Laranjak, mandarinak, arabisagarrak eta limoiak dira fruta zitriko ezagunenak eta kontsumituenak. Negua da laranjak eta mandarinak errezeta desberdinetan erabiltzeko garairik onena: saltsak usaingozatzeko, ozpin-olioak egiteko, entsaladak ondu eta apaintzeko, edota olioei eta opilei aroma eta zaporea emateko. Heldutasun-puntu onenean, hau da, sasoian daudenean, haien gozotasun naturalak azidotasunarekin kontrastea egiten du, eta horri nutrizio-bertute eta onura funtzionalak (C bitamina, zuntza, bioflabonoideak, potasioa, magnesioa, kaltzioa) eransten badizkiogu, beharrezkoa dugu egunean zitriko bat hartzea behintzat, osasun ona mantentzeko. Bioflabonoideak, zuntza, pektinak, C bitamina eta folatoak zitrikoen konposatu naturalak dira, eta merezi du banan-banan aztertzea, zenbait patologia prebenitu eta tratatzean dituzten efektuak ezagutzeko. Haien nutrizio-propietateengatik, fruta hauek azpimarratzekoak dira; izan ere, C bitamina eta azido foliko ugari dituzte, baita zuntza eta potasioa, kaltzioa eta magnesioa bezalako mineralak ere. Osasunaren eta zientziaren alorretako ikerlanetan, deigarria da konposatu fitokimikoen aniztasun eta kopuru handia (bioflabonoideak, kasu), eta konposatu horiek, azido askorbikoa (C bitamina) bezala, antioxidatzaileak dira.
Puntako ikerketak zitrikoen eremuan
Duela gutxiko ikerlan batek helburu izan zuen zitrikoen pektina eraldatuaren (MCP) rola ebaluatzea. Konposatu horri pektina zatikatu ere deritzo, eta zitrikoen azaletik eta mamitik ateratzen den polisakarido konplexua da. Zitrikoen pektina eraldatuak hondar galaktosido ugari ditu. Konposatu horiek erantzun onak eman dituzte zenbait minbizia mota kontrolatzean, “in vitro” zelula-kultiboetan (laborategian) eta esperimentuetako animalietan. Hondar horiek gai dira minbizia-zelulen agregazioa inhibitzeko edo blokeatzeko, metastasia kontrolatzeko edo minbizia urruneko organoetara barreiatzeko.
Nahiz eta itxaropen asko sortu diren, ikerketa-fase asko daude garatzeke oraindik ere, zitrikoen pektina eraldatuak nutrizio terapeutikoan izan dezakeen rolaren ebidentzia irmoak lortzeko.
Kontuan hartu beharreko zitrikoen berezitasunak
Zitrikoek nutrizioaren eta osasunaren aldetik dituzten onura ugari egiaztatuez gain, beste konposatu batzuek ere badituzte, eta, horien ondorioz, egoera jakinetan zitrikorik ez kontsumitzea izan daiteke egokiena.
Zitrikoak baraurik eta sabela ondoezik. Behazun-maskuriak behazuna gordetzen du. Behazuna gibelak jariatzen duen likido bat da, eta koipeak digeritzeko baliatzen dugu. Behazuna maskuritik hesteetara isurtzen da, elikagaien koipeak digestio-aparatuaren parte horretara iristen direnean. Zenbait egoeratan, maskuria ez da behar denean husten edo ez da behar beste husten; esaterako, maskurian behazun-harriak ditugunean, organoa hanpatuta dagoenean edo behazun lodia jariatzen dugunean. Arazo horiei kolediskinesia (“maskuri nagia”) deritze. Intentsitate handiagoa edo txikiagoa izan dezakete, eta gaitz horiek dituztenek sabeleko astuntasuna, mina eskuinaldean eta buruko minak nabaritu ohi dituzte.
Zenbait jakik efektu kolagogoa dute, hau da, behazun-besikula gehiago edo gutxiago hustea eragiten dute, eta horrek eragiten du digestioa, hain zuzen ere. Hala ere, digestio-aparatu makala duten pertsonei jaki horiek eragin libragarria sor diezaiekete. Baraurik hartuta, laranjak, eta bereziki laranja-zukuak ondoez arinak sor ditzakete (goragalea, astuntasuna). Arazo larriak ez diren arren, arrazoi nahikoa dira horrelako ondoezak izan dituztenek laranja-zukua baraurik hartzeari beldur izateko. Bestalde, kolelitiasia izanez gero, zitrikoak baraurik jateak koliko bat sor lezake, eta, hortaz, kasu horretan ez da aholkatzen.
Zitrikoen zukuak eta hortzetako osasuna. Zitrikoen zukuak otordu artean edo isolatuta hartzeak txantxarra sortzea susta lezake, aldi berean beste elikagai batzuk ez badira hartzen. Fruta-zukuen azukreen eta substantzia azidoen konbinazioak dentina erosionatzen du, eta, ondorioz, txantxarra izateko arriskua handitzen da. Horrenbestez, zukua edateko ohitura badugu, komenigarria da hortzak garbitzea, ahoko bakterioek ez dezaten eragiteko substratua aurkitu. Kalkulatzen da txantxarra izateko aukera hirukoizten dela zukuak edaten direnean, azidoak eta azukredunak ez diren beste jaki batzuekin alderatuz.
Arabisagar-zukua eta beste botikekiko elkarrekintza. Zenbait fruta-zukuk farmako jakinen jardunari eragiten diote, eta, ondorioz, baita prozesu terapeutikoari ere. Arabisagarren zukuaren kasuan, egiaztatuta dago botikaren eraginkortasuna murrizten duela honako farmako hauekin hartzen denean: fexofenadina (antihistaminikoa), etoposida (minbiziaren kontrakoa), atenolola, zeliprolola eta talinolola (bihotzekoak prebenitzeko eta hipertentsio arteriala tratatzeko betablokeatzaileak), ziklosporina (organoak transplantatu ondoren organoa errefusatzea prebenitzeko) eta zenbait antibiotiko. Frogatuta dago ere arabisagar-zukuak antidepresiboen eta estatinen jarduna nahi baino gehiago areagotzen duela, eta, beraz, ekidin beharko litzateke, tratamendu horiek hartzen badira.
Postrerako laranjak
La naranja Eroski NATUR cuenta con el prestigio de la Indicación Geográfica Protegida de Cítricos Valencianos; se cultiva en un clima con alternancia de temperaturas, templada durante la noche y cálida durante el día, lo que hace que los cítricos consigan un equilibrio perfecto entre acidez y azúcar.
Eroski NATUR laranjek Valentziako Zitrikoen Adierazpen Geografiko Babestuaren zona daukate, eta tenperatura-aldaketak (epea gauez eta beroa egunez) dituen klima batean hazten direnez, zitrikoek azidotasunaren eta azukrearen arteko oreka bikaina lortzen dute.
Ezagut itzazu Eroski NATUR produktu freskoak sakonean.