EROSKI marka

EROSKIn, glutenik gabeko 3.000 produkturaino eskaintzen ditugu

EROSKIn beti arduratzen gara zure osasunaz, eta nutrizio-premia espezifikoei erantzuna bermatzeko hartu dugun konpromisoa betetzeko, 2005ean “Glutenik gabe” piktogramaren etiketa jartzen hasi ginen gure glutenik gabeko produktuetan.

Gaur egun, gure markako glutenik gabeko 550 produktu baino gehiago eta marka liderretako 2.500 produktu baino gehiago eskaintzen ditugu gure dendetan. Gainera, EROSKI online supermerkatuak glutenik gabeko eskaintza berritu du, eta gaur egun bere eremu berezia du erosketa azkar eta erraza egiteko, merkatuko glutenik gabeko sorta zabalenetakoa izanik; izan ere, 600 erreferentziak gainditzen ditu, berezko markak eta marka liderrak batuta.

“Duela 13 urte baino gehiago hasi ginen gure marketan berariazko produktu sortak eskaintzen bezeroei, alergiak eta intolerantziak eragiten dituzten osagairik gabekoak: besteak beste, glutena, laktosa edo arrautza. Ordutik, elkarlanean aritu gara Espainiako Zeliako Elkarteen Federazioarekin (FACE), merkatura atzeratzeko zeliakoentzat egokiak diren eta segurtasuna bermatuta duten EROSKI produktu sorta gero eta zabalagoa. Eta oso prezio lehiakorretan merkaturatu ditugu, horiek eskuratzeko aukera errazteko, bai zeliakoei, bai eguneroko dietan glutenik hartu nahi ez dutenei” adierazi du EROSKIko Osasun eta Jasangarritasuneko zuzendari Alejandro Martínez Berriochoa.

EROSKIn bat egin dugu Zeliakoaren Egun Nazionalaren ospakizunarekin

Aurten ere, datorren maiatzaren 27an egingo den Zeliakoaren Egun Nazionalaren ospakizunarekin bat egingo du gure kooperatibak; hain zuzen, elikagaiekiko intolerantzia honi buruz informatzeko eta sentsibilizatzeko kanpaina bat jarriko dugu abian gure sare komertzialeko saltoki guztietan, eta gure webgunearen eta sare sozialen bitartez ere euskarri emango diogu.

 

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
127022