Eroski NATUR Kukulu Bihotzak freskoak dira, eta kukulua ondo eratuta dute. Kukuluak zurtoin txikiko letxugak dira, azaren antzeko burua osatzen dute, eta, orokorrean, kanpoko orriak kentzen zaizkie saltzeko.
Duela 2.500 urte hasi ziren letxugak ereiten. Persiarrek, grekoek eta erromatarrek ezagutzen zuten barazki hori dagoeneko. Erromatarrek oheratu aurretik jan ohi zuten, afari oparo baten ostean hobeto lo hartzeko. Gainera, garai hartan, letxuga-barietate desberdinak ezagutzen zituzten jada.
Erreferentzietan jasotako lehen letxugak orri soltekoak dira, Europan ez baikenituen kukuluak XVI. mendera arte ezagutu. Bi mende geroago, hainbat barietate lortu ziren, alemaniar ortuzainek egindako ikerketei esker.
Udaberria da letxugaren sasoirik onena, nahiz eta gaur egun negutegi-laborantzaren bidez urte osoan jan dezakegun.
Nola aukeratu eta kontserbatu
Letxuga bat erosten dugunean, sasoi horretako aldaera bat aukeratu behar da. Zaporetsuagoa eta elikagarriagoa izango da.
Ur asko duenez, ez dago letxuga egoera onean eta denbora luzez kontserbatzeko metodorik. Behin etxera iritsita, letxugari arnasa hartzen uzten dion bilgarri batean gordeko dugu, eta egoera txarrean dauden orriak kendu, ez ditzaten besteak hondatu. Horrela, letxugak astebetez gorde daitezke hozkailuan. Ez dira izozteko egokiak.
Komenigarria garbitu gabe gordetzea, eta garbituz gero, egun baten edo biren baitan jan behar dira. Letxuga gainerako barazki eta frutetatik bereizita gorde behar da, azkar hondatzea ekiditeko.
Elikadura-propietateak
Letxugak oso kaloria gutxi ditu, ur asko, karbohidrato gutxi eta are proteina eta koipe gutxiago baititu.
Bitaminei dagokienez, folatoak, A probitamina edo beta-karotenoa eta C eta E bitaminak dira nabarmentzekoak.
Folatoek globulu zuri eta gorrien ekoizpenean parte hartzen dute, eta baita ere material genetikoaren sintesian eta sistema immunologikoaren antigorputzen sorreran.
Beta-karotenoa barazkiei kolore hori-laranja-gorrixka ematen dien pigmentu bat da, eta organismoak A bitamina bihurtzen du, haren beharren arabera. Letxugaren kasuan, klorofila ugariagoa denez, beta-karotenoa ezkutatzen du. A bitamina funtsezkoa da ikusmenerako, azala eta ilea egoera onean izateko, mukosak eta hezurrak mantentzeko eta sistema immunologikoak ongi funtzionatzeko. Halaber, propietate antioxidatzaileak ere baditu.
E bitaminak odoleko zelulen egonkortasunean eta ugalkortasunean laguntzen du. Halaber, antioxidatzailea da, C bitamina bezala. Azken horrek kolagenoaren, hezurren, hortzen eta globulu gorrien sorreran parte hartzen du. Gainera, C bitaminak jakien burdina xurgatzen laguntzen du, eta infekzioen kontrako erresistentzia handitu. Mineralei buruz, potasioa eta burdina dira nabarmentzekoak. Magnesioa eta kaltzioa ere badituzte letxugek, baina proportzio txikiagoetan. Letxugarekin lortutako kaltzio kopurua oso txikia da, esnekiekin edo mineral horren iturri bikaina diren beste jaki batzuekin alderatuz gero. Berdin gertatzen da burdinarekin, gehiago lortzen baita animalia-jatorriko jakiekin.
Letxugaren kanpoko orriek dute bitamina eta mineral gehien.
Dastatu barazki osatu hau, eta gure online supermerkatuan erosi
Gainera, errezeta osatuak eta osasungarriak ere badituzu:
Eroski NATUR kukuluen entsalada, EROSKI mezclum-arekin eta EROSKI Nafarroa JD zainzuriekin
EROSKI NATUR kukuluak brie gaztaz eta antxoaz beteta marrubizko ozpin-olioarekin