Ekilibria

Haragi eta haragi-deribatuen arteko aldea ezagutzeko gakoak

Legediak haragi freskoa, haragi-prestakinak eta haragi-produktuak ezberdintzen ditu, eta 2014az geroztik kontzeptu berri bat jasotzen du: haragi-deribatuak.

“Haragi freskoa”, “haragi-prestakinak”, “haragi-produktuak” eta “haragi-deribatuak” Europar Batasuneko legediak nahiz 2014ko haragi-deribatuen kalitate-arauak jorratzen dituzten kontzeptuak dira. Zenbaitetan, kontsumitzaile arruntak kontzeptuak nahas ditzake. Artikuluak gaur egungo legedia zein den azaltzen du, eta gaiari buruz argi pixka bat eman eta kontzeptuak argitzen saiatzen da.

2013ra arte, haragi eta haragi-deribatuei zuzendutako legeriak oinarritzat hartzen zuen Europako Parlamentuaren eta Kontseilu Europarraren 2004ko apirilaren 29ko 853/2004 araudia (EE), animalia-jatorria duten elikagaien higienearen gaineko arau espezifikoak ezartzen dituena. Bertan, haragia, haragi-prestakinak eta haragi-produktuak ezberdintzen dira. 2014an, haragi-deribatuen kalitatezko araua marko arauemailean sartu zen.

 

Kontzeptuak argitzea

Supermerkatuan erostera bagoaz, haragi-produktu aukera zabala dugu, ez bakarrik ezaugarriengatik, baita legean jasotzen diren eragatik ere. Gaiari buruz informazio gehiago ematen saiatuko gara.

  • Haragi freskoa: hozte-, izozte- eta ultraizozte-prozesuez gain bestelako mantentze-prozesurik jasan ez duen haragiari egiten zaio erreferentzia. Atal honetan hutsean edo atmosfera kontrolatuan ontziratutako haragia sartzen da. Horrenbestez, haragi horrek ez du aldaketarik jasan. Gehienez ere hoztu, izoztu edo ultraizoztu egiten da (853/2004 Araudia). Araudiaren arabera, behikia erretiluan izango litzateke haragi freskoaren adibide bat.
  • Haragi-prestakinak: elikagaiak, ongarriak edo gehigarriak bota edo eraldatzeak jasan arren muskulu-zuntzaren barne-egitura, eta, horrenbestez, haragi freskoaren ezaugarriak galdu ez dituen haragi freskoari egiten dio erreferentzia (zatitutakoa barne). Produktu honek nolabaiteko elaborazioa behar du, baina haragi freskoaren antzeko itxura mantentzen du (853/2004 Araudia). Horien artean daude saltxitxa freskoak edo hanburgesa-haragia.
  • Haragi-produktuak: eraldatutako produktu bat da, ezbairik gabe. Moztutako aldeak erakusten digu produktuak jada ez dituela haragi freskoaren ezaugarriak mantentzen (853/2004 Araudia). Lukainka edo mortadela bezalako produktuak kategoria horretan daude.
  • Haragi-deribatuak: Europako Parlamentuaren eta Kontseilu Europarraren 2004ko apirilaren 29ko 853/2004 araudian (EE), animalia-jatorria duten elikagaien higienearen gaineko arau espezifikoak ezartzen dituenean, aipatzen diren animalia-huskeriekin edo haragiekin osorik edo partzialki prestatutako elikadura-produktuak dira, prozesu espezifikoen pean egon direnak kontsumitzeko prest jarri aurretik (ekainaren 13ko 474/2014 Errege Dekretua, haragi-deribatuen kalitatezko araua onartzen duena). Ez dira haragiarekin nahastu behar inolaz ere. Kontzeptu horren pean orain arte haragi-prestakin eta haragiki gisa jotzen genituen produktuak daude, butifarra, txorizoa edo fueta kasu.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
193875