Nazio Batuen Erakundeak (NBE) maiatzaren 20a Erleen Nazioarteko Eguna izendatu zuen. Izan ere, eztia sortzeko duten gaitasun miresgarriaz gain, gure planetaren ekologiarako ezinbestekoak dira erleak. Erleek eta ingurumenak harreman estua dute.
Polinizazioaren erreginak.
Elikadura eta Nekazaritzako Nazio Batuen Erakundearen (FAO) arabera munduko laborantzaren % 75 polinizazioaren menpe dago. Hau da, ahora eramaten duzun janariaren heren batek beharrezko ditu polena bere ernalketara eramaten duten intsektu edo animaliak.
Erleen polinizazioa ezinbestekoa da fruten, barazkien eta aleen ekoizpenerako. Gainera, erleek biodibertsitatea babesten laguntzen dute eta garapen jasangarrirako funtsezkoak dira.
Nola lagun diezaioket erleei?
Erleen gutxitzea mundu mailako fenomeno bat da eta, horrek, arriskuan jartzen ditu biodibertsitatea, elikagaien segurtasuna eta nutrizioa.
‘Global Beekeeping’ taldearen arabera, honako ekintza hauek egin ditzakegu erleei, eta beste polinizatzaile batzuei, bizirauten laguntzeko: etxeko txikienei beren garrantzia transmititu, nektarra duten loreak landatu, bertako erleak kaltetuta ikusten baditugu aditu bati abisatu edota eztia egiteko erlauntz bat sortu.
Gainera, bertako eztia erostea da bertako erlezainak babesteko biderik onena, haiek baitira ekoizpen jasangarria bultzatzen dutenak eta bertako erleak babesteaz arduratzen direnak.



Eztiari eta haren propietateei buruzko zenbait datu ziurrenik ez zenekizkienak.
Eztiaren propietate nutrizionalen inguruko zalantza nagusiak argitzen lagunduko dizugu: Azukrea baino nutritiboago al da? Egia al da ez dela iraungitzen? Hidratatzaile gisa erabili al daiteke? Defentsak gehiagotzen ditu? Katarroa sendatzen laguntzen du?…
Gure egunerokotasunean eztia jatean, hobe da gutxi eta kalitate onekoa jatea, azukrearen ordezko osasuntsu edo “dena sendatzen duen elixir” gisa erabiltzea
baino: nutrizioari dagokionez, ez dago ia ezberdintasunik.
Tentuz kontsumitu eta ondo kontserbatu.
Ongi kontserbatzeko, leku fresko eta ilun batean eduki behar duzu ez dadin kristal bihurtu (bihurtzen bada ere, ez dago arazorik: maria bainu batekin berriro likido bihurtuko da propietaterik galdu gabe), erabilitako bakoitzean ontzia ondo itxi eta ez sartu hozkailuan. Urtebetetik beherako haurrek ez dute kontsumitu behar. Gainera, azukre libre bat denez, ez genuke egunean hartu behar ditugun 2.000 kcal-ren % 10 baino gehiago kontsumitu behar, OMEk helduentzat gomendatzen duen bezala: bi koilarakada egunean, kanpoko azukre libreen iturri bakarra bada. Bizitza gozatzeko nahikoa dugu hori!
Kozinatu eztiarekin.
Tostadetan, gaztarekin edo mamiarekin, eztia zure gosari edo errezeta gozoetan jateko baino askoz gehiagorako erabili daiteke. Hona hemen zenbait proposamen, hori bai, betiere tentuz.
- Entsaladetarako ongailu gisa: Nahastu eztia oliba olio eta baltsamo-ozpinarekin eta entsaladetarako ongailu zoragarria izango duzu.
- Saltsak, glasatuak eta marinatuak: Ukitu gozo eta karamelizatu bat zure haragi, arrain eta barazkietan. Hona hemen proposamen bat: Indioilar-azpizuna kuiatxo-tagliatellekin, ezti ziapedunarekin lagunduta. Eta txikienentzat filo pastazko gazta-stickak eztiarekin eta erromeroarekin, probatuko duzu?
- Infusioak eztiarekin. Gehitu zure infusioei eukalipto- edo erromero- eztia, udazkeneko arratsaldetan hartzeko ezin hobea.
- Ezti pikantea. Gozoa eta pikantea aldi berean:swicy. Modan dagoen joera gastronomikoa da eta pizzetan, oilasko hegoetan, gazta-tauletan eta milaka plateretan bizigarri gisa erabiltzeko zoragarria.
Zabaldu zapore eta plateren aniztasuna.
Gure dendetan bertako ezti gogokoenak eta askoz gehiago aurkituko dituzu, tantarik gabeko poto bertsioan nahiz ontzietan.
Bazenekien eztiak beren jatorriaren arabera sailka ditzakegula? Erleek nektarra loreetatik lortzen dutenean, ezti hori lore-eztia izango da: lorebakarra edo lore anitzekoa. Azken horren adibideetako bat gure basoko eztia da (lore ezberdinetatik eratorria dena), edo milalore eztia limoiarekin. Lorebakarrak gustuko dituztenentzat eukalipto edo erromerodunak daude






Eztiaz gain, badira erlauntzako beste fruitu batzuk beren propietate nutritiboengatik aprobetxatu ohi direnak: erregina-jelea, propolia edo polena. Probatu al duzu Eroskiren lore polena? Aprobetxatu bere onura guztiak eta erabili zure jakietan: nahastu jogurtekin, edariekin eta infusioekin, edota erabili zure bizkotxoen topping gisa. Eztia erregina-jelearekin ere baduzu, tanta gabeko potoan saltzen da eta eztiak erregina-jelearen mikaztasuna gozatzen du.
Zein duzu nahiago?