bat.
Jarraitu aurrezkia gehitzen
Badakizu, EROSKIn denak balio du aurrezten jarraitzeko. Eta prezio onei, gehitu iezaiezu:
- Hamabostaldiro, deskontuak eta eskaintzak. Jarraitu hilero aurrezkia pilatzen gure hamabosteroko eskaintzekin. Kontsultatu Eroski liburuxkak.
- ORO txartelarekin % 4ko deskontua izango duzu EROSKIko erosketa guztietan, gasolindegiak, optikak etab. Kontsultatu hemen informazio guztia.
- Eta EROSKI club ordainketa txartelarekin, % 1 itzuliko dizute jatetxeetako, gimnasioetako, modako, zinemetako… erosketetan. Kontsultatu hemen informazio guztia.
- Deskontu kupoiak, zure produktu gogokoenetan eskaintza pertsonalizatuekin. Zure APP-an aurkituko dituzu zuretzat prestatu ditugun aurrezki kupoiak. Aktibatu gehien interesatzen zaizkizunak eta gozatu itzazu, automatikoki aplikatuko dira zure EROSKI bazkide txartelarekin kutxatik igarotzen zarenean.
- Onura eta abantaila gehiago bazkide izateagatik. Eskuratu eskaintza bereziak, eta aurreztu bazkide prezioa duten ehunka produktutan.
- Familiak 0-12 plana. Doako plan honekin % 2 itzuliko dizugu zure erosketa guztietan*** eta % 5eko aurrezkia pixoihal eta paper zapietan 3 urte bete arte. Eman izena, dohainik da!
- Bertako produktuen 5.700 eskaintza baino gehiago. EROSKIn ondo dakigu tokiko produktuak erosi eta kontsumitzea gure familientzako garrantzitsua dela, funtsezko alderdia baita gure komunitateen etorkizuna bermatzeko. Beraz, ezin ziren falta gure aurrezteko proposamenetan.
- Gainera, euro bat baino gutxiagoren trukeko 20 errezeta osasungarri dituen errezeta liburu hau deskargatu dezakezu, asteko menuak planifika ditzazun eta aurrezten jarrai dezazun.
Ondo maite zaituenak, aurrezten lagunduko dizu.
* ‘Beti Prezio Onean’ ikurrarekin adierazitako produktuak aldatu egin daitezke zonaldearen arabera.
** Hilean 150 €-ko erosketatik aurrera % 2ko aurrezpena ezin da metatu Oro txartelaren aurrezpenarekin.