Eva Gosenje Ábalos, EROSKIko Osasun eta Jasangarritasuneko departamentuko nutrizionista
Nola jartzen da martxan Nutri-Score?
Hori ezartzeak prozesu konplexu bat dakar eta EROSKIren funtzio eta departamendu askori eragiten diete eta baita marka propioko gure hornitzaileei ere. Tresna informatiko bat eratu dugu gure produktuen Nutri-Score nota kalkulatzeko, oinarri harturik nutrizio-konposizio datuak, eta ontziak aldatu ditugu, Nutri-Score argi ikus dadin. Eredu hau ezartzen espainian lehenak baikara, harreman estua izan dugu frantziar osasun agintaritzarekin, jabeak baitira, eta beraz prozesua betekizunei egokituko zaie.
EROSKIko produktuak hobetzeko ere erabiliko al da sistema hori?
Beti lan egin dugu gure produktuen nutrizio-profila hobetzen, helburutzat dugu A, B edo C izatea nagusiki. Nutri-Score kalkuluarekin erraz ezagut daitezke, hobetzeko egin behar diren berformulazioak.
Produktu gero eta osasungarriagoak dituen supermerkatu bat ikusiko dugula esan nahi du horrek?
EROSKIn lanean ari gara produktuek nutrizio-profil hobea izan dezaten. baina jakin behar dugu badirela produktu batzuk, sekula balorazio on bat izango ez dutenak, eta horiek dira gutxien jan behar ditugunak, maiztasunez bezala kopuruz. Esan dezakeguna da Nutri-Score gure Nutrizio-Semaforoari gehitzen zaiola, erosketei buruzko erabakiak hartzen zuri laguntzeko, eta hala, elikadura osasungarri bat eduki ahal izateko.
Eva Gosenje Ábalos, EROSKIko Osasun eta Jasangarritasuneko departamentuko nutrizionista

Orgatila Nutri-Score berdearekin betetzea litzateke onena?
Onena hau da, nagusi izan daitezela frutak, barazkiak eta elikagai freskoak, nahiz eta gehienak, ontziratuta nola ez dauden, ez duten eramaten beste nutrizio-informaziorik. Informazio hori daramatenen artean, hobe A edo B berde bat dutenak aukeratzea.
EROSKI produktuetan bakarrik ikusiko al dugu Nutri-Score?
Borondatez aplikatzen den ekimena da. Gu izan gara lehendabizikoak eta momentuz EROSKIn bakarrik aurki daiteke. Soilik beste marka batek jarri du produkturen batean eta beste bik iragarri egin dute jarriko dutela.
Zer garrantzi du neurri hauei laguntzeak, bizimodu osasungarri bat izatea indartuko duten programekin laguntzeak?
Gure bezeroei gure produktuei buruzko informazio garbia eta praktikoa ematea da gizartearekin dugun osasun eta jasangarritasun konpromisoaren parte bat, ahal dugun neurrian laguntzeko herritarrek gero eta dieta osasungarriagoa eta jasangarriagoa izatea. Konpromiso horien parte gisa, baditugu prestakuntza-programak eta ekimenak, segmentu desberdinetara bideratuak, bizimodu osasungarriagoak sustatzeko.