Aurten ere, EROSKIren online supermerkatua izan da Basque Culinary Center-en kanpamendu gastronomikoen hornitzaile ofiziala. Abagune bikaina izan da, eta sukaldearen sekretuak eta erabiltzen diren produktuak modu praktiko eta dibertigarrian ikasteko aukera eman die 9 eta 17 urte arteko sukaldari gaztez osatutako bi talderi.
Bai Txiki Chef udalekuak, bai Chef Gazteentzako Murgilketa Programa gastronomia-ingurune paregabean garatu dira, Donostian eta Basque Culinary Center-ren instalazioetan. Ikaskuntza jardunaldietan zehar, gaztetxoek kalitatezko lehengaia eta produktua ezagutu eta esperimentatu ahal izateko beharrezkoak diren produktu guztiak hornitu ditugu.
Chef Gazteen programa 14 eta 17 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago, eta nutrizioari, sukaldaritzaren historiari eta teknika garaikide aurreratuagoei buruzko ezagutza teknikoekin osatutako prestakuntza gastronomikoa izan du. Azken programa honetan hainbat tokitako gazteek hartu dute parte, besteak beste, Madril, Katalunia, Burgos, AEB, EAE eta Nafarroako gazteek.