Osasun gida

D bitamina daukaten elikagaiak, eguzkiaren faltari aurre egiteko.

Kalera irteten hasi garen arren, baliteke eguzki-energia eta D bitamina askoz ere gutxiago sintetizatzea, gure egunerokoan normalean hartu ohi ditugun kopuruekin alderatuta. Gure organismoak eta immunitate-sistemak ondo funtzionatzeko ezinbestekoa da D bitamina hartzea.

D bitamina lortzeko modurik onena eguzkitik zuzenean hartzea da. Etxean terraza edo balkoi bat baduzu, egunero 15 bat minutuz eguzkia har dezakezu; izan ere, D bitaminaren parte handiena eguzkiarekiko esposizio zuzenarekin sintetizatzen dugu.

Horrez gain, hainbat elikagai sar ditzakegu dietan,gure organismoan dugun D bitamina-maila indartzen laguntzeko. Itxialdiak iraun bitartean, gehitu elikagai hauek zure menuari. Jaki-tokian izango dituzu ziur aski!

– Arrain urdinak: atuna, hegaluzea, izokina, txitxarro arrunta, urraburua, antxoak, sardinak, bokartak, otarrainxkak…proteina, omega 3 eta D bitamina iturria dira. Freskoak, izoztuak edo kontserban. Abantailak baino ez dituzte!

– Esnekiak: gaztak, esnea edo jogurtak, batez ere osoak edo aberastuak.

– Arrautzak osorik jan behar dira; izan ere, D bitamina arrautzaren gorringoan dago.

– Badira D bitaminan aberatsak diren beste elikagai batzuk, noizbehinka kontsumitzen ditugunak; hala nola, perretxikoak, barrengorriak eta landare-edariak.

vitamina D-IG2 500

D bitaminaren osagarriei dagokionez, medikuaren aginduz baino ezin dira hartu. Duela gutxi, Espainiako Nutrizio eta Dietetika Akademiak urtebetetik beherako haurren eta haurdun dauden edo bularra ematen duten emakumeen kasuan bakarrik erabiltzea gomendatu du.

Halaber, Akademiaren iritziz, ez dago infekzioa murrizteko edo COVID-19aren tratamendurako balio duen elikadura-osagarririk.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
312542