Askotarikoa

Gora. Mexiko. Eta bere zaporeak.

Mexiko munduko aniztasun gastronomiko handienetarikoa duen herrialdea da. Estatu eta eskualde bakoitzak bere errezeta eta tradizioak ditu.

Bere sukaldaritza minak eta plater ezagunek hango janaria gorenean kokatu dute. Haietako asko sukaldean erabiltzen diren teknika indigenengatik nabarmentzen dira, eta beste batzuk, osagaiengatik. Kesadillatik edo entxiladatik, fajitetatik edo tortilletatik igaroz, jalapeñoak, guakamolea, frijoleak, dipsak, totopoak… eta tekila ere bai.

Horiek guztiak oso zaporetsuak dira, eta osasunerako onuragarriak diren ezaugarriak ere badituzte. Ezagutu nahi dituzu?

  • Atlantikoaren alde honetan harrigarria iruditzen zaigun arren, ikerketa batzuek diote janari minak digestioa errazten duela, urdaileko klorhidrikoaren eta mukosaren jariaketa handitzen baitu.
  • Pikanteak ez ditu adinak eta klase sozialak bereizten. Txikitatik litxarrerietan kontsumitzera ohitzen dira. Arrazoia, kulturala izateaz gain, sistema inmunologikoa indartzen duelako da.
  • Substantzia batzuek plazera sortzen dute, kapsaizinak adibidez. Txilean aurki daiteke eta endorfinen askapena handitzen laguntzen du. Gainera, zenbait bakterio akabatzen laguntzen du, hala nola helicobacter pylori, eta gaitz arin batzuk kontrolatzeko aukera ematen du.
  • Pikanteak serotonina-mailak areagotzen ditu, ongizate-sentsazioaz arduratzen den neurotransmisorea.
  • Ez da kasualitatea Mexikon eta antzeko klima duten herrialde guztietan pikantea plater askotan egotea. Txilearekin, propietate antiseptikoak eta antiinflamatorioak dituzten errezetak lortzen dira, eta, gainera, hezur-sistema indartzen du.

 

ERREZETA INTERESGARRIAK

Urtaro guztietarako errezetak daude, baina udan dute arrakasta handiena. Oso errazak diren batzuk prestatzera animatzen zaitugu. 

Indioilar-fajitak Mexikoko erara

Bularkiak 5 zentimetroko zerrendetan zatitu eta onduko ditugu. Zartagin bero batean, barazkiak eta baratxuriak oso txikituta jarriko ditugu; behin urreztatzen hasita, barazkiak eta jalapeñoak gehituko ditugu. Barazkiak samurrak eta indioilarra prestatua daudenean, lima-zukua botako dugu, eta sutatik kanpo, martorria. Azkenik, platereratu eta arto tortillekin batera zerbitzatuko dugu.

Hanburgesa mexikarra

Arrautza, gatza eta espeziekin txahal-haragi txikitua jarriko dugu bol batean. Dena ondo nahastuko dugu bola trinko bat lortu arte. Hanburgesa frijitu eta prest dagoenean, gazta-xerra bat gehituko diogu. Jarraian, hanburgesaren ogia txigortu eta ogiaren beheko xerra guakamole saltsarekin igurtziko dugu. Gehitu tipula xerra batzuk, tomatea, jalapeñoak eta listo.

Burrito mexikarrak

Moztu piper berde bat eta tipula bat xafla finetan. Txile pixka bat gehituko diogu ukitu min bat emateko. Jarraian, arto tortillak jarriko ditugu moztutako uraza oinarri batekin eta oilaskoa prestatuko dugu. Gehitu ardi-gazta krema, tomate-zatitxo batzuk eta amaitu errezeta opiltxoa biribilduz.

 

Gero eta gehiago dira dietan produktu mexikarrak sartzera animatzen diren pertsonak. Ziur zu, hau guztia irakurri ondoren, horixe bera pentsatzen ari zarela. Anima zaitez, zatoz EROSKIra eta ezagutu ezazu gure produktu mexikar sorta zabala. Gainera orain, bazkide bazara, % 10eko aurrezpena hautatutako janari mexikarreko produktuetan, gutxienez 2 ale erosita 2022ko abuztuaren 11tik 24ra. Sartu EROSKI webgunean edo appean eta aktibatu zure kupoia.

 

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
402258