Askotarikoa

Hestebete eta gazta ohola nola prestatu

Gazta eta hestebete sorta bat prestatzea oso egokia da bazkariaren aurretik gonbidatuei eskaintzeko, afaltzerakoan osagarri gisa erabiltzeko edo lagunekin elkartzean edozein unetan hartzeko. Ezer baino lehen, lehengai onak aukeratu behar ditugu, produktu ezin hobeak aukeratzen jakin behar dugu.

Lehenbizi gaztak aukeratuko ditugu. Gazta mota ugari dago ontzeko moduaren, egiteko eraren, jatorriaren edo esne motaren arabera. Gazta eta hestebete sorta anitza eskaintzeko, zapore, intentsitate eta ehundura desberdinetako gaztak konbinatu behar dira.

Gutxienez 4-5 gazta mota eskaini behar ditugunez, gazta bigunak, krematsuak, onduak eta urdinak konbinatuko ditugu.

Batetik, brie edo camembert bezalako gazta krematsu bat gomendatzen dizugu; baita ardi- edo ahuntz-gazta ondu bat (Espainian jatorri-deitura ugari dago) ere; prentsatutako mamia duen bat ere eskain dezakezu, esaterako, Emmental edo gruyere eta gazta urdin bat ere bai (roquefort edo gorgonzola bezalako bat izan daiteke) zapore handiagoa duen gaztaren bat eskain dezazun. Gogoan izan jada zatitutako gaztak eros ditzakezula, zuzenean zure oholean jarri ahal izateko!

Hestebeteei dagokienez, aukeratu ditugun gaztekin ongien uztartuko direnak hautatu behar dira. Ezinbestekoa da urdaiazpiko ondua eskaintzea, izan iberikoa izan serranoa. Beste hestebete batzuk ere eskain ditzakegu, txorizo eta saltxitxoi iberikoak esaterako, zapore gourmetagoa izango baitute, eta amaitzeko, solomoren bat (gizendutakoa edo ezkur-solomoa). Hestebeteak erretiluan eros ditzakegu, jada prestatuta egongo direnez lana erraztu eta bizkortuko baitigute.

Amaitzeko, mota desberdinetako ogiak eskaini, haziekin egindakoren bat, ogi txigortu batzuk eta dekoratzeko, frutak edo fruitu lehorrak jarri.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
317382