Eva Gosenje Ábalos, EROSKIren Osasun eta Iraunkortasun Saileko nutrizionista
Zergatik erabaki dugu gure produktuetan Nutri-Score txertatzea?
Konturatzen gara osasunak zer-nolako garrantzia duen kontsumitzaileek erabakiak hartzeko orduan. Nutri-Scorek aurrerapen bat dakar informazio osatuagoa, erabilgarriagoa eta ulergarriagoa emateko bidean, eta halaxe egiaztatu dute zenbait ikerketa zientifi kok ere; horretaz gain, Europako Batasunaren bermea dauka eta Osasunaren Mundu Erakundearen babesa (OME).
Non sortu da sistema hori?
Frantzian sortu zen Nutri-Score. Parisko Unibertsitateko zientzialari talde batek sortu zuen, eta 2017an, elikagaiak nutrizioaren ikuspegitik neurtzeko sistema gisa erabiltzeari ekin zioten Frantziako osasun agintariek.
Gu bakarrik hasi gara Nutri-Score erabiltzen. Zergatik?
Borondatezko ekimen bat da. Ez da nahitaezkoa, eta enpresa eta marka bakoitzak erabakitzen du jarri edo ez. Espainiako Estatuan, elikadura arloko enpresen artean EROSKI izan da lehena sistema hori erabiltzen.
Eva Gosenje Ábalos, EROSKIren Osasun eta Iraunkortasun Saileko nutrizionista

Produktu batzuek ez daramate Nutri-Score. Zergatik?
Elikagai multzo batzuetan, oraingoz ez da erabiltzen Nutri-Score, produktu horietan ez baitu baliozko ekarpenik egiten. Sail horretakoak dira ozpina, gatza, legamiak,
infusioak, espeziak…
2007an lehenbizikoak izan ginen Nutrizio arloko Semaforoa erabiltzen, eta orain ere hala izango gara Nutri-Scorerekin.
Elikagaiek nutrizio aldetik nolako kalitatea duten modu gardenean erakustea funtsezkoa da erosketa osasungarria egiteko, eta horrexegatik da Osasunaren eta Iraunkortasunaren alde EROSKIn hartuak ditugun konpromisoetako bat. 2007an, Nutrizio arloko Semaforoa erabiltzeari ekin genion, eta orain Nutri-Scoreren alde egin dugu apustua. Semaforoak aurrerapauso handia ekarri zuen bere garaian, eta gaur egun EROSKI markako produktu guztiek daramate. Nutri-Scorerekin beste pauso bat eman dugu.
Nutrizio arloko Semaforoa desagertu egingo al da Nutri-Scoreren ondorioz?
Ez, lehendik semaforoa daramaten gure produktuetan, biak elkarrekin agertuko dira.
Zergatik erabili bi etiketak?
Zenbait aukera aztertu ondoren, osatuena horixe zela erabaki genuen. Proposamen hori egin genien gure bazkide-bezeroei inkesta baten bidez, eta parte hartu zuten guztietatik (10.000 izan ziren), %85ek adierazi zuten EROSKIren semaforoa eta Nutri-Score konbinatzea iruditzen zitzaiela aukerarik osatuena eta nutrizio arloko informazio gehien ematen duena. Iruditu zitzaien bi etiketak erabiltzea lagungarria izango zitzaiela erostean aukera hobeak egiteko.
Zergatik iruditzen zaigu aukerarik onena?
Nutri-Score osagarri bikaina da gure ontziek ageri duten Nutrizio arloko Semaforoarentzat, era horretan kontsumitzaileek oso erraz jakin baitezakete produktu bakoitzak nolako balorazio orokorra duen nutrizioaren ikuspegitik, eta horrek aukera emango die antzeko produktuekin alderatu eta hobeto aukeratzeko, eta, aldi berean, ez dute galduko Nutrizio arloko Semaforoak mantenugai bakoitzaren inguruan ematen duen informazio zehatza.
Noiz ikusiko dugu Nutri-Score saltokietan?
Ontzian Nutri-Score etiketa daramaten lehen produktuak dagoeneko iritsi dira dendetara. Eta 2019. urtean zehar ere jarraitu egingo dugu gure produktu guztietan Nutri-Score txertatzen.