Janaria era osasungarrian prestatzeko beharrezkoa da jakitea elikagaiak nola erabili. Hona hemen elikagaiak prestatzeko teknikarik ohikoenak.
ELIKAGAIAK PRESTATZEKO TEKNIKAK
URETAN EGOSTEA
BEHARREZKO TRESNERIA:
Eltze azkarra edo presiokoa, eltzetxoa eta kazola
ELIKAGAI GOMENDAGARRIENAK:
Barazkiak, lekaleak, patatak eta arroza, pastak, haragiakarrainak eta horien eratorriak eta arrautzak
MANTENUGAIEN GALERA*:
Eltze azkarra edo presiokoa: Beroaren eraginez
Ohiko eltzea: Ur soberakinetan disolbatuta geratzen diren mineralak
ENERGIA GASTUA:
Eltze azkarra edo presiokoa: Txikia
Ohiko eltzea: Handia
INFORMAZIO GEHIGARRIA:
Eltze azkarra edo presiokoa: Prestatzeko denborak %70ean murrizten ditu, eta, hala, energia asko aurrezten du. Gainera, elikagai guztiak batera sar daitezke.
Ohiko eltzea: Pentsatu ea berotu edo egosi egin behar den, sartu elikagaiak irakiten ari den ur kantitate neurtuan eta egosi tapa jarrita, azkarrago hasiko baita irakiten.
Erabili neurri egokiko kazolak eta bere tamainako su oinarrian.
Berrerabili egosketako ura.
ELIKAGAIAK PRESTATZEKO TEKNIKAK
OLIOTAN FRIJITZEA
BEHARREZKO TRESNERIA:
Frijigailua edo zartagina, eltzetxoa eta kazola
ELIKAGAI GOMENDAGARRIENAK:
Elikagai mota guztietarako
MANTENUGAIEN GALERA*:
Beroagatik zenbait bitamina galtzen ditu, baina mantenugaiak eta olioaren kaloriak batzen zaizkio
ENERGIA GASTUA:
Ertaina
INFORMAZIO GEHIGARRIA:
Oliba olio birjina estra erabiltzea gomendatzen da; izan ere, horren gantzak hobeak dira, eta, gainera, tenperatura handia hobeto jasaten du.
Wokak (zartagin konkaboa, Asiako sukaldaritzan erabiltzen dena) olio gutxirekin frijitzeko modua ematen du.
ELIKAGAIAK PRESTATZEKO TEKNIKAK
PLANTXA/PARRILLA
BEHARREZKO TRESNERIA:
Zartagin ez-itsaskorra, parrilla
ELIKAGAI GOMENDAGARRIENAK:
Haragi-arrainak eta horien eratorriak, arrautzak, patatak eta zenbait barazki
MANTENUGAIEN GALERA*:
Beroagatik hainbat bitamina galtzen ditu
ENERGIA GASTUA:
Txikia
INFORMAZIO GEHIGARRIA:
Ez du oliorik behar, eta, beraz, gomendagarriagoa da haragiak, arrainak edo barazkiak frijitzea baino.
ELIKAGAIAK PRESTATZEKO TEKNIKAK
LABEA
BEHARREZKO TRESNERIA:
Labea
ELIKAGAI GOMENDAGARRIENAK:
Haragia, arraina, patatak, barazkiak bexamelarekin edo patata purearekin, pastak eta barazkiak
MANTENUGAIEN GALERA*:
Beroagatik hainbat bitamina galtzen ditu
ENERGIA GASTUA:
Handia
INFORMAZIO GEHIGARRIA:
Energia gastu handiagatik gomendatzen da labearen atea ez maiz ireki eta ixtea, hainbat elikagai aldi berean prestatzeko programatzea eta kantitate handietarako erabiltzea.
ELIKAGAIAK PRESTATZEKO TEKNIKAK
LURRUNETAN
BEHARREZKO TRESNERIA:
Saski zuloduna eta diametro handiagoko eltzea edo lurrunontzia
ELIKAGAI GOMENDAGARRIENAK:
Ur asko duten elikagaientzat balio du (barazkiak, eta arrainak eta haragi zuria)
MANTENUGAIEN GALERA*:
Tenperatura altuetan ezartzen ez denez eta ur soberakinik sortzen ez denez, mantenugai gutxi galtzen da
ENERGIA GASTUA:
Ertaina
INFORMAZIO GEHIGARRIA:
Elikagaiek ez dute beren zukua galtzen; oso zaporetsuak dira, eta ia ez da mantenugairik galtzen.
ELIKAGAIAK PRESTATZEKO TEKNIKAK
MIKROUHIN LABEA
BEHARREZKO TRESNERIA:
Mikrouhin labea eta ontzi egokiak
ELIKAGAI GOMENDAGARRIENAK:
Elikagai mota guztietarako
MANTENUGAIEN GALERA*:
Ur hondakinik sortzen ez denez eta prestatzeko hartzen den denbora txikia denez, mantenugai gutxi galtzen da
ENERGIA GASTUA:
Txikia
INFORMAZIO GEHIGARRIA:
Janaria prestatzeko modu eraginkorra da. Nahiz eta indar handia behar duen, janaria prestatzeko denbora gutxi behar du. Bere edukieragatik, aproposa da mahai-lagun gutxi daudenerako.
* Elikagaiak prestatzeko unean mantenugaiak eraldatu egin daitezke hiru arrazoirengatik:
1- Elikagaiari gaiak gehitzen zaizkio; olioa, esaterako.
2- Mantenugaiak galtzen dira beroagatik (zenbat eta tenperatura handiagoa, orduan eta galera nutrizional handiagoa).
3- Likido hondakina sortzen bada, mantenugaiak galtzen dira; esaterako, uretan disolbatuta geratu diren mineralak.
Elikagai gordinak txertatzea dietan. Komeni da ez ahaztea elikagai gordinekin egindako errezeta horiek; izan ere, onuragarriak dira osasunarentzat, prestatzeko errazak izaten dira eta, prestaketa denborarik ez dutenez, energia gastua txikitzen da.