Elikadura osasungarri eta orekatua eramateko planifikatu egin beharra dago hartzen dugun janari guztia. Alde horretatik, badira zenbait tresna, laguntzen digutenak elikagaiak aukeratzen eta horiek prestatzen. Horietako bat bederatzi eguneko txantiloia erabiltzea da; horrela, ez dugu otordu bera egingo astelehenero, asteartero eta abar.

Txantiloian bildu ditugu egunerokoan hartzen ditugunak. Hainbat elikagai multzoren kontsumo maiztasuna errespetatuz, nahi bezala molda dezakegu txantiloia. Jarraian azaltzen dizugu nola interpretatu behar bezala menu proposamen hau.
- Ogia jan dezakegu? Bai. Bazkarietan eta afarietan jan dezakegu osoko ogi pusketa bat (40 g gutxi gorabehera).
- Taulan barazkiez ari garenean, hor sartzen dira barazkiak (hosto berdedun barazkiak) zein gainerakoak (tomateak, azenarioak, zainzuriak…).
- Zergatik gomendatzen ditugu C bitamina duten frutak? Bitamina horrek laguntzen digulako landare jatorriko burdina xurgatzen (lekaleena). Bitamina hori gehienbat izaten dute zitrikoek (laranja, mandarina…), kiwiek, marrubiek, mangoak eta papaiak.
- Eta edateko? Ura, beti.
