EROSKI produktuak

«Eroski SELEQTIA produktuekin, seguru asmatuko duzula»

Duela 10 urte iritsi ziren Eroski SELEQTIA produktuak gure dendetara. Kalitate handiko gourmet produktu-sorta zaindua da, eta, gaur egun, Basque Culinary Center-eko (BCC) adituek frogatzen eta abalatzen dituzte. Harrera ezin hobea izan dute azken urteotan.

Saul Santin-ek, EROSKIren berezko marken teknikariak, Eroski SELEQTIAren jatorri eta eboluzioaren eta sortako produkturik arrakastatsuenen berri ematen digu, bai eta BCCrekin dugun lankidetza azaldu ere.

 

2007an merkaturatu genuen Eroski SELEQTIA. Zergatik egin zen hori eta zer eboluzio izan du 10 urte hauetan?

Eroski SELEQTIA sortaren helburua zen maila handiko produktuen eskaria asetzea, baina egunerokoan ordain ditzakezun prezioetan eskainiz. Gourmet produktuen eskaria igo egin da azken urteotan, eta gero eta ohikoagoa da ospakizun bereziez bestelako abaguneetan ere erabiltzea. Pixka bat gehiago ordaintzeko prest gaude, egunerokoan produktu bikain bat izateko. Horregatik, gaur egun, Seleqtia produktuen kopurua bikoitza da, duela 5 urtekoaren aldean.

 

Zer ezaugarri dute Eroski SELEQTIA produktuek? Zer desberdintasun dituzte beste produktuen aldean?

Zapore paregabeak, kalitaterik handiena eta aurkezpen zaindua. Hitz gutxitan, zentzumenentzako plazer hutsa dira. Izan ere, gure eslogana “Onenaren artean onena” da.

Hori bermatzeko, Basque Culinary Center-arekin lankidetzan aritzen gara 2016ko maiatzetik, produktuen zaporea eta kalitatea egiaztatzeko. Mundu osoan aitzindaria den erakunde akademiko horren helburuak dira goi-mailako prestakuntza, berrikuntza eta ikerkuntza eta gastronomia eta elikadura sustatzea. Elikagaien analisi sentsorialeko adituek, gastronomia-zientzien fakultateko irakasleek eta chefek Eroski SELEQTIA produktuak dastatzen dituzte, puntuazioak biltzen dituzte, eta haien balorazioekin, produktuak maila gorenera heltzen dira, zentzumenen, dastamenaren, usaimenaren eta ikusmenaren aldetik.

 

 Zer beste ezaugarri dira azpimarratzekoak Eroski SELEQTIA sortan?

‘Gourmet’ sortak Jatorri Deiturak (JD) eta Adierazpen Geografiko Babestua (AGB) biltzen ditu: Euskadiko, Nafarroako, Kantabriako, Kataluniako, Andaluziako, Gaztela-Mantxako eta Alacanteko eskualdeetan ekoiztutakoak eta Modena, Grana Padano eta mozzarella di Bufala italiar produktuak. EROSKI berezko markaren gainerako produktuek bezala, ez daukate transgenikorik, kontserbagarririk eta koloratzaile artifizialik, ezta partzialki hidrogenatutako gantzik, eta ontziaren aurrealdean ‘nutrizio-semaforoa’ dute, elikagaien nutrizio-kalitateari buruzko gardentasun osoa ematen duen etiketarik aurreratuena.

 

Nolakoa da berezko marka honen atzean dagoen taldea?

Taldeak produktu mota horren garapenaren gaineko motibazioa eta ilusioa ditu, eta horietan jartzen ditugu gure ahalegin eta arreta guztiak, aukeratutako produktuen sorta zaindua, fina, bikaina eta kalitate handienekoa lortzeko.

Taldearen barruan, urtez urte produktu berriak eskaintzaren aldeko apustua egiten dugu, gure “gourmet” laguntzaileekin lankidetzan. Produktu horiek garatzean, xehetasunik handiena zaintzen dugu, produktuaren edukitik hasita -lehengairik onenak eta lanketarik onena aukeratuz-, marka honen bitartez komunikatu nahi ditugun balioak transmititzen eta barreiatzen dituen paketatzeraino.

 

Zer rol betetzen du berrikuntzak berezko markaren garapenean?

Eroski SELEQTIA hedatzen doan marka bat izatea nahi dugu, eta, horretarako, berrikuntza funtsezkoa da. Eroski SELEQTIA eztia izan da erantsitako azken produktuetako bat, Eusko Label markarekin batera, eta baita tostada txikiak ere, sagarrarekin, tipula karamelizatuarekin, mahaspasekin eta pikuekin egindako barietate ezin hobeak biltzen dituztelarik.

 

Zeintzuk da Eroski SELEQTIA produktuen artean 5 nagusiak?

Edozein Eroski SELEQTIA produkturekin, seguru asmatuko duzula. Baina, BCCren dastatzeetan puntuazio altuenak jaso dituztenak pikillo-piperrak, sacher turroia, Kantauriko sardina oliba-olio birjina estran, ardi-esnearen jogurta eta zereal kurruskariak intxaurrekin eta almendrekin dira.

 

Zure aldetik, zein gomendatuko zeniguke?

Nire egunerokoan erabiltzen ditudan produktuak kontuan izanik, ezinbestean gomendatu behar ditut gure oliba-olio birjina estrak, Estepako JD zein Siurana JD, eta aitortu behar dut erabat txundituta naukatela.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
107019