Osasuna

Eskolara bueltatzeko zizka-mizka gozoak, errazak eta osasungarriak

Errutinak itzuli dira eta horiekin batera, eskola, ordutegiak… Elikadura funtsezkoa da haur eta nerabeek egunari energiaz ekin diezaioten. Beraz, atsedenaldian haien pilak kargatuko ditugu, produktu fresko eta osasuntsuekin egindako hainbat proposamen errazekin. Hona hemen EROSKI produktuekin prestatzeko zenbait “tip” edo ideia, errutinara bueltatzea errazagoa izan dadin.

Txikien elikadura-premiak askotarikoak izan daitezke: ez da gauza bera 5 urteko ume baten dieta edo nerabe batena. Baina, kasu bietan, dieta osasuntsu eta orekatu baterako gomendioak jarraitu behar dira eta dieta horretan, jakina, hamaiketako osasuntsu bat sar dezakegu.

Has gaitezen! Gogoan hartu haur eta gazteei egunari eusteko beharrezko energia lortzen lagunduko dieten jarraibide hauek:

Asteko menuan sartu beharreko elikagai-multzo ezberdinen kantitatea, kalitatea eta maiztasuna ezagutzeko, elikadura osasuntsuaren nutrizio-piramidea kontsulta dezakezu.

1.- Planifikatu

Inprobisatuz gero, gerta daiteke aukera okerrak egitea; horregatik, asteko menuak planifikatzea komeni da, mokaduak edo zizka-mizkak barne hartuta. Modu horretan, dietaren ikuspegi oso bat izango duzu eta mokaduak aldatu edo kantitateak moldatu ahal izango dituzu, gainerako otorduen edo eskolako menuaren arabera. Gainera, planifikazio on batek erosketa egiten lagunduko dizu, zure beharren araberako zerrenda bat egingo duzulako.

Hasi zizka-mizkak prestatzen eta horrela, mokadu osasungarriak erosteko, prestatzeko eta planifikatzeko ohitura hartuko duzu. Erraz-erraza da fruta apur bat edo fruitu lehor batzuk tupper batean sartzea!

2.-Ondo aukeratu eta orekatu

Gosari batek ez du zertan esnekiak barne hartu, aukera bat da, baina beste jaki batzuk ere aukeratu ditzakezu: lekaleak (adibidez, lekaleekin egindako humusa), tortilla bat… Azken finean, kontua da nutrizio-kalitate altuko jakiak hartzea, egunaren bukaeran nutrizio orekatua izateko.

Hamaiketakoa aukeratzeko orduan, jaki freskoak, osoak edo guk geuk prestatutakoak dira egokienak: frutak, fruitu lehorrak eta haziak, jogurt naturala, fruta-irabiakia esnearekin, atun-ogitartekoa tomatearekin… Gakoa aniztasunean eta kantitatean dago.

Etxean ia gosaltzen ez dutenek, atsedenaldiko mokadu batekin osa dezakete gosaria. Esne edalontzi bat soilik hartu badute, bihi osoko ogiarekin egindako ogitarteko bat eta fruta bat har dezakete eskolan, adibidez.

3.-Hona hemen zizka-mizka osasungarri batzuk:

Gure dendetan eta online supermerkatuan hauek guztiak prestatzeko osagaiak aurkituko dituzu:

Fruta barazki freskoak: fruta-ale bat goiz erdiko hamaiketakorako aukerarik onena dugu. Aprobetxatu sasoiko fruta; irailean, eskolarako bueltan, pikuak, aranak edo mahatsak izango dituzu eskuragarri. Ume txikientzako, hobe fruta aldez aurretik moztu eta tupper batean sartzen baduzu. Kontsumitu arte fruta hozkailuan kontserbatzea komeni da. #Eroskitrikimailua: moztutako fruta herdoildu ez dadin, bota limoi-zuku apur bat eta bildu fruta mahai-zapi heze batean tupperra itxi baino lehen.

Erabili irudimena eta konbinatu frutak barazkiekin, luzoker- edo azenario-makilekin, edo cherry tomate batzuekin.

Arto-krispetak. Neurri egokian, gosegarri osasuntsu bat dira. Hobe etxean prestatzen badituzu, gatz kopurua kontrolatzeko. Seguru zure seme-alabak poz-pozik eramango duela krispeta-paketetxo bat eskolara.

Zereal-barratxoak: hauek ere etxean egin ditzakezu. Olo-malutak, haziak, datilak, fruitu lehorrak, tahinea (sesamo-orea)… eta etxeko zereal-barratxoak prest izango dituzu. Gosegarri moduan hartzeko errezeta honek energia eta nutriente kontzentratu ugari dauka eta zure gustu pertsonalaren arabera moldatu ahal izango duzu. Animatu zure barratxoak egiten:

*Errezeta osasuntsuago bat nahi baduzu, datil birrinduen ordez, eztia erabili dezakezu, eta gurinaren ordez, oliba-olioa.

Zereal-opiltxoak. Neurri egokian eta gure dieta osatuko duen fruta batekin hartzen baditugu, zizka-mizka on bat dira. Aukera zabala aurkituko duzu Eroskin, adibidez, Eroski BIO markako opiltxo sorta berria: artobeltzekoak, kinoakoak, lihokoak eta beste batzuk.

Bihi osoko ogitarteko txikia. Egositako urdaiazpikoaz eta indioilarraz harago, beste osagai batzuk erabili ditzakezu, hala nola: ahuakatea, tomatea oliba-olioarekin, gazta freskoa, humusa, arrautzopil soila, bakailao ketua,  atuna edo barazki-ogitartekoa, kuiatxo edo alberjinia arrautzaztatuekin. Horrela, aukerak areagotuko dituzu eta zapore eta testura gehiago erabili ahal izango duzu.

Ikusten duzunez, zizka-mizka osasungarriak egin daitezke eta hainbat aukera dago gaztetxoek ordu arteko mokadu bat har dezaten.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
323417