Tokiko produktua

Gure produktu nafarrez harro

 

Nafarroako tokiko elikagaien aldeko kanpainari ekin diogu, Nafarroako 200 produktu ezagutzeko eta balioan jartzeko Foru-erkidegoko 80 hornitzaileekin lankidetzan, elikagai freskoen 38 ekoizle eta ontziratutako elikagailuen 49 ekoizle. Guztira 400 hornitzailerekin baino gehiagorekin ari gara lankidetzan Nafarroan eta 1.000 milioiko balioko erosketak egin ditugu nekazaritzako elikagaien sektorean azken 5 urteetan.

Azken urtean, Nafarroako tokiko ekoizleei egindako erosketak gora doaz. Nafarroako ekoizleei erositako esnekietan izandako igoera nabarmentzen da. Iazko ekitaldian % 25 baino gehiago igo da, hein batean, % 100 Nafarroan ekoitzitako esnearekin egindako sorta berri bat merkaturatu izanagatik. Sorta horrek, gainera, PLS zigilua du, Esneki Jasangarriarena.

Bestalde, Nafarroako jatorriko haragia ere % 8 baino gehiago erosi da pasa den ekitaldian. Merkataritza-sarean egin diren eraberritzeen bidez, harategiko salmahaia luzatu dugu belaunaldi berriko gure dendetan “zurekin” merkataritza-ereduaren arabera, bezeroari arreta espezializatu bat eskaintzeko. Igoera hori, batez ere, Eroski NATUR markaren baitan Nafarroako Txahala AGB behi-haragi ziurtatua saltzeagatik eman da.

Nafarroako EROSKI Hipermerkatuen eskualdeko zuzendariak, Anabel Zariquieguik, gogora ekarri du “EROSKIk Nafarroako eskualdeko produktuen alde egin duen apustua mantentzeko eta hura babesteko konpromisoa. Tokiko elikagai freskoetan espezializatzea dagoeneko belaunaldi berriko EROSKI denden bereizgarri bat da”. Eta gehitu du “konpromiso indartsu bat dugu Nafarroako nekazaritzako elikadurako sektorearekin. Horrela, nabarmendu nahi dugu INTIA-Reyno Gourmet markarekin dugun lankidetza estua, tokiko nekazaritzako elikagaien sektorearen garapena eta bere ekoizpen-ehuna bultzatzeko”.

Ekimen ugari ari gara egiten Nafarroako tokiko produktuak garatzeko, adibidez, bere marka duten arrautzak, kontserba begetalak, esnea, Idiazabal Artzai-Gazta JDko eta Erronkari JDko artzai-gazta, “Nafarroako Zainzuria AGB” markara atxikitako zainzuria, “Tuterako orburua” AGBko orburua eta, duela gutxi, merkaturatu den Eroski NATUR Reyno Gourmet oilaskoa.

% 10eko igoera tokiko produktuen salmentetan 2016an

Elikagai osasuntsuago bat izate aldera, Nafarroako elikagai freskoen aldeko apustu irmoa egiten duen “zurekin” merkataritza-ereduaren arrakastari esker, Nafarroako elikagaien salmenta % 10 hazi da pasa den ekitaldian Foru-erkidegoko gure dendetan. Azken ekitaldiko bilakaera positibo horrek eskualdean Nafarroako produktuen salmenten igoera jasangarriaren berresten du, azken hiru urtetan % 30 haziz guztira.

Tokiko elikagaien aldeko festa Iruñeko hipermerkatuan

Eskualdeko kanpainari hasiera emateko, pasa den ostiralean, ekainaren 16an, inaugurazio-ekitaldi bat antolatu genuen Iruñeko hipermerkatuan, eta Cristina Lecumberri, Reyno Gourmet sustatzeko eremuko zuzendaria, ere etorri zen.

Ekitaldira gerturatu zirenek Nafarroako tokiko produktuen erakusketa bat ikusi ahal izan zuten, eta Javier Múgica tokiko sukaldariak emandako pintxo-tailer bat ere egin zen. Hori guztia, Sueños Rotos gaztetxo nafarren musika-taldeak girotuta.

Hementxe duzue Iruñeko EROSKI hipermerkatuan grabatu genuen bideoa

 

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
51508