EROSKI produktuak

EROSKI arroz-edaria, leuna eta digerigarria

Behi esnea digeritzeko arazoak baldin badituzu edo zure dietatik kendu baldin baduzu, hauxe da zure edaria. Izan ere, landare-edarien gure familiaren barruan EROSKI arroz-edaria eskaintzen hasi gara; aldez aurretik bagenituen soja, soja arina eta oloaren edariak ere.

Bebida de arroz calcio EROSKIOraindik animatu ez bazara, proba itzazu edari hauek, bereziki egokiak baitira esnearen proteinekiko alergia edo laktosarekiko intolerantzia duten pertsonentzat; aukera ederra dira benetan edozeinentzat ere. Zuk uste duzuna baino askoz ere gehiago eman ahal dizute, bai zapore aldetik, eta bai dieta osasuntsu orekatuaren aldetik ere.

Gure EROSKI arroz-edariak ez dauka ez esnerik, ez laktosarik, ez eta glutenik ere; aldiz, ugari ditu kaltzioa eta D nahiz B12 bitaminak.

Arroza zapore neutroeneko zereala denez, harekin egindako edaria ez da besteak bezain gozo eta sendoa. Errazen onartzen dena da landare-edarien mundua lehen aldiz ezagutzen dutenen artean, eta behi-esnea kontsumitu ohi zuten bezalaxe kontsumitzen dute: kakaoarekin, kafearekin, irabiatu hotz bezala, edo errezeta landuetarako.

Baina arroz-edariaren ezaugarririk azpimarragarriena digeritzen oso erraza izatea da. Digestio korapilatsuak edo urdail gaixobera dutenentzako aproposa da edari hau kontsumitzea. Are gehiago, gastroenteritis, botaka, ultzera edo indigestio prozesuetan,  gorputzak oso ondo onartzen du. Gainera, arroz-edaria alternatiba interesgarria da katarro prozesuetan zehar ere.

Arroz ale freskoak eho, egosi eta hartzitu ondoren eskuratzen da edaria. Ez du zerikusirik arroza egosita lortzen den arroz-urarekin. Horrenbestean, edaria probatzea eragotzi dezakeen mitoetako bat desegin beharra dago. Arroz-urak diarrea eten egiten du, almidoi asko duelako; arroz-edariak, aldiz, ez du idorreriarik eragiten. Alderantziz, almidoia edaria egiterakoan desegin egiten denez, hesteetako igaroaldi egokiagoa eragiten du.

Proba ezazu orain gure online supermerkatuan, prezio bikainean.

Harritu egingo zaitu, ziur!

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
26335