Ekilibria

Izokinaren elikagai-propietateak

Izokina arrain urdin edo koipetsua da, eta 12 bat gramo koipe ditu 100 gramo haragiko, sardinen, berdelaren edo hegalaburraren antzera. Koipea aberatsa da omega-3 koipe-azidoetan eta horrek kolesterola eta triglizerido plasmatikoak murrizten laguntzen du. Horretaz gain, odolaren isuria hobetzen du eta koaguluak eta tronbosiak prebenitzen ditu. Arrazoi horrengatik gomendatzen zaio biztanle orori astero arrain urdina kontsumi dezaten, eta bereziki, gaitz kardiobaskularrrak dituztenei. Izokina balio biologiko handiko proteina-iturri (kalitate handikoa) bikaina da, gainerako arrainen antzera.

Bitaminei dagokionez, B taldeko batzuk nabarmentzen dira: B1, B3, B6 eta B12. Bitamina horiei esker mantenugaiak aprobetxa daitezke, hau da, karbohidratoak, koipeak eta proteinak, eta globulu gorriak sortzeko, material genetikoaren sintesirako, nerbio-sistemaren funtzionamendurako eta defentsen sistemarako garrantzia handiko prozesuetan hartzen dute parte.

Izokinaren koipeko aberastasunak kantitate handitan ditu hainbat bitamina lipodisolbagarri, adibidez E eta D. D bitaminak odoleko kaltzio-maila erregulatzen du eta mineral hori hezurretan jartzen laguntzen du. E bitaminari dagokionez, antioxidatzaile ekintza betetzen du, hau da, zelulak herdoiltzearen estresetik babesten ditu zelulak.

Potasio- eta iodo-iturri da. Potasioak nerbio-sistemaren eta muskulu-sistemaren ohiko funtzionamenduan laguntzen du, eta tentsio arterialeko balio normalak mantentzen. Iodoa ezinbestekoa da tiroideek ongi funtzionatzeko, baita fetua hazteko eta haren garuna garatzeko ere.

Gainerako arrain urdin guztiekin partekatzen duen eragozpen bat du izokinak: gorputzean azido uriko bihurtzen diren purinen edukia. Horregatik, bere kontsumoa mugatzea aholkatzen da hiperurizemia edo gota kasuetan. Gainera, sodioaren edukia nabarmendu behar da, bai izokin ketuan bai arrautzetan, freskoarekin alderatuz gero. Kontserbatzaile gisa gehitzen baitzaio gatza; 1200 mg – 1500 mg sodio dute. Horretarako, ez da gomendatzen ketuta edo arrautzak jatea, hipertentsioa edo likidoen erretentzioarekin lotutako beste gaitz batzuk izanez gero.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

mkg = mikrogramoa

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
38435