Ekilibria

Nola aukeratu angurri zaporetsua eta gozoa

Gauez “hiltzen” zaituzten meloiak, digestioa “suntsitzen” duten gereziak edo sabelean “hartzitzen” diren angurriak dira frutei buruzko mito beldurgarrietako batzuk.

Angurria helduta egongo da, lurraren kontra egon den azala hori-krema kolorekoa bada eta azalean ez badu berdea ez den beste orbanik, horrek esan nahi du eguzkitan heldu dela eta ez hozkailuan.

Beti ez da erraza izaten heldutako fruta aukeratzen jakitea, batez ere azala ez bada kolorez aldatzen edo ez bada biguntzen; horren adibide dugu angurria, heldu eta gero ere kolore berde berdinarekin jarraitzen baitu eta azal gogorra izaten du.

Beraz, komenigarria da trikimailu erraz batzuk izatea alerik helduenak zein diren jakiteko eta sasoiko fruta helduaren zapore eta usain osoaz gozatzeko.

Heldutako angurriak aukeratzeko trikimailuak. 

Angurria edo sandia da ezagutzen den frutarik handiena eta 10 kilo izatera iritsi daiteke. Kuiaren familiako landare baten fruitua da, sandierarena; familia honetan 850 landare espezie inguru daude eta gehienek fruitu handiak eta azal gogorrekoak ematen dituzte. Angurria udaberri amaieran eta uda hasieran hazten da, beraz udako hilabeteetan heldu-puntu egokienean egoten dira, nahiz eta berantiarrenak udaberriko lehenengo egunetan heltzen diren.

Aukeratutako angurriak orban zuri edo berdexka bakarra badu, garaia baino lehen bildu dela esan nahi du eta ez du zaporerik izango, angurria kalitate onekoa izateko ezinbestekoa baita erabat helduta biltzea.

Ongi heldutako angurria aukeratzeko, lurraren kontra egondako azala horizka ote den begiratzeaz gain, behatzekin ukitu arin batzuk eman behar zaizkio eta “hutsa” dagoenaren zarata egiten badu, helduta dagoela esan nahiko du.

Gainera, oso egoera onean egongo da, angurriaren azalak orbainik, mailaturik edo beste akatsik ez badu; horrelakoek fruta kaltetu egiten baitute. Etxean arazorik gabe eduki daiteke bi astez edo gehiagoz, toki fresko eta lehor batean edukiz gero eta eguzkiak zuzenean jotzen ez badu.

Hotza ez duenez oso gogoko, hozkailuan gordez gero kontsumitu baino ordu batzuk lehenago atera behar da, bere zaporea eta usaina berreskuratzeko.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
50992