EROSKI produktuak

EROSKI usain-belarrak, gustu eta errezeta guztietarako

Albaka, tipulina, martorria, ezamihilua, mendafina, erromeroa, ezkaia…  Zure sukaldean berehala lekua egingo duen usain-belarren sorta berria iritsi da dendara. Pare bat aldiz kontsumitzeko 20g-ko ontzian, 100g-ko eskukadako poltsetan edo lorontzietan aurkitu daitezkeen belar fresko horiek plater desberdinei zapore tradizionala ematen diete, baina Master Chef erara esperimentatzeko posibilitatea ere eskaintzen dute.

EROSKI usain-belarrak: albakaEROSKI albaka usain-belarrak. Belar freskoaren espezie bakoitzak kolore berdineko etiketa darama formatu guztietan. Eta bai ontziak bai sortak hozkailuan gorde daitezke; eta izoztu ere bai, geroago erabiltzeko. Sukaldean erabiltzeko laborantza ekologikoko loreontziek aipamen berezia merezi dute. Sukaldea dekoratzeko eta platerak modu naturalenean eta freskoenean ontzeko modako aukera, landarea zuzenean moztu eta gisatura botatzean. Horiek mantentzeko plastikozko poltsa kendu eta landarea loreontzi edo plater batean jartzearekin nahikoa da. Toki argitsu batean jarri behar da (barnean edo kanpoan), baina ezin dira zuzenean eguzkitan jarri, eta lurrari hezetasuna falta zaionean ureztatu behar da. Landarea berriz aterako da behin moztu denean, betiere baldintza onetan mantentzen bada.

EROSKI usain-belarrak: martorriaEROSKI usain-belarrak martorria. Plateren zaporea areagotzeaz gainera usain-belarrek gatz mineral eta bitamina asko dituzte, eta freskoak direnez guztiz mantentzen dituzte horiek, lehorrean baino zapore eta aroma gehiago emanez. Sukaldaritzari gustua hartu eta plater gozoak eta osasungarriak prestatzeko, eta, bide batez, elikadura anitza eta orekatua aurrera eramateko modu erakargarri bat da.

Ezagut itzazu gure online supermerkatuak eta izan zaitez benetako chef bat!

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
18753