GGNk balio handia dauka. Pertsonentzat eta ingurumenarentzat arduratsuagoak diren elikagaien ekoizpen-jardunbideak irudikatzen ditu. Horregatik ari gara aurrera egiten GGN zigiluarekin ziurtatutako EROSKI Natur fruten, barazkien eta hazitako arrainen ekoizpenean. Oraingo honetan, Cristina Rodriguezek, EROSKI Taldeko Jasangarritasuneko arduradunak, gure produktu fresko batzuen etiketan ikusi dezakegun zigilu horri buruz hitz egin digu.

¿Zer da GGN zigilua?
Etiketa hori produktuaren ontzian edo prezioaren etiketan agertzen da, eta nekazaritza-, abeltzaintza- eta akuikultura-jardunbide egokiak betetzen direla bermatzen du. Jardunbide horiek ekoizpen-prozesu osoan eta hainbat zentzutan bermatzen dira, hala nola elikagaien segurtasunean, ingurumenaren babesean, animalien ongizatean eta langileen eskubideetan. Ekoizle guztiek kanpo-ikuskapen independenteak gainditzen dituzte, eta identifikatuta daude. Hala, bezeroak produktua zein baserritan ekoitzi den jakin dezake.

¿Zein produktuk izaten dute zigilu hori?
EROSKI Natur lupiak, urraburuak, burbinak eta otarrainxkak dute ziurtagiri hori, eta gure arrandegiko erakusmahaietan ere saltzen ditugu. Bestalde, EROSKI Naturren 40 fruta eta barazki baino gehiagok dute GGN etiketa. Adibidez, zigilu horrekin banana, udarea, laranja, mandarina, tipula, baratxuria, meloia, patata eta endibia eskaintzen ditugu, beste hainbat fruta eta barazkiren artean.
¿Zergatik ziutagiri hori?
Produktuen trazabilitatea ahalbidetzen duelako, baserritik mahairaino, eta horrek gardentasun handiagoa ematen dielako gure bezeroei. Ekoizpen arduratsuaren ezaugarri diren alderdiak zigilu horren bidez ziurtatzen dira: elikagaien segurtasuna, ingurumenaren zaintza edo langileen ongizatea.
¿Zer suposatzen du zigilu horrek ekoizpen prozesuan?
GGN zigilua duten produktuek GLOBALG.A.P. arauak betetzen dituzte ekoizpenaren etapa guztietan, uzta aurreko jardueretatik hasi eta uzta osteko produktua manipulatu, ontziratu eta biltegiratu arte. Errespetatzen dira, baita ere: uraren erabilera arduratsua, ingurumena eta kontserbazioa, uzta garaiko segurtasun eta higiene neurriak eta langileen osasuna eta segurtasuna. Akuikulturari dagokionez, animalien ongizateari buruzko alderdiak ere hartzen ditu kontuan. Helburua da abeletxeen kudeaketa eta inpaktua hobetzen duten nekazaritzako eta abeltzaintzako jardunbide egokiak ezartzea eta ziurtatzea.
Nola egin dezake kontsumitzaileak produktu baten jatorrirainoko jarraipena?
GGN etiketan 13 digitu daude (GLOBALG.A.P. zenbaki [GGN] gisa ezagutzen direnak), eta elikagai jakin baten ekoizlea adierazten dute. Informazio hori bilgarrian edo prezioaren etiketan, solteko produktua bada, ikusgai dago. Bezeroek GLOBALG.A.P.-en datu-basean sar ditzakete digitu horiek, eta produktuaren jatorriari buruzko informazioa kontsultatu. Hornitzailea nekazari-kooperatiba bat izanez gero, enpresa horri buruzko informazioa erakutsiko litzateke, eta, horrela, kooperatiba osatzen duten abeletxeetara heldu ahalko da. Gauza bera solteko produktuak saltzen dituzten banatzaileen kasuan, esate baterako, EROSKI: erakutsitako kodeari esker, EROSKI hornitzen duten hornitzaileak ikusi ahalko dira.
Zergatik egin du Eroskik bere Eroski Natur marka beste zigilu edo etiketa batzuekin lotzeko apustua?
Gure bezeroen, langileen eta ingurumenaren ongizatearekiko konpromisoa kontsumitzaile-kooperatiba gisa dugun DNAren parte dira. Horregatik erabaki genuen gure EROSKI Natur produktu freskoen promesak zapore arduratsuarekin bat egin behar zuela. Horrela, gure hornitzaileekin batera egiten dugu lan alderdi horietan jardunbide egokiak betetzen direla bermatzen duten kanpo-ziurtagiriak gehitzeko. GGN zigilua horren adibide da, eta beste batzuekin egiten du bat, hala MSC (arrain basatiak) edo animalia-ongizatearen Welfair (haragia) zigiluekin.