EROSKIk deskontu txartelak banatuko dizkie Hirukiden izena emanda dauden EAEko familia ugariei. 48 euroko deskontua dakarte, eta erosketak egin ahalko dira hilabete hauetan sare komertzial osoan. Guztira, sei euroko zortzi deskontu-txartel emango zaizkie Hirukideko kolektiboan dauden 8.500 familiei.
Elkartasun kanpainaren helburua da COVID-19aren izurriak eragindako ondorio pertsonalak, familiarenak eta ekonomikoak arintzea. Familia ugariak asko ari dira pairatzen konfinamendu eta geldialdi sozial hau bai familian eta bai lan arloan ekarri dizkien ondorioengatik; gainera, ziurgabetasun handiak dituzte seme-alaben inguruan, etxeko baliabide ekonomikoak direla medio.
“Gure laguntza behar duten familia ugariengandik gertu egon nahi dugu inoiz baino gehiago, eta erakutsi nolako konpromisoa duen EROSKIk gizartearekin eta kolektiborik zaurgarrienekin. EROSKIk deskontu txartela banatuko dizkie Arabako 1.393 familiari, Gipuzkoako 3.646 familiari eta Bizkaiko 3.461 familiari”, esan du Alejandro Martinez Berriochoak, EROSKIren Osasun eta Jasangarritasun arloko zuzendariak.
EAEko Familia Ugarien federazioak eskerrak eman dizkio kooperatibari une zail hauetan laguntzeagatik. “EROSKIren deskontuen ekintza horri esker, zaurgarritasun maila handian daudenei lagundu ahalko diegu une hauetan”, esan du Ignacio Maria
de Guineak, Hirukideko presidenteak.
EROSKIren ekimen berri horretaz gain, kooperatibak ematen ditu lehendik ere bestelako abantaila batzuk Hirukideko familia ugarientzat. Bi entitateek hemertzi urtean izan duten lankidetzari esker, kolektibo horrek deskontu esklusiboak jasotzen ditu bere erosketetan. Gainera, besteren artean, ekitaldiak eta biltzarrak babesten laguntzen dio EROSKIk Hirukideri.
Hirukideri buruz
Euskal Autonomia Erkidegoko Familia Ugarrien Elkarteen Federazioa da Hirukide. 1999an sortu zen Arabako (Hirukide Araba), Bizkaiko (Hirukide Bizkaia) eta Gipuzkoako (Hirukide Gipuzkoa) elkarteen batasunetik; helburua da kolektibo horren eskubideak defendatzea arlo guztietan, politika, erakundeak, gizartea, hedabideak eta enpresak. Gaur egun, Gasteizen du egoitza Federazioak, eta 8.500 familia baino gehiago biltzen ditu (gutxi gorabehera 45.000 bazkide).