EROSKIn, osasunarekin eta jasangarritasunarekin konprometituta gaude, betidanik eta betirako. Hori adierazten du Osasunaren eta Jasangarritasunaren aldeko konpromisoen dekalogoak.
Zehazki, 5. konpromisoak jasangarritasunarekin eta zero hondakinekin lotutako lan-ildoak deskribatzen ditu; gure bezeroen artean kontsumo arduratsua sustatzea da gure helburua.
Horregatik babesten ditugu Ángel León sukaldariak, “Itsasoko chef-a” izenez ere ezaguna denak, zuzendutako ¡Reacciona! bezalako ekimenak. Ángelek urte asko daramatza gurekin eta lurra eta, batez ere, gero eta kutsatuago dagoen itsasoa zaintzearekin konprometituta. 2019ko Michelin galan jasangarritasunaren saria eman zioten. Aponiente bere jatetxeko sukaldaritza sortzeko itsasoa du beti buruan, eta arrantza-tradizioan oinarritutako eta ozeanoaren onena duten platera eskaintzen ditu. Eta orain 3RE (Reduce, Reutiliza, Recicla, edo murriztu, berrerabili eta birziklatu) dakar, mahai-artikuluen, termoen, hermetikoen eta garraio-tresnen bilduma: hondakinak murrizten lagunduko dizute, behin baino gehiagotan erabil ditzakezulako.




Orain bilduma esklusibo hau lor dezakezu, irailaren 14a arte, EROSKIren denda gehienetan % 50 arteko deskontuarekin, oso modu errazean:
- Erosketetan egindako 5 € bakoitzeko zigilu bat lortuko duzu. (Gehitu zigiluaren irudia)
- 5 zigilu dituzunean pieza hauetakoren bat erosi ahal izango duzu, prezio paregabean.
Sortzen ditugun hondakinen zati handi bat, plastikoak bereziki, ez da birziklatze-katean sartzen eta itsasora heltzen da. Hori dela eta, oso garrantzitsua da gure ekintzek planetan eragina dutela argi izatea. Eta guk ere zaintzen lagun dezakegula ekintza txikiak eginez, adibidez, erabilera bakarreko ontziak behin baino gehiagotan erabiltzeko ontziengatik ordezkatuz, bilduma honetakoak kasu.
Murriztu, berrerabili, birziklatu eta lagundu zero hondakin sortzen gure planeta zain dezagun.