EROSKI produktuak

Eroskin kontserbako atun sorta osorako jatorri iraunkorra bermatzen dugu

Gure kontserbako atun hornitzaile guztiekin akordio bat lortu dugu eta horren bidez ISSFren (arrantza iraunkorrerako nazioarteko fundazioa) iraunkortasun printzipioen arabera hornitzeko hitza eman dute. Arrantzategiak zaintzeko planean aurrera goaz horri esker eta gure bezeroei kontsumo iraunkorragoa eskaintzeko aukera dugu.

Itsasoko baliabideen ustiapen arrazionala bermatzeko, gure hornitzaileek konpromiso batzuk hartu dituzte, esaterako, “patudo” (Thunnus Obesus) bezalako espezie gainustiatuak erosteko murrizketak, atuna gainustiatu dagoen FAO eremuetatik datorren arraina ez erosi eta arrain-sarda libreetatik lortu bolumen osoaren %10 (FADen gainean arrantzatu ez direnetatik).

“EROSKIn gure eskaintzan ingurumen bermea sartzearen aldeko apustua egin dugu, natur-baliabideen jasangarritasuna oso garrantzitsua dela dakigulako. Kooperatiba gisa eta katebegi bat gehiago garenez, kontsumo arduratsuaren aldeko apustua egin dugu” adierazi du EROSKIKO Gizarte Erantzukizuneko zuzendariak, Alejandro Martínez Berriochoak. “Atun lata bakoitzari arrantzatutako espezieari buruzko adierazpenak jartzen dizkiogu, non arrantzatu den eta zer metodo erabili den. ISSF Fundazioaren webguneko esteka ere jartzen dugu, ISSFren iraunkortasun printzipioak betetzeak zer esan nahi duen zehatzago azaltzeko.”

Era berean, gure saltokietan merkaturatutako kontserbako atun guztien iraunkortasuna bermatzeko, EROSKIN kanpoko auditoria programa bat jarri dugu abian eta AZTIk eta MRAG Américasek egin dituzte. Horri esker duela urte batzuk iraunkortasun arloan hasi genuen etengabeko hobekuntza prozesuan sartu ditugu atun kontserbak.

“Ikusi ahal izan dugunez, ISFFren kontserbazio arloko ebazpenak oso betetzen dituzte EROSKIKO hornitzaileek, dela eskala handiko atun-arrantzontzien kasuan dela kanaberaz eta karnata biziarekin eta xaxiangoarekin egiten direnetan”, adierazi du Jon Lópezek, AZTIko tunidoen taldeko ikertzaileak. “Hegaluzearen kasuan, arraste pelagikokoarekin alderatuz gero, kanaberaz eta karnata biziarekin eta xaxiangoarekin arrantzatzea selektiboagoa eta iraunkorragoa da, erakunde zientifikoen eta ingurumen arlokoen iritziz”, esan du.

Kanaberaz arrantzatutako hegaluze sorta eskaintzen aitzindariak

Kontserbako hegaluze guztiak kanaberaz arrantzatuta eskaintzen dituen lehenengo banatzailea gara. Hori dela eta, EROSKI, EROSKI Sannia eta Eroski SELEQTIA marketako kontserbako hegaluze guztiak, dela beirazko ontzian dela latan daudenak, kanaberaz arrantzatutakoak dira.

Gure eskaintzetan ingurumen arloko bermeak sartzen ditugu eta naturako baliabideekin arduratsuak diren hornitzaileekin lankidetzan aritzen gara. 2010ean WWFrekin bat egin genuen Arrantza Iraunkorra Ekimenarekin, gure arrain eta itsaski iturriak iraunkorrak izan zitezen eta ingurumena errespeta zezaten.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
44913