Aurtengo Gabonetan egiten dituzun erosketek sorpresa handiak ekar diezazkizukete, izan ere, EROSKI cluben milaka zuzeneko sari astero produktu DOAN banatuko ditugu.

Zer lortu dezakezu?

EROSKI produktuak doan 

Hurbilen duzun dendara hurbildu eta erosketa bat egin besterik ez duzu. Ondoren, kutxatik igarotzean, baliteke EROSKI produktuen kupoi bat irabaztea, gabonetan mahaian ezer falta ez dadin. Doako EROSKI produktu batekin trukatzeko kupoi bat tokatzen bazaizu, hurrengo erosketa egiten duzunean kupoia kutxan entregatu eta EROSKI club txartela erakutsi besterik ez duzu. EROSKIko kontu digitala baduzu, kupoia aplikazioan edo webgunean ikusi ahal izango duzu. Kontsultatu “Nire aurrezki-kupoiak” atalean kupoirik lortu duzun, eta aktibatu hurrengo erosketan erabili ahal izateko.

APP-eko ZOZKETA HANDIRAKO parte-hartzeak

  1. Sartu EROSKI app-ean.
  2. Joan “Ezagutu jolasean” atalera.
  3. 30 €-ko erosketa bakoitzeko, jokatu eta zozketa handirako parte-hartze bat lortuko duzu
  4. Joko horretan urtarrilaren 3ra arte ibili daiteke.

Pilatu parte-hartzeak eta handitu honako sari zoragarri hauek lortzeko aukerak:

Japoniara bidaia bi pertsonentzat! “Konnichiwa”

Bizi ezazu 12 eguneko esperientzia paregabea Japonian, tradizioa eta modernitatea batzen diren tokian. Madriletik hegaldiak eta aparteko zirkuitu bat: Kiotoko antzinako tenpluetara bisitak, Fushimi Inari santutegi harrigarrian zehar ibilbidea, Japoniako Alpeen ikuspegi zoragarri batez gozatzeko bidaia teleferikoan eta Ashi lakuan zehar minikruzero bat, Fuji mendia ikusteko. Gainera, Tokio ezagutuko duzu.

Eskapadak Europan zehar: Paris, Praga eta Atenas

Lau eguneko sei eskapada zozkatuko ditugu Europako hiru hiriburu erakargarrienetara: Paris, Praga eta Atenas. Bi lagunentzako hegaldia eta egonaldia hartzen ditu barne.

Milaka Travel Club opari

Moulinez Easy Fry & Grill Dual Inox frijigailu batek eta Cecotec Conga Animal X robot xurgagailuak osatzen duten 315 Travel opari-sortetako bat irabazi ahal izango duzu, sorta bakoitza 44.125 Travel puntutan baloratuta dago.

Oraindik ez duzu app-a?

Deskargatu ezazu lehen aldiz eta eraman 10 €

*App-a deskargatzen duten eta identifikatzen diren lehen 50.000 bezeroei aplikatzen zaie, 2024/11/28tik 2025/01/03ra arte. 10 €-ko kupoia App-ean erakutsiko da, deskarga egin eta gehienez ere 7 eguneko epean. 10 €-ak erabiltzeko, aldez aurretik, kupoia aplikazioan aktibatu behar duzu. Gero, 50 € edo gehiagoko erosketa bat egin behar duzu kupoia trukatzeko.

 

Betiereko Maitasuna Gabonei!

Azaroan eta abenduan zehar, EROSKI clubeko bazkidea bazara, hurbil zaitez zure EROSKI dendara, OPARI bat eraman dezakezu eta ZOZKETA handi batean sar zaitezke!

NOLA LORTU DAITEKE OPARIA?

  1. Beharrezkoa da EROSKI clubekoa izatea. Eman sustapenerako izena hemen edo kutxatik pasatzean.
  2. Xahutu 50 € 60 marka baino gehiagotan azaroan eta abenduan, nahi duzun bezala konbinatuta. Kontsultatu hemen marka eta produktu parte hartzaile guztiak.
  3. Travel Club oparia trukatzeko kode bat iritsiko zaizu*. Trukatu eta gozatu zure opariaz, oso erraza da! Sartu hemen, idatzi zure kodea eta hautatu gehien gustatzen zaizun oparia. Hauetako bat aukera dezakezu:
  • Altzairuzko termo botila
  • Motxila
  • Entzungailuak
  • CEWE egutegi pertsonalizatua
  • CINESA zinemetarako 2 sarrera

*Opari kodea posta elektronikoz, SMS bidez edo kutxatik pasatzean jasoko duzu, 25/01/15 baino lehen. EROSKIk ez du bere gain hartzen bazkideak KODEA ez jasotzearen erantzukizuna (harremanetarako daturik ez duelako, posta/SMSa galdu duelako…). Horregatik, oparia jasotzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik helbide elektroniko bat, harremanetarako telefono zenbaki bat eta baliozko posta helbide bat ematea, eta ez debekatzea bide horietatik merkataritza komunikazioak egitea. Egiazta ezazu, eta balio ez badu, jarri harremanetan ahal bezain laster EROSKI CLUBekin (944 943 444). Baliteke, Katalogoaren arabera, produktuak aldatzea.

GAINERA, ZOZKETA

Sustapenean izena ematean, 5 €-ko erosketa bakoitzeko, BIZITZA OSOKO OPORREN ZOZKETARAKO parte hartze automatiko bat lortuko duzu, 3,6 milioi Travel Club puntutan baloratua dagoena.

Zozketa irabazten baduzu, EROSKItik deituko dizugu, eta puntuak bidaiekin edo Travel Club katalogotik nahi duzunarekin trukatu ahalko dituzu.

Ohiko galderak

  • Noiztik hasten da marketan egindako 50 €-ko gastua zenbatzen?

Sustapenean izena noiz ematen duzun kontuan hartu gabe, 2024ko azaroaren 1etik 2024ko abenduaren 31ra bitartean egindako gastua zenbatuko da.

  • Zenbat denbora daukat 50 € xahutzeko?

Bi hilabete oso dituzu 50 €-ko gastua lortzeko, 2024ko azaroaren 1etik 2024ko abenduaren 31ra arte.

  • Hainbat marka konbina ditzaket?

Bai. Nahi bezala konbina ditzakezu, adibidez: 20 € Danonen, 15 € Findusen, 5 € Colgaten, 10 € Scottexen, nahi duzun moduan.

Marka guztiak hemen kontsulta ditzakezu.

  • Nola jakin dezaket zenbat xahutzea falta zaidan baldintza hori lortzeko?

Hemen kontsulta dezakezu. Gogoratu saioa hasi behar duzula sartu ahal izateko. Konturik ez baduzu, momentuan doan egin dezakezu.

*Gastu eguneratua, erosi eta 48 orduko dekalajearekin, gutxi gorabehera.

  • 50 €-ra heldu naiz baina ez zait kodea iritsi.

Ene! Jarraitu segidan adierazten dizkizugun urratsak:

  1. Ziurtatu sustapenerako izena behar bezala eman duzula hemen.
  2. Begiratu zure posta elektronikoko sarrerako ontzia/spama, kodea iritsi zaizula egiaztatzeko.
  3. Oraindik kodea ez bazaizu iritsi, mesedez, jarri harremanetan bezeroarentzako arreta zerbitzuarekin (944 943 444), zure kontsulta konpontzeko.
  • Ez dakit oparia trukatzen

Hona hemen oparia trukatzeko jarraitu beharreko urratsak:

  1. Sartu hemen:  travelclub.es/eroskiregalo/
  2. Idatzi iritsi zaizun kodea.
  3. Aukeratu gehien gustatzen zaizun oparia.
  4. Idatzi bilketa puntu bat. Eta kito! Gutxi gorabehera X asteko epean bidaliko dizugu oparia.

Informazio gehiago behar baduzu, mesedez, jarri gurekin harremanetan bezeroen arreta zerbitzuko zenbakiaren bidez (944 943 444)  zure kontsulta konpontzeko.

  • Zer da “Bizitza Osorako Oporrak” zozketa?

Zozketaren irabazleak 3,6 milioi Travel Club puntu lortzen ditu, bidaietan edo Travel Club katalogotik nahi duenarekin trukatzeko. Hemen eman behar duzu izena eta marketan 5 € xahutu behar dituzu parte hartze bat lortzeko. Marketan egindako 5 €-ko erosketa bakoitzeko, parte hartze bat lortuko duzu. Markak nahi bezala konbina ditzakezu. Zozketa irabazten baduzu, zurekin harremanetan jarriko gara hurrengo urratsak azaltzeko.

Kontsultatu hemen zenbat parte hartze lortu dituzun. Gogoratu saioa hasi behar duzula sartu ahal izateko. Konturik ez baduzu, momentuan doan egin dezakezu.

 

Kontsultatu sustapenaren oinarri legal guztiak hemen

 

EROSKI clubek magiaren mundua ezagutzera eramango zaitu Harry Potterren eskutik.

Zatoz hurbilen duzun EROSKI zentrora eta bilduma etxera eramateko aukera izango duzu: Giltzatakoak, figurak, katiluak, puzzleak, kuxinak… aukeratu dendako erakustokitik gehien gustatzen zaizuna eta eraman ezazu soilik 299 Travel Club puntutatik edo prezio berezi batean.

Osa ezazu bilduma osoa!

Sustapenak 2024/10/23ra arte edo izakinak amaitu arte balio du.

175.000 etxetan baino gehiagotan gozatzen dute txartelaren abantailez

“Bizitza osoa daramat erosketak EROSKIn egiten; harakinak badaki zer dudan gustuko, eta arrandunak ere ematen dizkit gomendioak. Horregatik, duela urte batzuk Urrezko txartela atera zutenean eta esan zidatenean aurreztu egingo nuela, ez nuen zalantzarik izan eta izena eman nuen. Eta egia esan, arrazoi osoa zuten. Ordainlekuan erakusteagatik bakarrik, aurreztu egiten duzu erosketa bakoitzean, eta hori igarri egiten da hilaren amaieran”.

Maite Linares

“Bost gara etxean, eta EROSKIn egiten dugu asteko erosketa. Aspaldi geneukan buruan Urrezko txartela eskatzea. Behin kalkulua egin genuen simulatzailean, eta konturatu ginen astean batez beste 150€-ko erosketa eginda urtean 230€ inguru aurreztuko genuela. Orduantxe bertan eskatu nuen txartela”.

Sol Ateca

“Urteak dira Urrezko txartela egin genuela, eta asmatu genuen. Txartelarekin bakarrik, deskontuak eta sustapenak kontuan hartu gabe, urtean 200 euro aurrezten ditugu batez beste. Aurreztu egiten dut ohiko erosketak egitean, gasolina hartzen dudan bakoitzean ere bai, eta hil honetan, baita nire alabaren betaurrekoekin ere. Aurreztea ongi etorria da beti”.

Héctor Gómez

“Haurtxo bat izan berri dugu, eta gastuak asko ugaritu zaizkigu. %4 aurrezten baduzu, eta, gure kasuan bezala, 0·12 Familia Planari esker deskontuak badituzu pixohialetan eta haurrentzako jatekoan, eta gainera eskaintzan dauden produktuak erosten badituzu, azkenerako beste edozein supermerkatutan baino gehiago aurrezten duzu, egia esan”. 

Iker Gerrikaetxebarria

EROSKI clubeko bazkidea bazara, Gabonak opariz beteta datoz! Gerturatu zaitez azaroak 30 eta urtarrilak 4 bitartean zure EROSKI dendara, egin erosketa bat eta zorte on!

Milaka opari astero!

Producto Eroski

EROSKI PRODUKTUAK DOAN

Hurbilen duzun dendara hurbildu eta erosketa bat egin besterik ez duzu. Ondoren, kutxatik igarotzean, baliteke EROSKI produktuen kupoi bat irabaztea, gabonetan mahaian ezer falta ez dadin. Doako EROSKI produktu batekin trukatzeko kupoi bat tokatzen bazaizu, hurrengo erosketa egiten duzunean kupoia kutxan entregatu eta EROSKI club txartela erakutsi besterik ez duzu. EROSKIko kontu digitala baduzu, kupoia aplikazioan edo webgunean ikusi ahal izango duzu. Kontsultatu “Nire aurrezki-kupoiak” atalean kupoirik lortu duzun, eta aktibatu hurrengo erosketan erabili ahal izateko.

Milaka produktu-kupoi dituzu zain!

Eta zozketa handi bat!

AEBETARA BIDAIA BAT: EZAGUTU NEW YORK, MIAMI ETA LOS ÁNGELES

Hiru helmugatarako bidaia ahaztezin batez gozatzeko aukera izango duzu, hegaldiak, hotela eta jarduerak barne; besteak beste, Askatasunaren Estatuara bisita, paseo bat itsasontzian Miamin, Warner Bross estudioa ezagutzea… Eta are gehiago!

viaje EEUU

9 iPHONE 15 (128 GB) ETA AIRPODS PRO ENTZUNGAILU (2. BELAUNALDIA) SORTA

Gozatu iPhone 15 berriaren kalitateaz. 48 megapixeleko kamera, pantaila-babesle integratua eta USB-C konektorea ditu. Gainera, sortak 2. belaunaldiko AirPods Pro entzungailuak dituzte.

Apple

10 SMEG ETXETRESNA ELEKTRIKO SORTA

Eman zure sukaldeari vintage ukitua kalitate handi eta diseinu esklusiboko SMEG marka italiarreko hiru etxetresna elektrikoko sortarekin. Zukugailua, txigorgailua eta sukaldeko robota.

electrodomesticos Smeg

Parte hartzeko modu asko dago!

  • Gure dendetan edo online supermerkatuan parte-hartze zuzena lortuko duzu 30 €-ko edo goragoko erosketak egiterakoan. Erraza benetan! 60 €-ra heltzen bazara bi parte-hartze lortuko dituzu, eta horrela aurrerantzean. Metatu parte-hartzeak astero eta saria irabazteko aukerak handituko dituzu!
  • EROSKI aplikazioan: lortu parte-hartze gure aplikazioan jokatuz.

Jokatu EROSKI aplikazioan!

Halaber, EROSKI aplikazioan zortea duzun proba dezakezu. Abenduan, lortu ahal duzu:

Zozketa handirako parte-hartze gehiago edo 100 urdaiazpikoren zozketan ere sar zaitezke!

Oraindik ez baduzu,deskargatu eta ikusi saria.

EROSKIn 30 €-ko edo goragoko erosketak egiteagatik, jokatzeko aukera bat izango duzu.

Joan “Ezagutu jolasean” atalera eta probatu zortea!

 

Sustapen balioduna 2023/11/30etik 2024/01/04era. Kontsulta itzazu baldintza guztiak hemen

 

juego diciembre

EROSKI clubeko ordainketa-txartelaren titular bazara abantaila eta aurrezkia izango dituzu, eta erosketak nahi duzun moduan, gutxika, ordaintzeko aukera ere izango duzu. Eta, behar izanez gero, ustekabeko gastuekin eta gastu gehigarriekin ere lagun zaitzake.

Jakin ezazu nola atzeratu zure ordainketak

Txartelarekin egindako 60 €-tik aurrerako erosketak zatika ditzakezu, webgunean, 48 hilabete arteko epeetan, hilabete amaieran ordaintzeko aukera hautatu baduzu. Aukeratu eta zenbatekoaren arabera nahiago duzun epea aukeratu besterik ez duzu egin behar, hilaren 25a baino lehen. Kontratuan zehaztutako baldintzak aplikatuko dira, eta likidazio-aldia honako hau izango da: hilabete baten 26tik hurrengo hilabetearen 25era bitartean egindako erosketak.

Eta erosi gure EROSKI dendetan elikagaiak, etxetresna elektrikoak, ehunkiak… eta aukeratu nahiago duzun ordainketa-modua. Kutxatik pasatzean eska dezakezu, paperik bete gabe, azkar, eroso eta erraz.

Galdetu dendetako langileei edo begiratu webgunean finantzaketa-aukera guztiak, zuk egin beharreko gauza bakarra prestatzea eta ospakizunez gozatzea izan dadin.

Eskudirua behar duzu erosketak egiteko?

Berehalako Diruarekin, zure kreditu-txartelaren mugako dirua zure kontu korrontera pasatzeko aukera duzu, eta 48 orduren buruan dirua sartuta izango duzu. % 4ko komisioa deskontatuko da, 1,50 € gutxienez. Eskatu online edo deitu 900 108 895 telefonora.

Eta, gainera, gogoratu zure txartelarekin dirua atera dezakezula edozein kutxazain automatikotan, % 4,5eko komisioarekin eta gutxienez 4 €-ko zenbatekoa

. Gure EROSKI supermerkatuetako eta hipermerkatuetako kutxetan ere eska dezakezu, komisiorik gabe eta zure ohiko ordainketa moduan.

Lortu aurrezpen gehiago!

Abenduan EROSKI club ordainketa-txartelarekin EROSKI ez diren establezimenduetan ordaindutako erosketen % 1 itzuliko dizugu.

Ordainketa automatikoki egiten da 2024ko urtarrilaren 5ean, ordainketa-txartelari lotutako EROSKI club txartelean.

Kontsultatu baldintzak hemen

Repsol, Campsa edo Petronor Zerbitzuguneetan hartutako erregaitan ere aurrezkia pilatu ahalko duzu.

Eman izena doan, eta eskuratu aurrezkia; EROSKI club ordainketa-txartelarekin ordaindu eta Repsol Más txartel batekin lotu.


Txartelaren jaulkitzaile Santander Consumer Finance SA-k baimendu beharreko eragiketak.

Gabonetako erosketek saria izan dezakete. Abenduaren 1etik urtarrilaren 6ra, EROSKI clubek milaka zuzeneko sari banatuko ditu bazkideen artean.

Zer irabaz dezakezu?

EROSKI markako produktuak doan, Gabonetan mahaian ezer falta ez dadin. Urteko garai honetan dastatzeko primerakoak!

Travel Club katalogoko opariak, hala nola Kukuxumuxuko balantza bat, paretako kargagailua USBarekin edo kubo-entxufe bat. Milaka opari-kupoi dituzu zain!

¿Cómo conseguirlos? Es muy sencillo. Solo por ser socio EROSKI club, del 1 de diciembre al 6 de enero acércate a tu tienda EROSKI más cercana, realiza una compra y ¡suerte!

Al pasar por caja te puede tocar un premio directo o una participación en el gran sorteo.

  • Si te toca un vale de producto EROSKI gratis, solo tienes que entregarlo en la caja en una próxima compra, junto con tu tarjeta EROSKI club. Si tienes cuenta digital en EROSKI, podrás ver tu vale en tu aplicación o web. Consulta tu espacio “Mis vales ahorro” para comprobar si te ha tocado un vale y actívalo para poder usarlo en tu próxima compra.
  • Si el premio es un regalo del catálogo Travel Club, introduce el código en la web de Travel Club o llama al teléfono 913 874 387.

 

Eta zozketa handi bat!

Astero irabaz ditzakezun milaka sariez gain, EROSKI clubeko bazkide izateagatik, “Urtebeteko erosketak doan EROSKIn” 4 sariren zozketan ere parte hartuko duzu.

Nola? Oso erraza da, abenduaren 1etik urtarrilaren 6ra joan zaitez hurbilen duzun EROSKI dendara, egin erosketa bat, eta zorte on!

Parte-hartze osagarri bat irabazi nahi duzu oraintxe bertan?

Sartu hemen, EROSKI clubeko erabiltzailea sartu eta eman izena Gabonetako zozketan handian.

Sari gehiago EROSKI aplikazioan

Abenduaren 19tik aurrera, EROSKI aplikazioan ere zortea proba dezakezu eta zuzeneko sariak edo zozketarako parte-hartze gehiago eskura ditzakezu:

  • EROSKIn erositako 30 € bakoitzeko, kupoi osagarri bat lortuko duzu aplikazioan.
  • Joan “Ezagutu jolasean” atalera eta probatu zortea!
  • Oraindik EROSKI aplikaziorik ez baduzu, deskarga ezazu eta ezagutu zure saria berehala.

Sustapenaren baldintzak hemen ikus ditzakezu.

Urtarrila hastear da eta ilusioz eta urte berrirako asmoz beterik gaude. Hori bai, horiek betetzeko laguntza bat ez da gaizki etorriko.

Aurrezteko asmoa klasiko hutsa da, eta Eroski APP-ari esker hori betetzen lagundu nahi dizugu, izan ere, gehiago aurrezten laguntzeaz gain hobeto aurrezten ere lagunduko dizu.

Ba al dakizu nola?

Hilero zenbat eta nola aurrezten duzunari buruzko informazioa izango duzu eta aurrezki-kupoiak, liburuxkak eta eskaintza pertsonalizatuak klik batera izango dituzu.

Aurreztu gehiago: aurrezteko aukera bat ere gal ez dezazun

  • AURREZKI-KUPOIAK: Pantaila nagusian, klik batekin aktiba ditzazun.
  • ESKAINTZA PERTSONALIZATUAK: zuretzako eskaintzak dituzu eskura.
  • LIBURUXKAK: zure ohiko denda zein den jakinda, liburuxka digitalak izango dituzu, eskaintza pertsonalizatuekin. Eta, gainera, papera aurreztuko dugu!
Orain gehiago eta hobeto EROSKI App-arekin.

Hobeto aurreztu. Jakin zenbat eta nola aurrezten duzu hilero, gastuak kudeatzeko.

“Aurrezkia” atalean, hilero zenbat eta nola aurrezten duzunari buruzko ikuspegi globala izango duzu.

Zenbat? Zure aurrezkien azken 12 hilabeteetako bilakaera erakusten duten grafikoen bidez.

Nola? Hileko aurrezki motak banakatzeari esker:

  • EROSKI club: bazkide txartelari lotutako aurrezki guztiak hartzen ditu barne (urrezko txartela, ordainketa-txartela, aurrezki-kupoiak, eta abar)
  • Aurrezkia eskaintzei esker: aurreko hilabetean metatutako eskaintza eta deskontuen bidezko aurrezkia.
  • Travel Club puntuak trukatzeari esker: erosketetan puntuak trukatzeari esker lortutako aurrezkia.

Bestelako datuak ere kontsultatu ahal izango dituzu: urtean zehar metatutako aurrezkia, txanpon-txartelean duzun saldoa, aurreko hileko erosketa-gastuak eta pilatutako Travel puntuak.

Orain gehiago eta hobeto EROSKI App-arekin.

Izan ere, badakigu aurreztea ez dela erraza, baina hilabete honetan aurrekoan baino gehiago aurreztu duzula ikusteak eta aurrezki gehiago non sortu den jakiteak gehiago eta hobeto aurreztea eragiten du!

Deskargatu orain Eroski App-a onura hau eta beste asko klik batera izateko!

¿Conoces nuestra plataforma de Más promociones?

Gure webgunean, klubaren atalaren barruan, Sustapen Gehiago atalean, marka ugari aurkituko dituzu zuk eta zure ahaideek egunerokoan behar duzuen guztirako, eta, gainera, aurrezki berezia dute.

Mugikorretik ere egin dezakezu! Besterik gabe, EROSKI App-aren pantaila nagusiko “zure aurrezki-kupoiak” atalera sartu behar duzu, eta, ondoren, eskuineko goiko aldean dagoen “sustapen +” botoian klik egin, oso erraza da.

¿Qué te ofrecemos?

Sarbide zuzena eskaintzen dizugu hainbat kategoriatan eros dezazun, hala nola moda, teknologia, lurrindegia, etxea, aisialdia eta sukaldaritza, zure marka gogokoenen 80 denda baino gehiago barne: Aliexpress, Booking, Zalando, ASOS, Primark, H&M, Just Eat, Repsol, Ikuskizunetarako sarrerak… eta askoz gehiago!

Horiek guztiak, % 15erainoko aurrezpen handiekin, zure EROSKI Club txartelari gehituko zaizkionak, urtarrileko aldapa honetarako aparteko aurrezki perfektua, EROSKIn egingo dituzun hurrengo erosketetan trukatu ahal izango duzuna.

Y lo mejor, para el final, queremos que ahorres más estas rebajas

2022ko urtarrilaren 7tik otsailaren 2ra, aparteko aurrezki bat eskaintzen dizugu merkealdiaz gehiago goza dezazun:

1.-Sustapen gehiago atalera sartu gure webgune edo aplikaziotik.

2.- Aukeratu gehien interesatzen zaizun sustapena.

3.- Egin erosketa gune honen bidez, eta -% 15era arteko aurrezpena lortuko duzu.

Sustapen gehiago ataleko ohiko aurrezkia marken beherapenekin metatu daiteke eta, gainera, aldi horretan 5 € estra oparituko dizkizugu zure EROSKI club txartelean Sustapen gehiago atalaren bidez erosketa bat egitean, EROSKIn hurrengo erosketetan goza ditzazun.

2022/02/10ean 5 € gehigarri sartuko dizkizugu zure EROSKI club txartelean 2022/01/07tik 2022/02/02ra bitartean erosketak Sustapen gehiago ataletik egiten dituen lehenengo 5.000 bazkideetako bat bazara. Gehienez, 5 € txartel bakoitzeko. Informazio gehiago, hemen: eroski.es/eroski-club/mas-promociones/