Uncategorized

EROSKI txerri-solomo ontzutua xerra oso finetan

Badator barbakoen garaia!  Proba ezazu gure kalitate estrako EROSKI solomo ontzutua, produktua era optimoan mantentzen laguntzen duen hutsean estiloko 300g eta 500 g-ko formatuan ontziratua, eta gainera toki gutxiago behar du hozkailuan.

Betiko eran moztuta dago, ez lodi eta ez fin. Formatuak, gutxi gorabehera, 8 xerra ditu. Solomoa koipe gutxien duen txerriaren piezetako bat da.

 

 

Barbakoarekin arrakasta izateko aholkuak eta xehetasunak

Barbakoan harritzea ez da lan erraza izaten. Alabaina, janaria prestatzeko xehetasun batzuek festaren errege bihur zaitzakete:

Haragi motak eta egiteko denborak:

Hasierakoen errege txerri-haragia eta txerrikiak dira, adibidez, odolkia, txorizoa, hirugiharra edo txistorra eta, plater nagusi gisa, solomoa, saiheskia eta iberiar sekretua. Haragi mota horiek egiteko 10 minutu behar dira alde bakoitzetik, txingarretik 10 bat zentimetrotara.

Txahala eta idia plater nagusia dira: txuleta, entrekota, hanburgesak eta azpizuna dira ebaketa eta pieza erabilienak. Egiteko denbora bi eta bost minutu artekoa da alde bakoitzetik, zenbat egitea gustatzen denaren arabera, haragi mota horrek, hanburgesak izan ezik, barrutik gutxi eginda jaten baitira.

Arkumea beste aukera gozo-gozo bat da. Arkume-txuletak jaki bikaina dira, erraz egiten dira eta duten koipea lagun ezin hobea da akabera krokanteagoa emateko. Nahikoa da alde bakoitzetik bost minutu izatea, txingarretatik bost bat zentimetrotara.

Oilaskoa ere asko erabiltzen da. Errezeta kreolearekin ontzututa edo oilasko-hegalak barbakoa-saltsarekin gozatzeko bi modu bikain dira. 10 bat minutuz egin beharko ditugu alde bakoitzetik.

 

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
39622