EROSKI enpresa

Hirugarren urtez jarraian, on line supermerkaturik onena aukeratu dute EROSKIren Interneteko denda!

Kontsumitzaileek EROSKIren Interneteko denda aukeratu dute Espainiako on line supermerkaturik onena hirugarren urtez jarraian. EROSKIk gaur hartu du saria, Bartzelonan, 2019-2020ko Merkataritza Sariketaren zeremonian.

Urteko WebShop saria eman diote EROSKIri on line supermerkatuen kategorian.
Kontsumitzaileek on line bozkatuta ematen dute saria; horretarako, supermerkatuaren gogobetetze maila neurtzen dute, eta balorazio orokor bat egiten dute. Espainian dagoen kontsumitzaile lehiaketarik handiena da, eta Retailaren saileko merkatu azterketarik handienetako bat.

Bozketan, honelako aldaerak baloratzen dituzte: kalitatea eta prezioa, sortaren tamaina, bezeroarenganako zerbitzua, eskarien zerbitzua, promozioak eta eskaintzak, eta erabiltzaileen esperientzia.

“Gure on line supermerkatua erraz erabiltzen da, eta marka propioko eta fabrikatzaileen markako produktu sorta egoki bat du, kontsumitzaileari aukera askatasun handiagoa emateko eta erosketa jasangarri bat egiteko. Aurten ere, proposamen multikanalerantz eraldatzeko egiten ari garen apustua aitortua izan zaigu; proposamen horrekin, irtenbide berritzaileak ematen dizkiogu kontsumitzaileari, haren erosketa globalaren esperientzia hobetuta. EROSKIn gogor lan egiten dugu teknologia berriek ematen duten aukera aprobetxatzeko. Hala, kontsumitzailearekin erlazionatzeko era berriak asmatzen ditugu; izan ere, gaur egun guztitarako kanalerantz doa bizkor batean”, esan du EROSKIren On-line negozioaren zuzendariak, Mari Mar Escrigek.

Joan online supermerkatura

Gainontzeko sariak ezagutu nahi dituzu?

Hirugarren urtez jarraian, on line supermerkaturik onena aukeratu dute EROSKIren Interneteko denda!

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
145693