Hitzarmen bat sinatu dugu Udapa S.Coop kooperatibarekin Nuestra Señora de Ocón, Garlan eta Alavesa de patatas kooperatiben Euskal Baserri jatorrizko deitura duen Arabako patata merkaturatzeko.
Hitzarmen hau nekazaritzako ekoizle eta kooperatiba txikiekin egiten ditugun kolaborazioen barruan kokatzen da. Gure helburua, COVID-19k sortutako osasun krisiaren ondorioz, ohizko salmenta kanalak galdu dituzten (jatetxeak, kolektibitateak, etab.) kooperatibei beren produkzioa merkaturatzen laguntzea da.
“Hitzarmen honen bidez krisian kalte handia jasan duen sektore bati eta Arabako kooperatiba nagusiak osatzen dituzten nekazari txikiei laguntza ematen saiatzen ari gara Udapa S.Coop patata hornitzaile bikain eta espezializatuaren bidez. Arabako probintzian bereziki sinbolikoa den produktuarekin gainera“, adierazi du Asun Bastida, EROSKIREN Tokiko produktuetarako Zuzendari Komertzialak.
Udapa S.Coop, Eusko Label zigiluarekin patatak merkaturatzen dituen ekoizle bakarra da eta frijitzeko bereziki egokia den “Agria” motako Arabako patata aukeratuko, garbituko eta poltsaratuko du. Patata hori Arabako kooperatietatik dator, 5 kg-ko formatuan merkaturatuko du Euskal Baserri markarekin, gure dendetan hurrengo asteetan. Guztira 300.000 kilo inguru merkaturatuko dira.
Euskal Baserri Euskal Herriko frutak eta barazkiak identifikatzea ahalbidetzen duen marka da. Euskal Herriko baserrietatik gertu dauden ortu edo esplotazio txikietan hazitakoak baserritarrek belaunaldiz belaunaldi egin ohi izan duten moduan.
Ekoizle txikiei laguntza emateko lankidetza prozesua
EROSKIN, erakundeekin, sektoreko sindikatu eta elkarte nagusiekin eta zenbait hornitzailerekin batera, lankidetza prozesua garatu dugu produktu hauen salmentaren bideratzea errazteko alderdi guztien artean, kalitate eta osasun segurtasun berme guztiekin. Helburua une gogor hauetan ekoizle txikiei laguntza ematea da, baliozko produktu bati prezio justuan irteera emanez. Barazkiak edo esneko arkumea bezalako produktuen hitzarmenak apirilaren hasieratik daude martxan.
Hitzarmen bat sinatu dugu Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoa eta Azpiegiturak sailaren barruan kokatzen den HAZI erakunde publikoarekin eta Harakai kooperatibarekin, euskal abeltzainek denboraldi honetan ekoizten dituzten arkumeak merkaturatzeko baita tokiko gure baraki hornitzaile nagusietako birekin, ekoizle txikien soberakinei bide arrunt baten bidez irteera emateko.
Euskal Herriko 450 ekoizle agroalimentario baino gehiagoren 2.000 produktu baino gehiago merkaturatzen ditugu. Haiei 382 milioi euro baino gehiagoko erosketak egiten dizkiegu epe ertain eta luzerako hitzarmenen bidez. Hauei esker oreka ematen diogu nekazaritzako elikagaien sektore jasangarri eta oso dibertsifikatuari.