Ekilibria

Mertxika: nola aukeratu eta kontserbatu

Maiatzaren lehenbiziko hamabostaldian, Sevillan, Huelvan eta Valentzian ekoiztutako fruta iristen zaigu merkatuetara. Uztailean, berriz, Murtzian, Extremaduran, Tarragonan eta Bartzelonan landatutakoak izan ohi ditugu. Irailean ditugunak Lleidatik eta Aragoitik datoz. Hain zuzen ere, azken autonomia-erkidego horretatik datozkigu Calandako mertxikak. Jatorri-deitura hori Ebro ibaiaren sakonuneko hego-ekialdean dago, Teruelgo eta Zaragozako probintzien artean, eta 45 udalerri barne hartzen ditu. Mertxika berantiar deitu ohi zaie lagunartean, eta modu tradizionalean hazten da, heldu aurretik poltsaratzeko prozesua bereizgarri duelarik. Haien tamainarengatik, ildorik gabeko kolore hori uniformearengatik, aroma bikainarengatik eta berezko zapore gozoarengatik dira ezagunak.

Mertxikak osorik aurkeztu behar dira merkatuetan, usteldurarik edo kontsumorako desegoki bihurtzen dituzten alteraziorik gabe, garbi eta ageriko partikula arrotzik gabe. Kolorearen arabera jakingo dugu helduta dauden: azken orban berdeak tonu horia hartzen duenean, kontsumitzeko prest daude. Fruta-usain suabea eta aromatikoa izan behar dute. Behin erosita, komenigarria da guztiz helduta ez dauden frutak giro-tenperaturan edukitzea. Hozkailuan jada helduta daudenean gordetzen baditugu, beste frutengatik bereizita mantendu behar dira.

Mertxikak izugarri gustatzen zaizkizu? Orduan, ezin dira zure hozkailuan falta! Gure Eroski NATUR mertxika horia. Heltze-une optimoenean biltzen da. Horri esker, pulpa mamitsua eta gozoa dauka, eta oso zaporetsua da! EROSI

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
67629