Belle

Ezagutu kosmetikarik naturalena

Ezagutu kosmetikarik naturalena

Lurrin eta koloratzaile sintetikorik gabe. Parabenorik gabe. Silikona eta olio mineralik gabe. Osagai naturalekin (osagaien %98a naturalak edo jatorri naturalekoak dira). Horrelakoa da belle NATURAL, EROSKIren kosmetika eta higiene gama berria. Zure azala hobeto zaintzeko aukera paregabea, ingurugiroarekiko errespetutsua, eraginkortasun bermeak betetzen dituena eta zentzumenen esperientzia berdingabea eskainiko dizuna.

Onena merezi duzulako, barrutik eta kanpotik, belle NATURAL gamak zure gorputza modurik naturalenean zaintzeko produktu aukera zabala eskaintzen dizu: aurpegirako kremak, serumak, eskuetako kremak, dutxarako gelak, xanpuak, desodoranteak, ezpainetako baltsamoa…

Merkatuan, kosmetiko natural bezala saldu arren naturalak ez diren produktu ugari aurki ditzakezu. Greenwashing izenez ezagutzen da fenomeno hori. Nahiz eta beti ez gertatu, marka batzuek beren produktuak natural bezala iragartzen dituzte, errealitatean betiko oinarri kimikoa eta sintetikoa izan arren, baina jatorri naturaleko osagairen baten kopuru oso txiki bat barne hartuz.

Gure marka berriaren produktu guztiak COSMOS Natural estandarraren arabera egiaztatzen ditu Ecocert-ek, kosmetiko naturalak eta ekologikoak egiaztatzeko estandar bat garatu duen lehenengo erakundea. Mundu osoan aintzatetsia, COSMOS egiaztagiriak biodibertsitatea, ingurugiroa eta osasuna errespetatzen duten nekazaritza organikoko produktuen erabilera bultzatzen du. Arau horrek produktuak ekoizteko prozesu osoa egiaztatzen du, osagai bakoitzaren fabrikazioa, azken produktuaren ekoizpena, paketatzea, etiketatua edo ingurugiroaren kudeaketa barne hartuz.

Jatorri naturalik ez duten osagai sintetikoen erabilera mugatzean, egiaztaturiko kosmetika naturalak osagai aktiboak maximizatzen ditu, produktu kopuru txikiagoarekin emaitza hobeak lortzeko. Baina, horrez gain, egiaztaturiko kosmetika naturala aukeratzeko arrazoi ugari daude:

Purutasuna: kosmetika mota honek alde batera uzten ditu aroma sintetikoak, lurrin artifizialak eta olio mineralak bezalako beste osagai kimikoak.

Leuntasuna: kosmetika naturalak ere alergiak eragin ditzakeen arren, produktu hauek sintetikoak diren kontserbatzaileak, koloratzaileak eta sulfato batzuk baztertzen dituzte, azalarentzako agresiboak direnak eta oso alergenikoak izan daitezkeenak.

Ingurumena: ingurunea errespetatzen duten ekoizpen prozesuak eskatzen ditu. Produktuak egiteko erabiltzen diren landare-osagaiak pestizida eta herbizidarik gabeko laboreetatik datoz. Era berean, bilgarrien izaera biodegradagarria eta birziklagarria egiaztatzen da eta iturri berriztagarriekin egindako edo birziklatutako materialak erabiltzea eskatzen da.

Etika: kosmetika naturaleko ekoizle gehienek Bidezko Merkataritza, ekoizpen ekologiko edo tokiko merkataritzari buruzko praktikak barne hartzen dituzte beren jardueran.

Animaliekiko errespetua: animalia-jatorriko produktuei dagokionez, ez dira onartzen kosmetikoa fabrikatzeko bereziki hil edo anputatu dituzten animalietatik ekoitzitakoak. Animaliekin saiakuntzak egitea debekatuta dago Europan kosmetiko guztientzako.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
152824