Dendak

Elkarrizketa EROSKIko frankizien zuzendaria den Enrique Martínez jaunari

EROSKI herrialdeko lehen frankizia nagusien artean kokatzen da, zergatik uste duzu ekiteko negozio-aukera handienetako bat dela?

EROSKI frankizia merkatuko aukera errentagarrienetako bat da. Gure asmoa da frankiziadunak lasai lo egitea hasieratik. Lehenik, negozioa errentagarria bazaio guretzat ere errentagarria izango delako; bigarrenik, ongi badoakio gure preskriptore onena izango delako eta, azkenik, EROSKI ez delako ohiko enpresa bat kontsumitzaileen eta langileen kooperatiba bat baizik eta frankizia-eredua ekintzailetzakoa eta autoenplegukoa delako, gure filosofiarekin guztiz bat datorrena.

 

Zein alde dago EROSKI frankiziaren eta sektoreko gainerako proposamenen artean?

Langile-kooperatiba bat gara, ez ditugu beste sozietate batzuek izan ditzaketen balore berak, ulertzen ditugu ekintzailearen kezkak eta beharrak, langileak gara eta, horrela, errazagoa da partekatutako misio bat dugulako.

Ekintzaile batek proiektu bat martxan jarri nahi duenean, badaki gure laguntza jaso dezakeela. Aholkularitza ekonomikoa eta laguntzak eskaintzen dizkiogu hasieratik frankiziadunari, esperientzia baitugu merkataritza-sektorean. Gainera, bada negozioa martxan jartzeko funtsezko elementu bat: pertsonak gaitzea, eta horretara bideratzen ditugu behar diren baliabide eta ahalegin guztiak.

 

Zein izan da enpresaren bilakaera?

EROSKI frankizia duela 39 urte hasi zen eta aldatuz joan da bidaideen, hau da, frankiziadunen, eskutik, gaur egungo frankizia moderno bilakatu arte, merkatuaren egoeretara egokitua; bere lema nagusia, berriz, beharrei egunero erantzun hobea ematea da.

Urteetan I+G+b garatu ostean, EROSKIk “zurekin” merkataritza-eredua definitu dugu, kooperatibaren entzuteko kanalen bidez beren ekarpenak, balorazioak eta iradokizunak egin zituzten 2.200 kontsumitzailek baino gehiagok emandako iruzkinetan oinarrituta. Ekarpen hori erosteko kontzeptu modernoa eta erakargarria definitzeko oinarria izan da, gaur egungo kontsumitzailearen portaera gidatzen duten balioak finkatuz.

 

Zein dira EROSKI markaren alde positiboak?

Frankizia desberdin bat eskaintzen dugu, beste kontzeptu batzuetatik urruntzen den gertuko establezimendu batean, bere produktu freskoei eta oinarrizko erreferentzien prezio onei esker. Errentagarritasun on bat lortzen ahalegintzen gara hala frankiziadunarentzat nola EROSKIrentzat, epe luzerako harremanak ziurtatzeko.

Irekitzen diren frankiziatutako supermerkatu guztiek “zurekin” merkataritza-eredua dute, hau da, bezeroari tratu pertsonalizatuagoa ematen diote, kontsumitzaileak aukeratzeko askatasun handia du, elikagai freskoek protagonismo handiagoa dute eta elikadura osasuntsua sustatzen da. Zentzu horretan, EROSKI frankiziek ia elikadura-eskaintza soilik dute, tokiko elikadura sorta zabal batekin ERSOKIk nekazaritza-elikagaien ekoizpen-ehunaren alde egiteko duen konpromisoaren adierazpen gisa. Izan ere, tokiko 4.700 hornitzailerekin baino gehiagorekin kolaboratzen baitugu.

 

Zuen frankizien kokapenerako baldintza batzuk bete behar dira?

Gure xedea etorkizunean bideragarriak diren proiektuak martxan jartzea da, besteengandik desberdina den gure proiektuaz fidatzen diren ekintzaileekin, konfiantza eta segurtasuna ematen dielako. Gure hazkunde-lerroak 1.500 biztanleko baino gehiagoko herrietako garapen-estrategia bati erantzuten dio, 300 eta 500 m2-ko dendak irekiz, ahal dela errentagarriak eta denboran iraungo dutenak.

 

Nolakoak dira zuen frankizia-sarean abenturari ekiten dioten frankiziadunak?

Frankiziadunak bi motibazio desberdin izan ohi dituzte: bata, beren burua eta ingurukoak autoenplegatu nahi dituzten ekintzaileak, eta bestea, elikagai-banaketaren sektorearen aldeko apustua egiten duten inbertsiogileenak, arriskua txikia delako eta errentagarritasuna egokia. Guk bi motibazioei eta balizko bi frankiziadun motei erantzuten diegu. Badakigu zer behar duen mota bakoitzak eta bakoitzarentzako frankizia-eredua dugu.

 

Zein da eguneroko lana frankiziadunekin?

Gertuko harremana bilatzen dugu, badakigulako hori dela frankiziadunen artean gehien estimatzen den balioa. EROSKIren ezaugarri den hurbiltasun hori indartzeko, “zurekin frankizia” programa garatu genuen duela bi urte. Merkataritza-informazioa, zerbitzuak eta abantaila pertsonalizatuak, produktuei buruzko informazio xehatua eta denden kudeaketa optimizatzeko tresnak eskaintzen dituen ekimen berritzailea da. Programaren helburua da kooperatibaren eta frankiziadunen arteko harremana hobetzea, gure frankiziatutako denden sarea zabaltzearen arrakastazko gako aspektuan eta, negozioaren errentagarritasunarekin batera, dagoeneko EROSKI denda frankiziatuetan operatzen duten ekintzaileek gehien baloratzen duten balio bihurtu da.

 

EROSKIren frankiziak nola gaitzen du frankiziadunaren errentagarritasuna?

Eskaintzen ditugun produktu sortek kalitatea, erakargarritasuna eta errentagarritasuna bateratzen dituzte. Egiten ditugun azterketek errentagarritasuna gaitzen duten salmenta mix bat definitzen uzten digu. Eta, noski, garrantzitsuena: frankizia eta frankiziaduna etapa guztietan eta bakoitzaren beharretan trebatzea, aholkatzea eta babestea, nahi den errentagarritasuna lortzeko.

 

Frankiziak beti babesa eta laguntza izan behar ditu bereizten gaituen konfiantza-harreman hori lortzeko.

 

Zein dira EROSKI frankiziaren planak datozen urteetarako?

Hazten jarraitu nahi dugu. Azken ekitaldietan ia bikoiztu egin dugu gure frankizien hedatze-erritmoa. Azken urteetan 300 milioi euroko baino gehiagoko inbertsioa egin ostean, ia 500 dira EROSKIren frankiziadunak.

2016an frankiziak irekitzeko erritmo bizia mantendu dugu. Frankizien sarea hedatzeko planekin aurrera egiten jarraitu dugu, batez ere, Andaluziako, Madrilgo, Gaztela-Leongo, Extremadurako eta Levanteko eskualdeetan jardun dugu. Frankiziek paper garrantzitsua jokatzen duten gure denda-sareen bilakaeran, estatu guztian dugun presentzia zabaltzen uzten digulako, frankiziadunek gure negozio-ereduan jarritako konfiantzari esker. Eskualde desberdinetan integratzen gara inguruko ekintzaileen bidez eta eskualdeko tokiko produktuak gehitzen ditugu gure dendetan.

 

Nolakoa da frankiziadunen ordainketa-politika?

Bereizten gaituen beste alderdi bat da. Gauzak errazten ditugu, frankiziadunak hilean ordaindu beharreko kanon bakar batera sinplifikatzen dugu guztia. Zerbitzu guztiak zifra batean biltzen ditugu eta ahalik eta txikiena izan dadin saiatzen gara.

 

Zein dira EROSKI frankiziaren helburuak eta zein abantaila eskaintzen dizkie frankiziadunei?

Frankiziadunak aurkitzen duen lehen gauza gure markaren irudia da. EROSKIk esperientzia du eta kontsumitzaileek ezagutu egiten dute.

Bestalde, hasiera-hasieratik aholkularitza ekonomikoa eta laguntza eskaintzen dizkiogu frankiziadunari, merkataritza-sektorean eskarmentua dugulako. Ekintzaile batek proiektu bat martxan jarri nahi duenean, badaki gure babesa izango duela finantzazioa aurkitzeko, obraren plangintza egiteko edo establezimendua irekitzeko.

 

Aholkularitza horretan sartzen al da frankiziako langileen trebakuntza?

Beharrezko trebakuntza ere eskaintzen dugu eta ahalik eta gehien inplikatzen eta konprometitzen gara gure frankiziadunekin. Hasieratik ahalik eta profesionaltasun-berme eta langileen gaitasun handiena izateko beharrezko guztia bideratzen dugu. Gainera, establezimendua ireki ostean tutore-lanak egiten laguntzen dugu prozesu eta dinamika guztiak behin betiko ezarri arte behar den denbora guztian.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
38671