EROSKI Koop.-en komunikazio eta hizkuntza berdinzalearen I. Ikerketa-proiekturako deialdia egin dugu. Donostiako Zuzenbide Fakultateko Berdintasun Masterreko zuzendaritzarekin lankidetzan jarriko dugu abian ekimen hau.
Animatu zaitez unibertsitateko titulazioren bat baldin baduzu edo kazetaritza, komunikazioa, pedagogia, enpresa-zientziak edo filologia ikasten ari bazara edota Berdintasun Masterra edo berdintasun alorreko graduondoko ikasketak egiten ari bazara.
2018ko urriaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira eskariak eta hautatutakoak 3.000 euro gordineko laguntza ekonomikoa izango du, 2019an 6 hilabetez proiektua garatzeko.
Gaur egungo komunikazio-estiloaren azterketa egingo da. Ikerketaren xedea da barneko eta kanpoko komunikazio-euskarrietan idatzizko, ahozko eta ikusizko hizkuntza berdinzalea eta inklusiboa erabiltzeko irizpideak finkatzea eta horien ondorioz kultura berdinzale eta inklusiboa ikusgarri egiten eta normalizatzen laguntzea.
EROSKIK kooperatiba gisa genero-berdintasunarekin duen konpromisoa komunitatea sozialki eraldatzeko duen printzipiotik dator eta hizkuntzaren erabilerari buruzko proiektua da komunitate horren aurrerapenerako beharrezko aldaketa kulturalak aktibatzeko lan ildo lagungarrietako bat.
Ikerketaren edukia berdintasunari buruzko hizkuntza eta kultura arloko eraldaketari buruzko proiektu baten ingurukoa izango da eta gizartean eta harreman arloan proiekzio handia duen erakunde batean egingo da, guk banaketa-enpresa gisa izaera eta ezaugarri bereziak baititugu.
Azterketa hau ondoren EROSKIREN komunikazioaren eboluziorako oinarrizko gida izango da (bezeroei eta barneko pertsonei zuzendutako publizitatea, informazioa eta korporazioko komunikazio alorrak hartuko dira kontuan) eta erakundean harremanetarako estilo berdinzaleagoa definitzeko ere tresna baliagarria izango da.
Eskari guztiak epai-mahai batek aztertuko ditu eta epai-mahai hori xede horretarako sortuko du EROSKI Koop.-en Berdintasunerako Behatokiak. Eskari bakoitzaren kalitatea eta bideragarritasuna izango ditu kontuan epai-mahaiak eta aurre-hautaketa egiteko kontuan izango da eskatutako aurrekontura egokituta egotea ere.
EROSKI Koop. kontsumo-kooperatiba da eta genero-berdintasun printzipioa erakunde osoan egoteko lanean aritzen gara, gure sorrerako estatutuetan argi eta garbi islatuta baitago.
Jarrian dago Ikerketa-proiektuaren deialdiari buruzko informazio gehiago:
|