Tokiko produktua

Eguren Ugarte upeltegira bisita. Sei belaunaldi ardoarekiko pasioa erakutsiz.

EROSKIn, gure ingurunearekin eta kulturarekin konprometituta gaude, eta baita bertako produktuekin eta ekoizleekin ere. Horregatik, bezeroei hemengo produktuak non elaboratzen diren erakutsi nahi diegu.

Eguren Ugarte upeltegia bisitatu dugu. Ibilbide honetan, familiaren historia eta upeltegiko instalazioak ikusi ahal izan ditugu. Horietan gordetzen dute pasio handiz elaboratutako ardoa. Vitorino Eguren eta Asun Eguren izan dira anfitrioiak, eta, haien eskutik, gure bezeroek upeltegiko gune desberdinak ezagutu dituzte. Ardoaren elaborazioaz, ezaugarriez, eta belaunaldiz belaunaldi seigarren belaunaldira iritsi den upeltegiaz hitz egin digute.

Zentzumen guztietarako bisita bat izan da: mahastiak bisitatu ditugu, mahats-parretatik zuzenean bildutako mahatsa dastatu dugu, barietate desberdinak ezagutu ditugu… Amaitzeko, upeltegian elaboratzen dituzten ardo desberdinak dastatu ditugu, apartekotasun hori ematen dieten ñabardurak gozatuaz.

Datozen jardueretan parte hartu nahi baduzu, egutegia kontsultatu eta izena eman dezakezu helbide honetan: www.eroski.es/eventos/

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
292429