Lurrunetan kozinatzea sukaldaritzako teknikarik zaharrenetako bat da. Txina mitikoan du jatorria. Nekazariek elikagaiak banbuz eta kalamuz egindako saski batean sartu eta irakiten zegoen burdinazko eltze baten gainean jartzen zituzten. Milaka urteko teknika hau oso erraza da, eta irakiten dagoen uraren lurruna aprobetxatzean datza, ura ukitu gabe elikagaiak kozinatzeko.
Kozinatzeko modurik osasungarriena lurrunetan kozinatzea da. Abantailaz josita dago: elikagaien nutrizio-propietateak eta jatorrizko zaporea eta testura bere horretan mantentzen ditu, eta mantenugaiak narriatzen ez direnez, koloreak biziago daude, platerean aurkezpen erakargarriagoa dutelarik. Gainera, koiperik ez dutenez, kaloria gutxiago kontsumitzen dituzu, eta argaltzeko dietetarako bereziki gomendatzen dira. Eta hori gutxi balitz, digestioa arintzen du.
Yämmi sukaldeko robotarekin lurrunean egindako egosketari izugarrizko etekina aterako diozu. Osagarrien artean, % 100 lurrunezko errezeta osasungarriak prestatzeko bereziki diseinatutako saskia dauka. Osasungarri jateaz gainera, Yämmi robotarekin denbora aurreztuko duzu, aldi berean hainbat plater prestatzeko aukera ematen dizulako, aromak eta zaporeak nahastu gabe. Eta dirua ere aurreztuko duzu, energia-kontsumoa murriztuko duzulako, izan ere, lurrunetan modu tradizionalean baino azkarrago kozinatzen da.
Egosteko sistema hau ez da oso erasokorra, eta, beraz, elikagai delikatuak kozinatzeko ezin hobea da, horien artean arraina, koipe gutxiko haragia (zartagin batean horitu ditzakezu gero) eta barazki mota gehienak.
Trikimailuak:
kozinatzeko ura usaingozatzeko espezia edo belar freskoak erabil ditzakezu (ezkaia, albaka, erromeroa, menda, piperbeltz-bihiak), platerari zapore handiagoa emateko. Edalontzi bat ardo zuri ere bota diezaiokezu, primeran doakie arrain eta itsaski batzuei, muskuluei kasu.
Koipe gutxiko haragia da lurrunetan kozinatzeko hoberena. Oso samurra eta mamitsua geratzen da. Zapore handiagoa izan dezaten, aldez aurretik gozatu edo marinatu, eta utzi hozkailuan aurreko gauean.
Barazkiak kozinatzeko (azalorea, brokolia, zainzuriak, lekak, azenarioak, piperrak eta patatak adibidez) onena zati txiki eta homogeneoak egitea da, alde guztietatik berdin egosteko. Lurrunetan kozinatu behar ez diren barazki bakarrak hostodunak dira, ziazerbak eta zerbak kasu, kolorea, zaporea eta testura galtzen dutelako.
Arroza eta pasta finak, espagetiak esaterako, lurrunetan egos daitezke inolako arazorik gabe. Teknika hori oso ohikoa da sushia egiteko erabiltzen den arroza kozinatzeko.
Ikus dezakezun bezala, Yämmi sukaldeko robotarekin era askotako jaki osasungarriak presta ditzakezu modu azkar eta errazean. Ondo jateko modu errazagorik ezagutzen duzu?